Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

motor (orobat motore g.er. eta motur g.er.) 1 iz zernahi energia (bereziki barne errekuntzaren ondoriozkoa), energia mekaniko bihurtzen duen tresna; ibilgailu edo makina bat higiarazten duen tresna.

Motor baten ardatza apurtzen bada, aldatu egiten dugu.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 18. orr.

Motor baten kontrol-sistemak, abiatzeko, gelditzeko eta indarra erregulatzeko mekanismoak izaten ditu.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 58. orr.

Hegazkinak aireratu eta atzera egin behar izan zuen atzo, motorretako bati kanpoko estalkiaren zati bat askatu zitzaiolako.  Berria - Euskal Herria   2004-05-12

Ezkerreko motorra zen matxura zuena; helize bat, gurutze geldi bat irudi, zeru oskarbian: horixe zen dena.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 21. orr.

Ezkerreko motorra murrizten badut, eskuineko motorraren albo ekarmena berdindu beharko dut, hegazkinak ezkerrerantz joko baitu, jakina.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 72. orr.

Lehenik baratzezain, gero xokoletegile, bainan luzaz, 40 urtez segurik, Boeing moturrak fabrikatzen zituen lantegi batean injenieritzan.  Herria   2005-05-19

Txasisa eta 450 zaldiko motorra iazkoak dira.  Berria - Kirola   2004-03-21

Jadanik auto barruan geundela, Sabethek berriro ekin zion bere temari [...]; nik giltza sartu, motorra abiaraztearren.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 182. orr.

Autoan sartu, motorra piztu eta gasolindegia atzean gelditzen da.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 21. orr.

Motorra gerarazi nuen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 183. orr.

Motor biak dena emanda, halaxe egin genuen hegan zenbait minutuz etxe baten alturan-edo, gurpilak atzera berriz sartuta.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 27. orr.

Bi motor dituzte: bat erdialdean eta popan bestea.  Berria - Mundua   2006-03-08

Motorrezko txalupak zebiltzan putzuan, uraren gainean kezko hodei zikinak eskegiz.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 115. orr.

Egun osoan niri begira, motorra nola desmuntatzen dudan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 253. orr.

Bultako Metraila baten motorra zen, zalantza izpirik gabe.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 81. orr.

Eta, azkenean, beti ideia beren inguruan ibilarazten ditu gogoetak, motor bat hutsean itzulikarazten balu bezala, azkenean obsesione bilakatu arte.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 118. orr.

2 (izenondoekin edo izenlagunekin)

Motor finkoa, oinarri-plaka astun bati torlojuz loturik egoten da, oinarri-plaka zorura irmo josia dagoela; motor mugikorra, berriz, darabilen ibilgailuaren txasis edo egiturari atxikitzen zaio.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 57. orr.

Makina bat da muskulua, baina ez motor termiko bat, ingeniariek ezagutzen duten zentzuan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 51. orr.

Motor gehienak, propultsiorakoak nahiz industriarakoak, bi hauetariko bat dira: edo atzera-aurrerakoak, edo birakariak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 47. orr.

Oraingo barne-errekuntzako motorra, automobile-tan erabiltzen dena, atzera-aurrerako motor gisa abiatzen da, baina errotazio-mugimendu bihurtzen du bere energia.Askoz ere magikoagoa iruditzen hasi zitzaidan telebistak egitea, motor mekaniko zikinak askatu eta osatzea baino.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 48. orr.

Muskuluak, ingeniaritzaren ikuspegitik, erregai-pilen indarrez dabiltzan motor linealak dira.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 11. orr.

Mugimendu browndarra eta motor molekularrak.  Berria - Harian   2005-09-06

3 irud/hed

Berau [Jainkoa] unibertsoaren Lehen Motor edo Kausa mugiarazle eta formaltzat harturik.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 178. orr.

Baina behar da lehenengo motor bat, zerbaitek mugitua ez dena, Lehen Motor geldia.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 53. orr.

Maitasuna da bizitzaren motorra.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 206. orr.

Bertzeari nagusitzeko gosea dela Historiaren motorra.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 188. orr.

Nire sorlekuaren ikusezintasunaren aurka borrokatzea abiapuntu ona izan zitekeela pentsatu nuen; motor ideologiko, intelektual, etiko baten gisakoa, idazteari ekiteko.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 29. orr.

Juventuseko motorra ez dago bakarrik.  Berria - Kirola   2004-06-11

Berrikuntza indartu behar dute, «industriak ekonomiaren motor izaten jarraituko badu.  Berria - Ekonomia   2006-01-31

Orain artean herrialdearen motor izan diren Txina, India eta Errusia %9,5, %7,3 eta %6 haziko dira, hurrenez hurren.  Berria - Ekonomia   2006-04-20

Eraikuntza sektorea eta zerbitzuetakoa dinamikoak izan arren, industria izan da ekonomia suspertzeko motor nagusia.  Berria - Ekonomia   2004-04-01

Bide berriak zabaltzeko lanean motor izateko.  Berria - Euskal Herria   2006-04-08

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Arnasari eutsirik motor-olio usaina ikaragarri gogorra zelako.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 11. orr.

Motor-kasko batekin agertzen zen salsaren erritmora kantatzen.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 175. orr.

Super-Constellation abiatu berriaren motor-zurrunga.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 16. orr.

Argitasun hartara zuzendu zituen begiak, hotz beltz hura hautsi zuen motor-burrunba ezagutu balu bezala eta, matrikula ikustean, isil, harriturik geratu zen, beste autoren bat espero izan balu bezala.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 185. orr.

Autoen motor hotsa iristen zitzaigun orain hoteleko aparkalekutik.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 153. orr.

Hegazkin baten motor-hotsa.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 328. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Fabrikako sala luze eta estuak iruteko makinaz, ehundegi mekanikoz eta lurrun-motorrez bete zituen, egunean bost mila oihal-pieza ekoizteko helburuarekin.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 101. orr.

Bestea errakzio motorrekoa da, garai berriagoko gerra baten ikurra.  Berria - Kultura   2006-03-05

Eztanda motorretan bezala, trinkotutako nahaste horrek su hartzen du, leherketan indar handiko gasa askatuz.  Berria - Euskal Herria   2004-08-05

Ioi bidezko propultsio motorra.  Berria - Gaiak   2004-11-16

Zilindro askoko baina erregai-erregulagailu gabeko automobil-motor baten antzekoa da muskulua.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 59. orr.

Indarrak alferrik galtzea litzateke gorputzaren muskulu-motorrak beti indar maximoan lan egiteko moduan antolatzea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 55. orr.

6 (izenondo gisa) ik motriz.

Neurona motorretako gaixotasun bat ikertu nahi zuela esan zuen orduan zientzialari eskoziarrak.  Berria - Gaiak   2004-08-12

7 motozikleta. ik moto.

Kale bete-betean mila eta milaka bizikleta dabiltza, motor asko eta automobil gutxi.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 43. orr.

Eta bururatu zitzaidan Guzzi motor berria hartu eta norabait alde egitea ere, Donostiara, edo Miarritzera.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 222. orr.

Gogorrago eutsi dio motorraren heldulekuari.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 17. orr.

Automobil estreinatu berrian nindoan, bada, [...] 180ko abiaduran bai, oilar puztu baten antzera, atzetik ertzaintzaren bi motor hurbildu zitzaizkidanean.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 125. orr.

Marrok ikusi, motorrean ziztuan atzetik etorri, eta parean geratu zitzaidan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 69. orr.

Bat-batean bi gazte agertu ziren motor batean eta Urgoitia jaunari, jazartzeko astirik eman gabe, bi tiro tira.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 57. orr.

Bere ardurapeko herrixkak nola-hala banatu behar izaten zituen, denekin konplitzeko motor gainean batetik bestera joanez, meza eman ostean eliztarrekin txolartean gelditzeko astirik gabe.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 165. orr.

Begietako jarioa jakaren mahukan lehortuz, Hagridek motor gainera igo eta motorra piztu zuen hankaz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 20. orr.

Birra pare bat hustu ondoren, motor banaren gainera salto egin eta Henao kaleko ONCEren kabinara abiatu ziren denak emanda.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 92. orr.

Aurreztu duen diruaz, bigarren eskuko motor bat erosi du.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 51. orr.

Irunen ere auto batek eta motor batek elkar jo zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-11-17

Motor bateko gidaria hil zen atzo Orkoienen (Nafarroa): motorrean zihoala kamioi bat jo zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-11-25

Gibernau azkarrena izan zen Motor GPko lasterketan, eta orain lider da, Rossi eta Biaggiren aurretik.  Berria - Kirola   2004-05-04

8 (hitz elkartuetan)

Aita hil zitzaion, minbiziak jota, eta anaia bat, motor istripuan.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 119. orr.

Jerezen (Espainian) asteburuan egin den Munduko Motor Txapelketan izan ostean, handik etxera bueltan gertatu zen ezbeharra.  Berria - Euskal Herria   2004-05-05

9 diesel motor

Palenquek badu diesel-motor bat, argindarra ematen duena, baina gaueko 9etan itzaltzen zuten. Lurrun-makina batena baino eraginkortasun hobea da hori, automobil baten motorraren berdina, eta diesel motor batena baino txarragoa.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 55. orr.

diesel motorrak berez ez dira gasolioarekin kurritzeko asmatuak, baizik eta olio erregaiekin.  Herria   2005-11-17

Tabakoa erretzen ari direnek diesel motor batek baino hamar aldiz aire toxiko gehiago botatzen dute,  Berria - Gaiak   2004-08-25

10 motor-gidari

29 urteko motor gidari bat hil da, Busturian gertatutako istripu batean.  Berria - Euskal Herria   2004-06-06

Azkaingo motor gidari bat hil da istripuz.  Berria - Euskal Herria   2004-05-04

20 urteko motor gidari azpeitiarra larri zauritu zen atzo goizaldeko 03: 00ak aldera Azpeitian.  Berria - Euskal Herria   2004-03-21

Irunen SOS Nafarroa larrialdi zerbitzukoak istripua gertatu zen tokira berehala iritsi baziren ere ezin izan zuten motor gidaria onik atera.  Berria - Euskal Herria   2004-11-25

11 zerra-motor motozerra.

Gero zerra-motorra sartzen zioten erdiz erdi, eta zirrikitu bat irekitzen zioten, arrakala bat egiten zioten etxeari.  Berria - Kultura   2006-03-19

Baina beti egongo da norbait zerra-motorra sartzeko gure pentsamendu zurrunari.  Berria - Kultura   2006-03-19

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus