Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jertsearen maukan garbitu nituen mukiak. Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 48. orr.
Sudurzapia atera eta mukiak kendu dituk. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 112. orr.
Nigar purpuilak eta mukia esku bizkarrez xukatu zituen. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 154. orr.
-Aurrena ken itzak muki horiek, motel! «Bizia lo», 2003 - 61. orr.
Jantzi higatuak dituzte eta mukiak sudurretik dilindan. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 34. orr.
Besarkatu ahal izan duenean, mukiak xukatu ditu negarrari eusteko. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 86. orr.
Mukiak xurgatu eta erlojuari erreparatu zion. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 205. orr.
Mukiak ozen zintzatu zituen Antoniak eskuturretik ateratako zapiaz. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 33. orr.
Negarrez hipaka, mukia dariola. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 56. orr.
Beshir aldamenean neukan une oro itsatsita muki bat bezala. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 189. orr.
Hari darion izerdia da-eta bularreko mukia askatzen duena. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 210. orr.
Arazoa zen mukiak itxi egiten zizkiola birikak arnasa galarazteraino, eta bere gorputz txikiak, zazpi edo zortzi kilokoak, ez zeukala ahalmenik muki haiek mugitzeko. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 23. orr.
Sudur-mukosako zelula hartzaileetatik irteten diren ile sentikorrak erraz desaktibatu ohi dira hotzeriarekin, zeren eta mukia, normalki urtsua, asko loditzen baita. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 147. orr.
Umetokiko lepoko mukia (fluxua) aldatzen du, sendoagoa egiten du, eta, hala, espermatozoideek ezin dute umetokiko lepoa igaro eta hortik tronpetara joan. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 92. orr.
Dragoien muki lehor txinpartatsu handiak. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 109. orr.
Kanilari ez zerion dagoeneko tantarik; muki izoztu baten antzeko zerbait zeukan, soil-soilik, kobrezko ahotik zintzilik. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 248. orr.
Barraskiloek utzitako muki likitsagatik. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 36. orr.
Suaren ondo-ondoan gelditu zen; sudurretik muki tanta zeriola, hozminduta musua, motel hitz egiten zuen. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 33. orr.
Muki-ura dario sudurretik; hura ez ohartzea espero du. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 94. orr.
Muki urak zintz egiteko eskuoihal baten tamainako zapia eraman zuen. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 45. orr.
Sudur-barrunbeetako mukosaren hantura da rinitisa, eta, gehienetan, gehiegizko muki jarioarekin batera agertzen da. Berria - Gaiak 2004-12-02
ik beherago 5. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Zapia kendu eta berak garbitu dio muki arrasto hori. «Bizia lo», 2003 - 89. orr.
Muki arrastoak zeuzkan artilezko eskuzorro gorrian. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 222. orr.
Sudurraren barne-paretak estaltzen dituen muki-geruzaren barruan edo gainean igeri daude. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 135. orr.
Gure harremanak argitzen zituen kandelaren mukia ahitzear zegoela. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 131. orr.
Bizi baita maitasuna den kandela izekiaren erdian / argi-muki moduko bat, hura moteldu nahi duena. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 241. orr.
Gorputz-barrunbeetako muki-mintzetan (nagusiki, sudurrean eta emakumeen baginan nahiz umetokian) sortu eta hazi ohi den tumorea. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 27. orr.
Ruchek, eztulka eta muki-jario oraindik ere, jertse bat zeraman, aise mugitzen uzten ziona. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 88. orr.
Muki jarioan ari dira neskatoak. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 24. orr.
mukiak xurgatu (3)