Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Mukosak eta arnasbideak narritatzen dituzten gaiak. Berria - Gaiak 2004-11-23
Sudur-mukosara heltzean, berotasun pixka bat galtzen du, arnasgorako aireak freskatuta baitago mukosa. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 131. orr.
-Hamar zentimetro kubiko bakarrik, profilaxi modura -berak ostera-, ahoko mukosarentzat. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 191. orr.
Arrautzaren kanpoaldeko pareta osatzen duen ehuna da trofoblastoa, amaren umetokiko mukosarekin kontaktuan dagoena. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 132. orr.
Sudur-barrunbeetako mukosaren hantura da rinitisa. Berria - Gaiak 2004-12-02
Sinuan geratzen den airetik oxigenoa xurgatzen jarraitzen dute mukosako odol-hodiek, eta horrek dakarren presio-gutxitzeak eragiten du sinusitisarekin loturik dagoen buruko min bereziki mingarria. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 259. orr.
Aurpegiko hezurrek lau zokogune pare dituzte (sinuak), barrutik mukosaz estaliak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 258. orr.
Aireak, hartara, kontaktu ona egiten du arnasbideetako mukosazko barne-estaldurarekin, eta berehala epeltzen da. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 131. orr.
Gizakietan, kolorezko bi mukosa-gunetan hasten da usaimena. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 134. orr.
Tenperaturaren oreka lortu arte jarraitzen du prozesu horrek, hau da, arnasgorako aireak eta sudur-mukosak 30-32 gradu inguru iritsi arte. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 131. orr.
Jende gehienaren kasuan, ordea, behar bezala babesten du urdail-mukosak urdailaren pareta. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 207. orr.
Usaimen-mukosak 50 milioi zelula hartzaile inguru ditu. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 135. orr.
Berrogeita hamar aldiz handiagoa da usaimen-mukosaren area txakurretan gizakietan baino. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 144. orr.