Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aldakor 1 izond aldatzeko joera duena.

Presioa, berez, aldakorra da; beti ari da aldatzen. Amodioa ere aldakorra da: ez baitira txori berak gauero etortzen, ezta zuhaitz beretara ere.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 367. orr.

Denbora galduaren bila-n amodioaren egia jelosia da: maitariak maitearen mundu aldakorrak kontrolatu nahi ditu, erabat bereganatu.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 164. orr.

Mundu erreal horren bi eskualdeak, higiduren erregulartasun aldagaitzen eremua (zeruko esparrua) eta gure mundua, kontingentea, aldakorra eta galgarria (zerupeko esparrua) bereizi zituen Aristotelesek.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 51. orr.

Zelula "iraunkorrek" hartzaile-eremu txikiagoa dute, fobean daude batez ere, eta irudia zehatza denean lan egiten dute; zelula "iragankorrek" berriz, eremu aski zabala dute, estimulu aldakorrei erantzuten diete.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 34. orr.

Jatorria lehen zergatian duen kate eternoaren mailak une oroz nahastu eta bereiztu beharko balira bezala, gizonen gorabehera aldakorren erruz.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 56. orr.

Beldurra berriz, zalantzazko gauza baten iruditik ere sorturiko Tristura aldakor bat da.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 273. orr.

Ez litzateke on aldakorrik existituko, on aldaezinik ez balego.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 301. orr.

Sorkari aldakorra ari zaigunean ere Egia iraunkorrera garamatza, han ikasten baitugu benetan, aurrez aurre egonean entzuten diogularik.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 256. orr.

Izaera aldakorrekoa zarela aurkitzen baduzu, zeure buruaz haratago heda zaitez, baina zeure izatearen gailurrak gainditzerakoan ez ahaztu arima arrazoiduna baino gorago zabiltzala.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 204. orr.

Gauza galkor eta aldakorrak.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 59. orr.

Nahimen librea ongi aldaezinetik aldendu eta ondasun aldakorretara bihurtzean datza gaitza.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 145. orr.

Burtsek bost urte daramatzate gora eta gora etengabe, eta, ustekabeko zorigaitza izan ezean, 2000. urteak ere berri onak emango dizkie errenta aldakorreko merkatuei.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 28. orr.

Xehetasun aldakorregi eta eztabaidagarriegiak ere ez doazkio legegileari, jurisprudentziari baino.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 52. orr.

2 errenta aldakor

Oro har, "zenbateko on horiek» errenta aldakorrak eta banakako sistemetan eginiko ekarpenak indartu dituzte.  Berria - Ekonomia   2004-06-17

Atzo, munduko errenta aldakorreko merkatuekin bat, gureak ere behera egin zuen.  Berria - Ekonomia   2006-03-08

Irakeko gerra geroztik ez ziren horrelako galerarik ikusi errenta aldakorrean.  Berria - Harian   2005-07-08

Burtsek bost urte daramatzate gora eta gora etengabe, eta, ustekabeko zorigaitza izan ezean, 2000. urteak ere berri onak emango dizkie errenta aldakorreko merkatuei.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 28. orr.

3 geometria aldakor

Geometria aldakorreko harremana duk hori legearekiko -esan zuen Ruche jaunak barre-algaraz.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 495. orr.

4 izar aldakor (corpusean ez dago; ETCn 215 agerraldi)

Izar aldakorrei "RR Lyrae" edo "TT Arietis" izena ematen zaie; "Lyrae" eta "Arietis" konstelazio horietan daudela esan nahi du, eta hasierako hizki bikoiztuak aurkitzen diren eran sailkatzeko balio du; "AA" konstelazio batean aurkitutako lehen izar aldakorra da. ETC-entziklopedia   Izar, Wikipedia

Izar aldakor irregular bat, bere distira aldaketek, tarte detektagarririk ez duten izar aldakor mota bat da. ETC-entziklopedia   Izar aldakor irregular, Wikipedia

Izar aldakor kataklismiko bat, bere distiran bat-bateko aldaketa ikusgarriak dituen izar aldakor mota bat da. ETC-entziklopedia   Izar aldakor kataklismiko, Wikipedia

Izar aldakor oszilatzaileak izar aldakor mota bat da, bere argitasuna, azaleko tenperatura eta espektroa izarraren kanpo geruzen aldikako uzkurdura eta hedadura baten ondorioz aldatzen dituena. ETC-entziklopedia   Izar aldakor oszilatzaile, Wikipedia

Baina izar aldakorren kasuan, zenbait arrazoiren arabera, argitasuna nabarmen alda daiteke denboran: ETC-zientzia, zuzenbidea   Orienta ezazu zeure burua zeruko esferan, Danel Madariaga, UEU, 2006

Garai bertsuan, Edwin Hubble amerikar astronomoak zeru behaketa nekagaitzez ekin zion bere ikerlan zabalari, zefeida izar aldakorrak aztertuz. ETC-literatura, saiakera   Horretaz, Txillardegi, Elkar, 2007

1956an, astronomoak ohartu ziren uste baino aldakorragoak zirela zefeida motako izar aldakorrak; izan ere, bi mota zeuden, eta ez bat. ETC-literatura, saiakera   Ia denaren historia labur bat, Bill Bryson (Ixiar Iza), Elhuyar, 2009

E.P Hubble doktoreak, Mount Wilson behatokian, izar aldakor Zefeidak deskubritu zituen espiral-itxurako bi edo hiru nebulosa hurbilenekotan, eta horrela lehen aldiz lortu zuen haien distantziak neurtzea. ETC-literatura, saiakera   Unibertsoa sakabanatzen ari da, Arthur S. Eddington (Jon Azkargorta), Pentsamenduaren Klasikoak, 2009

Sufrikario haren erdian, "12 gizon jakintsuk" baizik ulertzen ez zuten espazio desitxuratuaz, argi-izpi kurbatuez eta izar aldakorrez hitz egiteak piztu egin zuen jendearen irudimena. ETC-literatura, saiakera   Quantum, Manjit Kumar (Iñaki Iñurrieta), Elhuyar, 2011

5 izar aldakor irregular (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Izar aldakor irregular bat, bere distira aldaketek, tarte detektagarririk ez duten izar aldakor mota bat da. ETC-entziklopedia   Izar aldakor irregular, Wikipedia

6 izar aldakor kataklismiko (corpusean ez dago; ETCn 4 agerraldi)

Izar aldakor kataklismiko bat, bere distiran bat-bateko aldaketa ikusgarriak dituen izar aldakor mota bat da; badaude, baita ere, aldaketa txikiak baina oso azkarrak jasaten dituzten izar aldagarriak ere. ETC-entziklopedia   Izar aldakor kataklismiko, Wikipedia

7 izar aldakor oszilatzaile (corpusean ez dago; ETCn 5 agerraldi)

ZZ Ceti izar aldakor oszilatzaile bat da, DAV4 espektro motakoa, bere izena, ZZ Ceti izar aldakorrak, daramaten izar aldagarrien eredua. ETC-entziklopedia   ZZ Ceti, Wikipedia

8 izar aldakor pultsatzaile (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Mira izar aldakorrak gorri bizi kolorea, 100 urte baino gehiagoko pultsaketa oszilazio periodo periodoa eta irudizko magnitude bat baino gehiagoko zabaltasuna duten izar aldakor pultsatzaileak dira. ETC-entziklopedia   Mira izar aldakor, Wikipedia

9 izar aldakor urdin argitsu (corpusean ez dago; ETCn 22 agerraldi)

Izar aldakor urdin argitsuak, S doradus izar aldakor bezala ere ezagunak, ezagutzen diren izarrik argitsuenak dira, zeinen artean dauden unibertsoko izarrik masiboenetako batzuk. ETC-entziklopedia   Izar aldakor urdin argitsu, Wikipedia

Eta Carinae izar aldakor urdin argitsu hipermasibo bat da, Carina konstelazioan dagoena. ETC-entziklopedia   Eta Carinae, Wikipedia

Izar aldakor urdin argitsuak edo Wolf Rayet izarrak hipererraldoi bezala sailkatuta dauden masibo handi eta distiratsuenak dira. ETC-entziklopedia   Hipererraldoi, Wikipedia

10 jai aldakor (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Erreferentziazko lehen lerro hori abiapuntutzat hartuta, Pazkoaldiko lehen ilargi betea ezartzen da urteko jai aldakorrak zehazten dituen data gisa eta, are, Eliza katolikoak ospatzen dituen lau pazkoak haren arabera finkatuko dira. ETC-zientzia, zuzenbidea   Itzalitako kalabazen berpiztea, Josu Ozaita / Jaime Altuna, UEU, 2018

11 kapital aldakorreko inbertsio sozietate (corpusean ez dago; ETCn 21 agerraldi)

Kapital aldakorreko inbertsio sozietatea (SICAV) dirudunek erabilitako tresna bat da, dagozkienak baino zerga gutxiago ordaintzeko. ETC-entziklopedia   Kapital aldakorreko inbertsio sozietate, Wikipedia

Diputatu horrek etxe bat du Nafarroan, eta 259.921 euro SICAV Kapital Aldakorreko Inbertsio Sozietate baten akzioetan. ETC-prentsa   Berria, 2011-09-09

Egun, aberatsenen ondasunak Kapital Aldakorreko Inbertsio Sozietateetan (KAIS) babestuta daude eta sozietate horiek beste herrialde batzuetara ihes egin dezakete, EAEn gertatu bezala. ETC-prentsa   Argia, 2010-10-31

Salagarritzat jo du Amaiurrek "linbo fiskalean" diren erakundeen aurkako neurririk ez hartzea: Sicav kapital aldakorreko inbertsio sozietateek %1 eskaseko zerga tasarekin jarraituko dute, adibidez. ETC-prentsa   Berria, 2012-01-11

Open Europe deituriko Erresuma Batuko think thank batek argitaratutako informazio batzuen arabera, ia 500 europarlamentari eta parlamentari izandakok Kapital Aldakorreko Inbertsio Sozietate (Sicav) batek kudeatutako pentsio funts pribatu batean parte hartu zuten 1994tik 2009ra. ETC-prentsa   Berria, 2014-06-28

Nafarroan zortzi Sicav daude (hots, kapital aldakorreko inbertsio sozietate) eta orain, bertako kotizazioa beste edozein sozietatekoarekin berdindu behar dutenez, dirutzarra Euskal Herritik kanpora daramate eta ez dakit nora. ETC-prentsa   Berria, 2016-03-15

"Tobin" tasa edo antzeko zergak ekarriko lituzke erreforma horrek eta Sicav kapital aldakorreko inbertsio-sozietateen egoera fiskala ere aldatuko luke. ETC-prentsa   Argia, 2018-10-14

12 kostu aldakor

Lanaren ikuspuntu mekanizista eta ekonomizista du oinarri eredu honek: lana, materialen kostuen antzera, beste kostu aldakor bat da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 169. orr.

13 mira izar aldakor (corpusean ez dago; ETCn 14 agerraldi)

Mira izar aldakorrak gorri bizi kolorea, 100 urte baino gehiagoko pultsaketa oszilazio periodoa eta irudizko magnitude bat baino gehiagoko zabaltasuna duten izar aldakor pultsatzaileak dira. ETC-entziklopedia   Mira izar aldakor, Wikipedia

Mira izar aldakorren distira mileneko bateraino ahul daiteke. ETC-prentsa   Egunkaria, 2002-03-10

14 sugandila aldakor (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Sugandila aldakorra edo "Lacerta agilis" "Lacerta" generoko animalia da. Narrastien barruko Lacertidae familian sailkatuta dago. Europan oso ugariak dira. ETC-entziklopedia   Sugandila aldakor, Wikipedia

15 zefeida izar aldakor (corpusean ez dago; ETCn 23 agerraldi)

Zefeida izar aldakor bat erradialki pultsatzen duen izar mota bat da, tenperatura zein diametroa aldatuz dizdira aldaketak periodo eta zabaltasun egonkor eta erregularrekin eragiteko. ETC-entziklopedia   Zefeida izar aldakor, Wikipedia

Izar hauek ez dira Zefeida izar aldakorrekin nahastu behar, hauek Delta Cephei izarragatik deituak baitira. ETC-entziklopedia   Beta Cephei izar aldakor, Wikipedia

Garai bertsuan, Edwin Hubble amerikar astronomoak zeru behaketa nekagaitzez ekin zion bere ikerlan zabalari, zefeida izar aldakorrak aztertuz. ETC-literatura, saiakera   Horretaz, Txillardegi, Elkar, 2007

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus