Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

moto 1 iz motozikleta. ik motor 7.

Motoa hartuko dut.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 44. orr.

Motoa pizten dut.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 117. orr.

Motoa berotzen ari den heinean haizea kentzen diot.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 117. orr.

Zilindrada handiko bospasei moto.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 12. orr.

Futbol izar bat nintzen, bi kirol automobil nituen, ez dakit zenbat zalditako moto bat.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 227. orr.

Atean zegoen, moto gainean zain.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 109. orr.

Moto puska ederra duk, mundiala, dotore askoa.     «Bizia lo», 2003 - 80. orr.

Ezkilak eta txintxarriak, traktore soinuak, urruneko moto baten durunda...  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 173. orr.

Bidean SS-koen moto batek jo du.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 138. orr.

Jean Marc Fernandez, lau haurren aita, lanetik landa bere etxerat motoan zoana, kolpez hil da motoak eta kamiun batek elgar jorik.  Herria   2005-02-03

Oinez zihoan, eta moto batek jo eta kontrako norabidean zetorkion auto baten kontra igorri zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-03-27

Elkarrekin ginen istripua izan zuen egun hartan, bakoitza moto banatan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 343. orr.

Motoarekin bat eginda, inorentzat lekurik ez duen bikotea dirudi makinak eta izakiak osatzen dutena.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 66. orr.

Argia asko moteldu da kanpoan, motoaren karenajean antzematen dut, bizirik gabeko distira hotz horretan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 116. orr.

Askotan eramango zuen moto kaskarren baten sidekarrean.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 27. orr.

Motoetan lehia KTM Repsol eta KTM Gauloises taldeen artean dago.  Berria - Kirola   2004-12-30

2 (izenondoekin)

Amak esana zion Angeli erosteko moto txiki hura, gidatzeko karnetik behar ez zuena, trenera joateko modu erosoa izan nezan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 191. orr.

-Ez dizute Velosolex bat erosiko, baizik eta moto handiago bat.Harley Davidson moto mitikoaren soinuak erabiliko dituzte.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 191. orr.

Moto burrunbari baten gainean.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 118. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ekainaren 2an, Pirineoetan (Paue-Donostia-Paue) nazioarteko moto rallye bat zegoen, eta Bidasoa bazterreko errepidetik zihoala baliatuta, Nafarroa eta Lapurdiren arteko mugan barrena pasatu ginen beste aldera.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 34. orr.

Stephenek hiru urte bete baino lehentxeago, moto-istripu batean hil zitzaion aita.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 196. orr.

Kontua da gazteluko kaperan ezkutatu nintzela, eta han geratu nintzela moto hotsa eta ke-poteen eztanda urrundu ondoren.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 303. orr.

· Moto GP mailako txapeldunak.  Berria - Kirola   2006-03-26

Aratsaldean "Moto Trial" ikusaldi bat izanen da Latseko kartierean.  Herria   2002-12-05

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Irlako gobernuak den-denak Gronedalera eramatea erabaki zuen, eta familia bakoitzari etxe bat, elur-motoa eta 100.000 korona ematea.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 29. orr.

5 moto-gidari iz

Igandean Nafarroa Beherean moto gidari bat hil zen, eta atzo Bizkaian auto gidari bat zauritu.  Berria - Euskal Herria   2004-10-12

Moto gidaria koman da Baionako erietxean eta, jakinarazi dutenez, haren egoera egonkorra da.  Berria - Euskal Herria   2004-03-27

Rossi ez da 1 Formulako autoekin probatzen ari den moto gidari bakarra. Moto gidari italiarrak hiruzpalau proba eginda zituen auto gorriarekin, baina atzokoa aurreneko lan saio ofiziala zen.  Berria - Kirola   2006-02-01

113 kilometrora du moto gidari kataluniarrak Dakarreko garaipena.  Berria - Kirola   2004-01-18

6 moto-gidatzaile iz moto gidaria.

Urruntxago auto eta moto gidatzaile eskola bat, biziki handia hura ere..  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 72. orr.

7 moto-taxi ik mototaxi.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus