Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Taldean ondo hitz egiteko bizkorgarriren bat behar izaten zuen, baina kopa bat jerez hartzea sekulako mozkorraldi baten hasiera gertatzen zitzaion. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 10. orr.
Ardozko mozkorraldi eder batez ospatu dugu hitzarmena. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 123. orr.
mozkorraldiak aitari eginarazi zion heriotza bortitzak umearen bihotzean minxirria moduko atsekabe sakon bat sorrarazi zuen. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 225. orr.
Mozkorraldiak areagotutako apaltasun negarti batez hitz egin zuen gero: [...]. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 112. orr.
-Ederki baliatu haiz nire mozkorraldiaz, ezta? Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 135. orr.
Mozkorraldiari darraion biharamuna bezalakoa. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 216. orr.
Hura amesgaiztoa zen, erailketaren mozkorraldiak eragindako haluzinazioa. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 11. orr.
Eguzkia jaikitzen denean oinez abiatu eta itsaso barearen ertzean soroetan zehar ihintzetan ibiltzea, zer mozkorraldia! Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 229. orr.
Hara bada, jainko madarikatua! korritzen ari naiz... zein mozkorraldi zoragarria!! Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 139. orr.
Ohitu egiten gara, eta hasierako mozkorraldi kimiko-hormonala pasatu egiten da. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 257. orr.
Hala, hitzezko mozkorraldi luzearen ondoren, egiten genuen aukeraren zuzentasunaz ziur [...] borrokalekura jaitsi ginen indarrak neurtzera. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 175. orr.
Betekada eta mozkorraldi sail bat besterik ez zen Praxkurentzat gerra. Informazio mozkorraldi honetan, besteek emango ez dutena emateko lasterketa ero horretan. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 101. orr.
Horri guztiari hormona mozkorraldia gehitu behar zaio: maitasunaren kimika. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 265. orr.