Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

mugarri (orobat mugaharri) 1 iz lurralde, jabego edo kideko baten mugak, edo bide bateko bitarteak-eta adierazteko ipintzen den harria edo seinalea. ik zedarri.

Ez aldatu sekula mugarriak lekuz auzokoaren kaltetan.  Elizen arteko biblia   Dt 19,14

Urmael baten ertzean, Intxorta aldera, mugarri baten ondoan justu, bi arratara.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 60. orr.

Los Arcos zinez hurbiltzen ari zait eta hain zuzen azken bost kilometroak seinalatuak dira mugarri horretan.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 59. orr.

Mugarri eder batek iragarri dit Galizian sartu naizela.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 197. orr.

Karrika bazterrean, mugarri zuri baten moduko zerbait dago.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 103. orr.

Lur-gainean mugarriak baldin badira, uretan ere mugarriak behar ba, eta mugarri horiek zubiak izan dira, harrizko zubiak, gerora bestelakotuak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 216. orr.

mugarri baten kontra eroso jarrita dagoela egin du amets.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 24. orr.

Mugarri zenbakidunak arin igarotzen dira zure begien aurretik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 323. orr.

2 irud/hed puntu nabarmena.

Matxitxako muturrari, gure itsaso txikiaren eta munduko itsaso handien artean mugarri egiten duen adar luzeari.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 44. orr.

Goia jo nahi dute, eta euren ibilbidean beste mugarri bat ezarri.  Berria - Gaiak   2004-04-28

Egutegiak hala agintzen digulako esaten baitugu mendea bukatu dela, hor muga bat jarri dugula, hor gure historian mugarri bat ezarri dugula.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 22. orr.

Bi polo ditu zientziak bere bidearen mugarri: desiragarri dena eta posible dena.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 13. orr.

Itoitz, hogei urteko borrokaren mugarriak.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 189. orr.

Brundtland Txostena [...] mugarri bat da, eskuartean darabilgun ideiaren gaineko ikuspegi argigarri bat jorratzera begira.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 45. orr.

Oliba-olioa, ardoa, kafea, gure europar historiaren mugarri eta barneko muga-marra dira.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 81. orr.

Bi mugarri historiko horiek begien aurrean ditugula, Mendebaldeko historiaren atal modernoaren hasiera hamabosgarren mendearen azken laurdenean jar dezakegu uste osoz.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 174. orr.

Azken hamarkadetan hiru mugarri nagusi izan ditu Euskal Herriko mugimendu ekologistak: Lemoizko zentral nuklearra lehendabiziko; Leitzarango autobia ondoren; eta azkenik, Itoizko urtegia.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 149. orr.

Iraganarekin lotzen zuten lokarri guztiak hautsirik, orainaldia zuen mugarri.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 237. orr.

Gizabanakoek bizitzan bezala, mugarrien premia dute planoko puntuek!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 348. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

San Markos egun bedeinkatu honi, laborariaren egutegian horrenbesteko mugarri eginkizuna izan duenari.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 167. orr.

Eguberri egun hauek, euskal klimatologia partikularrean, mugarri-lana zeukaten auskalo noiztik ipinia: alegia, egun bereziak izanik, egun haietan izandako eguraldi jeneroak hurrengoa usnatzeko eskubide eta pistarik eman ohi zuen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 493. orr.

Goiz hartakoxe telefono-solasaldi hauxe daukat nik neure bizitzako mugarri-gune garrantzizkotzat.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 91. orr.

• 4 (izenondo gisa)

Urteko egun mugarrienetakoa zela, agudo ikusten da: atsotitzei eta esaera zaharrei begiratzea nahikoa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 124. orr.

Madalenak aspalditik izan dute egun mugarrietakoa izateko zoria.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 290. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus