Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Orduan zaldi ero bat, hots, zaldi ero baten gainean bezala zihoan motorista bat gainera zetorkidala sentitu nuen, gorritik berdera pasatu baino lehen aurrera egin zuen gidari ero bat gainera zetorkidala alegia. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 44. orr.
Ba Francoren autoa heldu zelarik motoristen artean, espaloietan zegoen jende guztiak, herriko gizonezko guztiek, buelta erdia eman zuten. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 269. orr.
Motoristak behar ditiagu, eta arrantzu patroiak ere bai... Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 56. orr.
Saregileak txoferrak zamaketariak sugileak motoristak marinelak, denak ginen sindikatu gorri-beltzekoak, komunista jator samar batzuk ere bagenituen tarteko. Itsasoaren Kontseilua izeneko batzordean hiru ordezkari hautatzeko, lehorrekoek eta saregileek bat, motoristek eta labariek beste bat, arrantzaleek azkena. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 47. orr.