Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hamahiru urteen zedarria gibelera utzi arte ez dakit nola moldatzen nintzen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 31. orr.
Atapuercan sartu aitzin dagoen zedarriari ez naiz ohartu ere: "Erregearen bukaera" deitzen da harria. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 107. orr.
Hona beste zedarri bat, zenbat kilometro gelditzen diren Santiagora heltzeko erakusten diguna. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 131. orr.
Zedarri bati kontra jarririk, sagar bat janez. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 144. orr.
"A Santiago" hitzen azpian gezi horia, ondo ondoan zedarri moderno bat, axal urdin ttikian maskorra daukana. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 44. orr.
Erreinuen oinarriak, alorren zedarriak, eraikinen zimenduak. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 134. orr.
Herriek ere hunkitzen ahalko dute laguntza hori beren eremu komunen tratatzeko, dela bastizak, hesolak, zedarriak berritzeko, bortu gunetan etxolak edo etxauak eraikitzeko. Herria 2003-02-27
Mendiei ezin zaie zedarririk ezarri! Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 84. orr.
Lehian eta sokatiran hasi zaizkigu atzoko eta gaurko belaunaldiak, eskuineko eta ezkerreko alderdiak, bakoitzak ongi finkatuz bere zedarriak eta gogor eraikiz bere gotorleku propioak. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 33. orr.
Gure gaztaroko mundu mota, bere zedarri finkoekin, betikotz desagertua dela. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 87. orr.
Hamahiru urteen zedarria gibelera utzi arte ez dakit nola moldatzen nintzen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 31. orr.
Erdi Aroko kanonen zedarriak gainditu gabe, Liburu Sainduen eta Elizako Aiten iturrietara itzulia zen isil-isila. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 30. orr.
Badaki ermita hori aspaldi hasitako galera baten zedarria besterik ez dela, konponbide baten itxaropena irentsiz galera behin betikoa bilakatu duen abiapuntu errugabea. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 51. orr.
Agatarekiko eztabaiden ingurua egina bide zuen, neskaren jakitatearen zedarrietara heldua zen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 232. orr.
Komeni da hemen prozesu horren bi zedarri aipatu eta azpimarratzea. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 90. orr.
Orobat izango ziren, zalantzarik gabe, zedarri funtsezkoak biologiaren eta medikuntzaren historian. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 182. orr.
Beti erreala den Geografiaren zedarriak ezagutzen ditut, baina ez lurraren deskripzio ahalgarri ororen mugak. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 259. orr.
Sentimenaren zedarriak inoiz ezin dituela gainditu, objektuak hauen barnean soilik eman ahal baitzaizkigu. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 125. orr.
Arrazoimenak bere baitan legegabea den askatasunari zedarriak ezartzeko erabiltzen duen printzipioari dagokionez [...]. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 209. orr.
Zedarririk gabeko orotasuna, ordea, batasun absolutua da. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 214. orr.
Haien odolari esker berreskuratu zituen beraz Frantziak, 1870ean aleman etsaiak ebatsi lurrak, eta Rhin ibaiaren ertzean finkatu zituen sekulakotz bere zedarri naturalak. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 117. orr.
Gure arrazoimenaren zedarri estuak salatuz. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 187. orr.
Edo gure arrazoimen hutsa konfiantzaz hedatu ahal izan behar da edo berari zedarri determinatu eta seguruak ezarri ahal izan behar zaizkio. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 37. orr.
Platonek sentsuen mundua utzi zuen, honek adimenari hain zedarri hertsiak ezartzen dizkiolako. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 34. orr.
Bi manamendu baditiat bide-zedarri! Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 246. orr.