Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
murgilaldi iz murgila, urpeko igerialdia.
Nire defentsa-lerroak estutu nituen, eta, horrekin batera, sakon arnasa hartzen kausitu nuen neure burua ustekabean, murgilaldi luze baterako prestatzen denak egin ohi duenez. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 257. orr.
Norbaitekin gurutzatu, eta ikusten nuenean ez zidala begiratu ere egiten, arnasa hartzen nuen sakon, murgilaldi luze batetik atera banintz bezala. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 142. orr.
Haren giza jakintzaren burdina [...] filosofia orokorraren uretan murgilaldi labur batzuk emanda zuen gozatua. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 232. orr.
Murgilaldiak direla-eta, zer istripu mota izan daitezke? Berria - Euskal Herria 2004-08-27