Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

motibo (orobat motibu g.er.) 1 iz zergatikoa, zioa. ik arrazoi.

Bazituen, bai, motiboak.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 208. orr.

Ez zizkioten sekula motiboak azaldu.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 112. orr.

Haserrearen motiboa ez dago, beharbada, liburuaren azalean, mamian baino.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 121. orr.

Tellagorri, ageriko motiborik gabe, gaizki esaka hasten zitzaion zakurrari.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 37. orr.

Arrazoizko motibo batengatik anaia guztiek kanpora joan beharra izan zuten, eta anai Junipero bakarrik gelditu zen etxean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1059. orr.

Ez bekio zilegi izan monasteriotik kanpora ateratzea, motibo onuragarri, arrazoizko, ageriko eta onargarriagatik ez bada.Motibo handirik ez dute Quenutarrek barrez hasteko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1177. orr.

Israelgo Poliziak esan zuen erasoak motibo politikoak izan zitzakeela uste zuela.  Berria - Mundua   2004-03-12

Motiboak ere, sentimentalak, politikoak edo nolanahikoak izan litezke, ezin dira berak "onak" edo "gaiztoak" bezala deskribatu.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 86. orr.

Motibo batengatik baino gehiagorengatik erabaki dut testigantza hau ahoz ematea, idatzi beharrean, eta artritisa da haietako nagusia.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 18. orr.

Aginduak 14 kategoriatan banatzen ditu [...] eta kategoriok aginduak gidatu eta azaltzen dituzten 14 motibo eta betekizun mota inplikatzen dituzte.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 11. orr.

2 (-tzeko atzizkiaren eskuinean)

Pozik egoteko motiboak nituen, pentsaturik Bordelerainoko bide luzean ez nuela emakume isil begi-bildu haren beste konpainiarik izango.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 196. orr.

Erailketa baten ikerketaren aurrean, ezinbestekoa da hiltzeko motiboak nork zituen jakitea.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 396. orr.

Baina hori ezkontzeko nahikoa motibo al da, gero?  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 139. orr.

Hori ez da, ordea, agurra ukatzeko motibo nahikoa.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 153. orr.

Banuen urduri jartzeko beste motibo bat ere: ezin nion neskari Angeloren etxera joaten utzi. Yolok mugarik gabeko laguntza eman dit egoera pattal asko eta askotan, ni bazterrean uzteko motibo ugari zeuzkanean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 271. orr.

Rulfo mexikarrak ere bazuen, erreferentzia unibertsal horretaz gainera, fatalista izateko motibo historiko konkreturik bere lurrean.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 15. orr.

· Nik uste baino motibo gehiago zituen barkamena eskatzeko.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 229. orr.

Banuen motiborik momentu batetik bestera "gabon" esanda betirako desagertzen ikusiko nuela pentsatzeko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 144. orr.

3 (-rako atzizkiaren eskuinean)

Kezkarako motiboak ez dituzte ezkutatu OMEko arduradunek, baina, era berean, lasaitasun mezua zabaldu nahi izan dute.  Berria - Gaiak   2006-01-07

Eta ez dut uste horretarako motiborik eman nionik, ez dudalako Flora besteren aurrean [...] kritikatzeko ohiturarik.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 321. orr.

Benetan maltzurra eta adimen zorrotzekoa da gure etsaia: barruan arimari kalterik ezin dionean egin, besterik ezean gorputzari ematen dio kexarako motiboa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 320. orr.

Horra zalantzarako beste motibo bat.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 309. orr.

Hiru bertsolarientzat bada bertsotarako nahiko motibo.  Berria - Kultura   2006-02-11

Badut amorraziorako aski motibo, baina oroitzapen batekin bukatu nahi nuke gaurkoa.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 103. orr.

Oro har, talde guztientzat kezkarako motibo dira.  Berria - Harian   2005-11-30

· Egiaz, motibo gehiago zegoen negarrerako barrerako baino.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 329. orr.

Zer motibo zuen hain modu kategorikoan eta halako utilitarismo baldarrez hitz egiteko.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 38. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Arras espezie berezia da, haien beldurrez dagoenak ez du motibo-faltarik.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 140. orr.

5 apaingarri gisa errepikatzen den forma edo irudia.

Kanpoko ornamentazioan, hala ere, bazituen Art Nouveau-ren motibo batzuk, egiturari sotiltasun eta arintasun airea ematen ziotenak.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 167. orr.

Eta nola ez aipa arku biribil perfektuak, txapelarrien motiboak [...]?  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 130. orr.

Tresna txiki bat erakutsi dit une horretan, tresna txiki eta puntadun bat, motibo geometrikoez hornitua.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 16. orr.

Bainujantzi urdin bizi eta motibo geometrikoduna.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 174. orr.

Egitura geometrikoen arteko simetria jokoak nonahi, horrelaxe osatuta zeuden tapizaren motibo dekoratiboak.     «Kuskue tanden», 2004 - 84. orr.

Marrazkiak, behinola motibo dotoreak eta distira urrekaraz orbandutako tonu ilunagoak izan bide zituen, baina orain marra eta orban hutsezko irudi margulduak ageri zituen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 57. orr.

6 (hitz elkartuetan)

Dantza makabroaren pintura-motibo obsesiozkoan.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 1. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus