Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Giza arima zein arina eta mudakorra den oroitarazi dio Pedro Agerrek bere buruari. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 16. orr.
Gure ama, ordea, izugarri mudakorra zen, aldabera, bere sinpatia eta harremanetan. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 20. orr.
Eguneroko oroitzapenak, ez direla inondik ere finkoak, iheskor eta mudakorrak direla, aldatu egiten direla haietaz pentsatzen dugun aldiro. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 176. orr.
Ibaia da lamiek darabilten ispilu bakarra, eta ibaiek ere bezala, lamiek mudakorra dute izaera, behin eta berriro aldatzen dena: erakarri zaituen sedukziozko irribarrea berehala bihurtuko zaizu hilgarri: lamiaren bila ibaian sartu orduko. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 121. orr.