Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
hordialdi iz (norbait) horditurik egoten den denbora, horditzen den aldi bakoitza. ik mozkorraldi.
Funtsezkoa dela hitz gordin edo zikinak esatea atseginaren hordialdian. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 148. orr.
Askoz geroago arte ez nintzen konturatu halako hordialdiek ezin iraun dutela. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 182. orr.
Senera etorri ziren noizbait, hordialdi baten ondotik bezala, eta izuturik ikusi zuten zer egin zuten. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 345. orr.
Baina sakrifizioaren hordialdirik batere ez. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 52. orr.