Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Itzelezko motorra da, japoniarren tankerakoa, eta motorzalea ere ondo atonduta dago: praka beltzak eta bota are beltzagoak, lokatz zipriztinak gorabehera, praka barreneraino sartuak. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 176. orr.
Halako batean, motorzale andana hurbildu zaio, aldapan gora burrunbatsu. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 174. orr.
Bi motorzale hil ziren herenegun bi istriputan. Berria - Euskal Herria 2004-06-08
Motorzalearen gorpua bide bazterrean geratu zen, eta errepideko karril bat itxi behar izan zuten. Berria - Euskal Herria 2004-01-07
Herrira sartu aurretik, Peppone une batez gelditu zen Meharrarekin hitz egiteko, motorzale mezulariarekin alegia. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 192. orr.
Motorzaleek euren kirolaz gozatzeko aukera ezin hobea izango dute aurten, inoiz baino proba gehiago jokatuko baitira: 43 orotara. Berria - Kirola 2004-02-17
Larruzko bota berdeak eta txinatar kirol-oinetakoak, motorzaleen jakak eta zetazko gonak, parpailazko esku-larruak eta lepoko zapi nabarmenak, halako itxura erdi-punk, erdi-dotore bat. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 87. orr.
Astebetera nire adineko motorzale batekin ezkondu zen ama. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 87. orr.
New Yorkeko bosgarren abenidan barna, Harley Davidson motoak hartuta dozenaka emakume motorzalek irekitzen dute desfilea. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 172. orr.
Paulek garaje batean egiten du lan; motor zale amorratua da. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 49. orr.