Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arrazoi (orobat arrazoin g.er.) 1 iz zerbaiten zergatia azaltzen duen edo zerbait bidezko egiten duen zera; zerbait frogatzeko argudioa; adimena.

Beste hainbeste enigma, beste hainbeste arrazoi aitzina egiteko.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 103. orr.

Nik ere ez nuen nahi, arrazoi berberengatik.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 111. orr.

Ba ote, horretan, inor bere onetik aterarazteko arrazoirik?  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 32. orr.

Ez zen, behintzat, arrazoi bakarra izango.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 60. orr.

Neronek ikusia da, Damaskon: gau-jagole batek oinezko baketsu bati inongo arrazoirik gabe sabelean eman zion ostikoarekin, gizagaixoa ospitalera eraman behar izan zuten airean.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 22. orr.

Hala uste izateko beste arrazoi bat ere badago, ostera.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 181. orr.

Azken arrazoi bat, garrantzitsuena edo berdin, nihaurek ez baitakit, deus balio ez duena, menturaz ondorio izpirik gabe egonen dena: haurtzaroko fedeari esku emaitea berriz.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 16. orr.

Zure semea zerura joaten bada, andre maitea, harro egon zaitezke, eta ez dago negar egiteko arrazoirik, kontrakoa baizik.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 22. orr.

Gauean arrazoiak lo egiten du, eta gauzak, izan, dira soilik.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 25. orr.

Teresak amorante gazteak askozaz sutsuagoak direla esaten zuen, eta agian arrazoi guztia izango du, baina guztiak horren petralak baldin badira, kostako zait nik baino 20 urte gutxiago dituen mutil batekin partekatzea logela eta armairua.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 34. orr.

Bada oinarrizko arrazoi bat, Frantziskoren erakargarritasuna azaltzen duena: Frantziskok inor gutxik bezala ulertu zuen eta bizipen bihurtu Ebanjelioaren muina.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 22. orr.

Agian hori izan zen arrazoia artean deus aipatu ez izateko hartaz, Erkiziak aurrea hartua zigun hitzetan.  Koldo Izagirre   «Vladimir», 2003 - 39. orr.

Milaka milioitako aurrekontua duen proiektua onartu dute interes ekonomikoak ezkutatzen dituzten bestelako arrazoien aitzakiarekin; horren guztiaren atzean lurren gaineko interesak eta enpresa eraikitzaileen kontratuak daude".  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 29. orr.

Etxera bisitan joan nintzaionean ere - ospitalean egin zuen denboraldi guztian ezin izan nuen bisitatu, arrazoi lehenik poliziarenak eta gero medikoak zirela medio -, kaputxa hura jantzita aurkitu nuen Gabin.     «Kuskue tanden», 2004 - 9. orr.

Badaukat beste arrazoi bat lur jota egoteko: seme bat izan nuen emazte gorrotagarri horrekin, seme eskerbako bat, aspaldi hiriburura estudiatzera joan eta etxera inoiz ere etortzen ez dena.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 45. orr.

Beti izaten da arrazoiren bat eta.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 65. orr.

-Nik denak astintzen ditinat - erantzuten zuen Martinek, hori arrazoi bat balitz bezala.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 48. orr.

Alabaina, Alexandra David-Néel eta beste hainbat abenturazaleren gisara, akaberan, arrazoiaz harago, bere baitaren baitan itsarotzeko eta abiatzeko deia sentitzen du bizi-bizi...  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 50. orr.

Eta ez luke arrazoi gutxi izango erantzun hori ematen duenak.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 7. orr.

Bikoiztasun hori argitzeko orduan (aldi berean bi izenak erabiliz jarraitu zuen lanean) kritikariek arrazoi desberdinak aipatu dituzte.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 72. orr.

Inork ez zuen ezer esan, guztiek arrazoia zein zen jakinda ere.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 35. orr.

Arrazoi bila ari dira guztiak.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 12. orr.

Ez dirudi Istanbulen beldurra sentitzeko arrazoirik dagoenik.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 19. orr.

Horixe zen gure arrazoibidea, eta, une hartan iritzi alienatua eta okerra izan arren, oraingo perspektiba historikoarekin, langabezia eta miseria sortu eta gero, ezin esan arrazoia falta zitzaigunik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 15. orr.

Herrialde zilarraz amorostua nintzen baiki, baina ez zen arrazoi bat, Basabürüatik Pettarraren hondar limeseraino honetan debalde zein umore gaitzez kurri eta kurrinka ibiltzeko.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 10. orr.

Horren arrazoiaz eta helburuaz behin baino gehiagotan hitz egin diagu, Onan.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 12. orr.

Zer axola! erantzungo du norbaitek, eta ez diogu deblauki arrazoirik kenduko.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 14. orr.

Poz eta betekada asko jaso ditut nire bizitzan, eta, zalantza izpirik gabe, arrazoi eta hitz horiek denak entzundako unea ez dut berehalakoan ahaztuko.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 25. orr.

Izututa egoteko besteok baino arrazoi gehiago izango ote zituen galdetu nion neure buruari.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 10. orr.

Hori izan zen Sobiet Batasunean argitaratua ez izateko arrazoia.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 74. orr.

Harrezkero ere izan genuen beldurtzeko arrazoi bat baino gehiago.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 67. orr.

Hori zen arrazoietako bat, nahiz ez bakarra, eta ez menturaz garrantzizkoena, aspaldiko kontua baldin bada ere.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 26. orr.

-Balizko bi arrazoi daude, baina ez dakit zein den benetakoa.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 301. orr.

Egutegia egokitzeko orduan, udaberriaren hasiera edo gertuari ez baino, liturgiaren aldetiko arrazoiak hartu zituzten kontuan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 97. orr.

Zakurrak arrazoi hauengatik oldar litezke.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 75. orr.

Paraje hura ongi ezagutzen nuen zenbait arrazoi zirela-eta.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 126. orr.

Ez esan, bestalde, ez nauzula ezagutzen, ez dudala inolako arrazoirik zu garbitzeko.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 11. orr.

Baina gure idazleak ez bide du arrazoizko jabegorik bilatzen (zer arrazoi darabil poetak?), ezta ipurgarbitzaileen segizio bat ere.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 10. orr.

Arbelbidek berak beste arrazoi bat ematen du misionestetan sartze horretaz.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 44. orr.

Nafarroak aro nahasia bizi zuen eta pentsatzekoa da Joanesek, bastart istorioetan sartu gabe, aski lan zuela erresumako Gorteak bere arrazoietara ekartzen, beaumondarren konspirazioak desegiten eta Gaztelaren eta Frantziaren hortz gosetiei itzurtzen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 31. orr.

Bestea, benetako arrazoiak dakizkien ahoa, mutu dago beti.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 24. orr.

Bertan, Euskal Iraultzaren gune nagusia "baserria" zela esaten zuen, eta bi arrazoi ematen zituen: alderdi etno-linguis-tikoa eta gerrilla mendian egin beharra zegoela.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 231. orr.

Arrazoi osoa.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 24. orr.

Banekien banuela arrazoi bat izen arrotz hori atsegin ez izateko.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 168. orr.

Ez dute beren porrotaren arrazoia ulertzen, ordea.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 14. orr.

2 (izenondoekin)

Helegitearen atzean "arrazoi politikoak" daudela dio Iztuetak.  Berria - Euskal Herria   2004-06-13

Harro izateko arrazoi on bat bederen ematen zigun.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 41. orr.

Ez al dakizue aingeruak ere epaituko ditugula? Bada, arrazoi handiagoz eguneroko gorabeherak.  Elizen arteko biblia   1 Ko 6,3

Literaturan, eta bereziki poesian, arrakastaren osagaiak oso sinpleak dira, eta bikain adieraziak Aita Gassalasca Japeren bertso honetan; arrazoi misteriotsuren batengatik "John A. Joyce" izenburua du.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 34. orr.

Bankuarekiko lotura sortu bai; ez, ordea, pertsona jakin batekikoa; arrazoi xinple batengatik: pertsona horrek beste norabait joateko eskaintza izan dezake, eta alde egiten duenean, bezeroak berekin eramaten ditu.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 9. orr.

Mehatxu fisiko beldurgarri guztiak goitik behera erori ondoren, "arrazoi psikologikoetara" jotzen dute, eta hor dena kabitzen da.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 23. orr.

2.04 Kulturan ez dago arrazoi gorririk, arrazoi biluzirik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 14. orr.

Estatu moderatuetan - gehitzen du - aberriaren maitasuna, lotsa edo gaitzespenaren beldurra dira arrazoi nagusiak, delitu asko saihets dezaketenak.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 14. orr.

Atzera itzuli eta hari eskatzea ezinezkoa zen arrazoi zehatzik eman gabe; bestalde, urteak ziren une hura zurekin pasatzeko irrikitan nengoela, eta ez nuen galdu nahi.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 52. orr.

Zergatia galdetzen zidatenei, bada, Galizian gaita festarako deia dela eta nik ere jendearen arreta neureganatzeko jotzen nuela eta halako arrazoi txepelekin erantzuten nien, Iraketik etorritako gerra albiste batek erantzuna eman zidan arte.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 24. orr.

Izan ere, Euskal Autonomia Erkidegoko agintaritzak arrazoi sendoak zituen izenaz jabetzeko.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 26. orr.

-Ez dut esan nahi ez naizela pozten zu ezagutzeaz -erantsi zuen Harryk bizkor-; baina, zera, badago arrazoi berezirik zu hemen egoteko?  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 18. orr.

Druida Nagusia, azkenean, arrazoi latz bat botatzen ausartu zen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 56. orr.

Esan dezadan, bide batez, EHUrentzat euskaraz gero eta gai gehiago ematea ona dela, beste arrazoi argi bategatik: nafar ikasle euskaldunak erakartzen ditugu hola.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 77. orr.

Badira zenbait aste zure alabak niganako begirunea galdu zuela, eta arrazoi onak izan zituen horretarako.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 50. orr.

Eta aurrerantzean hori izanen da politika urtegiak egiten direnean, segurtasunagatik, estetikagatik, bai eta arrazoi sentimentalengatik ere.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 25. orr.

Erabaki hori hartzeko, izango zuen arrazoi handi bat, seguru asko.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 124. orr.

Ni bakarrik joaten nintzen, haien suhiaren axolagabetasunaren benetako arrazoiak ezkutatuz, arrazoi adieraztezinak baitziren, bai haren eta bion artean ere, eta nik onartuak azalpenik gabe.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 66. orr.

Bigarrena hautatu nuen, oso arrazoi xinpleagatik: neuretarrekin gelditzea zen, neure herrian.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 29. orr.

Indiako atzeratasuna azaltzeko, lau arrazoi nagusi ematen dituzte ekonomistek: bata, biztanleriaren haztea.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 14. orr.

Obaba izena bera arrazoi jakin bategatik aukeratua dago.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 29. orr.

Baina, nonbait, beste zio batek bultzatu zuen hori egitera, arrazoi larriago batek, eginkizun ganorazkoago eta garrantzi handiagoko batek...  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 37. orr.

Izan ere, kobratzaileak hartuak zituen, ezarritako mugaren gainetik, zenbait erregutzaile, arrazoi taxuzkorik gabe eta onginahi gehiegizko batek eraginik.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 65. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Eta ez du arrazoi faltarik nire adiskideak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 12. orr.

Aita Zavalak ez du arrazoi faltarik Etxegarairen pasarte hori bertsolaritzaren kontrako "anatema"tzat jotzean.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 21. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Albo-arrazoi batzuk aipatu nahi ditut, hala ere, zuribide bainoago, bazterketarik nabarmenenetarako erabili den irizpidearen argibidetzat:  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 11. orr.

Segurtasun arrazoiengatik umeentzako jaka bakero bat merkatutik atera dutela dio bertan: egindako test batzuen arabera botoiak errazegi askatzen omen zaizkio, umeak hura irentsi eta itotzeko arriskuan jarriz.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 8. orr.

5 arrazoi bikoitz

Patxi Izko presidenteak argi esan du aste honetan, ordea: "UEFA behar bezala ez dugu ospatu eta egingo dugu, baina ospakizunetarako arrazoi bikoitza izatea nahiko nuke, finala irabaztea nahi dut».  Berria - Harian   2005-06-11

Lopezek, gainera, pozik eta harro egoteko arrazoi bikoitza du, garaikurra irabazteaz gain, torneoko jokalari onena izendatu baitzuten bere postuan, libero postuan.  Berria - Kirola   2004-03-25

6 arrazoi eman

Berak, bakarrik zeudenean noski, arrazoi ematen zien gauza batzuetan, Amiano haserretu egiten zitzaion arren.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 31. orr.

Haien arteko eztabaida oso lasaia izan zen, eta arrazoi eman zion Ali Beyren baieztapenari: "arabiarrek adeitasun handiz tratatzen dute elkar zeinahi egoeratan".  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 217. orr.

Ez didate sekula haginik atera, baina batek izaten ditu bere irudipenak, eta probatutakoek arrazoi eman diote nere irudipenari: alegia, haginaren pare dela guretzat maitea edo maita-laguna.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 201. orr.

Orduan nahi baitzuen Angeluk Lemoine zinemako enpresa buruari eman eraiki baimena indar gabetu, baina jujeek Angeluri arrazoi eman zioten osoki.  Herria   2003-11-27

Aurten ikusitakoa aintzat hartuta, arrazoi eman beharko italiarrari.  Berria - Kirola   2004-05-08

Hilabete geroago, Imanol Larzabal kantariaren emanaldiaren ondoren, bafleentzako bi kutxa handi horietan ondo kizkurtuta sartu zirenean, zuzendariari arrazoi ematen ari zitzaizkion Pikabea eta Sarrionandia.  Berria - Harian   2005-07-07

Aski dun, demontrea! - Zaldiek irrintzi egin zuten, aitari arrazoi eman nahi baliote bezala.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 47. orr.

Andereñoak arrazoi eman die.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 178. orr.

Eta bitxiki, nehoiz ez bezala, arrazoi ematen zion.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 74. orr.

Espero zitekeen erantzuna "Bai, hau Espainia da", edo horrelako zerbait izango zen noski, baina, zorionez, idazle anonimoak arrazoi ematen dio lehen idatzia egin zuenari, zera baitio haren idatziak: "Ez, noski, hau zutabe bat da".  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 179. orr.

7 arrazoi gaizto

Egia horiek soil-soilik ez adituarena egiteko interesa dutenek uka ditzakete; zeren eta, zitalduak baitira dagoeneko, liluraldi bat sortzea igurikatzen baitute, beren jokabide gaiztoa arrazoi gaiztoz justifikatzen saiatuz.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 337. orr.

8 arrazoi izan du ad

Gero arrazoi duzu: ipuin horren gai nagusietakoa distantzia da eta, distantziagatik, maitasun harremanen ezinarena.  Berria - Kultura   2004-05-18

Ba, bai, arrazoi zuen adiskideak.  Berria - Kirola   2004-03-04

Arrazoi zuen Joanesek: mintzatzeko gaitasuna ehortzi zidatelako, ez nintzen benetako militantea izaten ahal.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 196. orr.

Izugarri gogorra da izokin mota hori eta arrazoi du Joaquinek, urak apur bat kutsatu eta zikindu arren, gogor eutsiko dio arrain horrek ibaian eta postal turistikoetan.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 172. orr.

Erkiziak arrazoi zuen, ez zen aski protestatzea, baina sarda senak ekartzen zigun egia haietarik ateratzen zituen ondorioak ez zirela legezkoak, umeak zanpatzen eta bortxatzen zituzten munstroen larruak ziren sotanak, hori uste genuen guk, frogatua geneukan.  Koldo Izagirre   «Vladimir», 2003 - 39. orr.

-Arrazoi duzu, goazen!  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 188. orr.

Baina Salomonek arrazoi zuen: ez dago bigarren aukerarik, ez gutako gehienentzat.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 271. orr.

-Muchacha-k arrazoi du, jauna.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 154. orr.

Aitzitik, berak uste du arrazoi duela beharbada Zoroastrok, txakurraren adimenari esker dirauela agian munduak.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 114. orr.

Agian arrazoi zuen ni arrotz bat bezala tratatzerakoan.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 128. orr.

Jaunak arrazoi du; ni eta nire herria, berriz, oker gabiltza.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 163. orr.

-Arrazoi duk, baina bakarrik ibili nahi diat gaurtik aurrera; ezkutari bat besterik ez diat behar.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 45. orr.

9 arrazoi osoa eduki

Arrazoi osoa daukazu, diziplina bidez baitatorkigu zientzia edota berak bakarrik pizten baitu gure baitan jakingura; ez du inork ere jakintzarik bereganatzen, diziplinaren bitartez ez bada.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 102. orr.

"Bere aurpegiari irribarrerik ez darion gizonak, ez dezala dendarik zabal", eta baietz pentsatu nuen, arrazoi osoa zeukala atsotitz txinatar horrek: hain zen kutsakorra gazte hari zerion irribarrea!  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 103. orr.

-Halaxe da, bai, arrazoi osoa daukazu, eta gogo onez onartuko dut jartzen didazun zigorra, edozein dela ere.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 91. orr.

10 arrazoi osoa izan

Harryk arrazoi osoa izan zuen pentsatzean hobe zela harekin arazorik ez izatea.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 123. orr.

11 arrazoi txar

Soil-soilki zure bihotza neurriz gain ari da zure adimenaz baliatzen, eta arrazoi txarrak erranarazten dizkio: ni ordea, arras axolatua bainaiz nire burua ez tronpatzera, ez naiz hain kontentaerraza.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 438. orr.

Ez da arrazoi txarra madarikazioak eta biraoak botatzen hasteko.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 184. orr.

- Ez dok arrazoi txarra!  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 173. orr.

12 arrazoia eduki (Euskaltzaindiaren Hiztegian arrazoia izan agertzen da)

- Bai, horretan behintzat arrazoia daukak.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 92. orr.

Arrazoia zeukan presoak.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 24. orr.

Eta bazitekeela, pentsatu zenuen, bazitekeela, bi gizonezkoren arteko bizimoduak eragindako txinpartak baino harago, Leonek arrazoia edukitzea eta zu benetan ezindua izatea.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 128. orr.

Eta eduki ere, arrazoia dauka: Karmelo eta Ruben oso atseginak zaizkit.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 91. orr.

Ez zen erraza onartzea, baina Cesar Telleriak arrazoia zeukan orduan.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 208. orr.

Denboraren joanak erakutsi du zenbaterainoko arrazoia zeukan uste hori zuenak.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 151. orr.

Arrazoia dauka amak: erregeak, bere luxu, aberastasun eta sofistikazio guztiarekin, ez du bere bizitzan amuarrain hauek bezalakorik jan.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 89. orr.

Nola pentsatzen du lortzea Euskal Herrian Euskarazek, gure ordezkari politiko gehienak euskararen etsai amorratuak omen direnean? Ez da nahikoa, ustez, arrazoia edukitzea, norberaren ideiak aurrera ateratzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-12-23

Aitzitik, ziur gaude gai batean arrazoia daukagula: oker dago Jaurlaritza eta bere jarrera aldatu behar du, eztabaidak amaituko badira eta ituna egingo badugu.  Berria - Ekonomia   2004-12-31

Hitz gehiegi gastatu dut poesiaren defentsan, bai, eta arrazoia daukazue, irakasleok ez genuke irakaskuntza sistemak ematen digun eskubideaz abusatu behar.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 54. orr.

Rochefortek arrazoia zeukan menturaz, munduko maluratuek zientzia barri bat ikasi behar zuten, baina gerezien sasoia ez zen jakite hutsaz helduko.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 67. orr.

Arrazoia zeukan Chèvenementek, karrera ederra baitzeukan lehendik ere Bonnetek, batez ere Iparraldeko Katalunian prefeta izan zenean egindakoa.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 22. orr.

Mundua, bizitza, dena eraman errazagoa litzateke, okerrerako aukerarik gabe, gertakizun guztien arrazoiak eta gure jardutea gidatzeko oinarriak emango lizkigukeen Arrazoia bageneuka.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 213. orr.

Ea jabetu ote nintzen orduan zenbaterainoko arrazoia neukan, berak atzera.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 306. orr.

13 arrazoia eman

Nik arrazoia ematen nion.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 60. orr.

-Bai - arrazoia eman zidan Taniak.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 190. orr.

Zorotzakoak, berriz, duintasun handiz zeraman jendearen adarjotzea, bai baitzekien denborak arrazoia emango ziola.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 32. orr.

'Cannabisa eta nerabeak: Gurasoentzako gida', dio izenburuak, eta ni ez nerabe eta ez guraso ez naizen arren, eta erreportaia aldizkari tonto batean datorrela esango lidakeenari arrazoia eman beharko niokeelarik ere, 'cannabis' hitzak erakarrita irakurtzen hasi naiz.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 58. orr.

Mariori beti dotorea iruditu zitzaion Paola, goretsi egiten zituen beti haren soinekoak, haren gustua; eta, bietatik, Paola zen gehienetan iritziak ematen zituena, eta Mario, arrazoia ematen ziona.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 146. orr.

Hitz batean esanda, han zegoen diktaduraren gorrotoa arrazoia ematen 60ko hamarkada bukaerako panfletoren batek zioenari: "Euskaldun guztiak ez dira Francoren aurka borrokatu, baina Franco euskaldun guztien aurka borrokatu da".  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 90. orr.

UGT, CCOO eta CENek justiziak "beste behin, arrazoia eman» diela esan zuten, komunikabideei igorritako prentsa oharrean, atzo.  Berria - Ekonomia   2004-05-05

Ikerketa geoteknikoek arrazoia eman diote Eduardo Txillidari: Tindaya mendiak eutsi egingo lioke eskultoreak amestu zuen huts erraldoiari.  Berria - Kultura   2006-01-14

Manuelek arrazoia ematen zion emakumeari, baina Rojas hiltzea Jainkoa bera hiltzea bezalakoa zen, infernua seguru.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 135. orr.

Lapurretak ere arrazoia ematen zion Gelatxori. Bere talentua besteen grina, irrika eta bekaitza pizteko adinakoa bazen, ez zen talentu makala, ez zen talentu koxkorra.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 62. orr.

Agian ez ziren aski arrazoi Angelo Mussoliniren edo auskalo zeren kontrako konspiratzailea zela esateko, baina uste osoa nuen denborak arrazoia emango ziola senak esaten zidanari.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 201. orr.

Kontra jokarazten zidan objektu haien gaineko artatze maniakoak eta arrazoia ematen nien horrenbestez gurasoei, neuk horrelakorik nahi ez banuen ere.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 90. orr.

Trenkatua da eta epaileek Hazparneko Herriari arrazoia eman dute.  Herria   2004-07-01

Izan ere, guk salaketa jarri ondoren, Irungo Auzitegiko epaileak arrazoia eman zigun; hau da, kontrola egin zigutenak gu engainatzen saiatu zirela adierazi zuen.  Berria - Kirola   2006-03-07

Eta, orduan, begiak zorroztu, muturra luzatu eta izugarri gogortzen hasten da giroa, harik eta nik arrazoia ematen diodan arte.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 109. orr.

14 arrazoia izan du ad

Eta bidezko da, zeren, gizakiek euren nahigabeen amai ziurrik ikusiko balute, nolabaiteko arrazoia bailukete erlijioei eta aztien mehatxuei aurre egiteko.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 39. orr.

- Arrazoia nuen! - Iñake, erdi histeriko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 189. orr.

Beraz, arrazoia dugu.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 47. orr.

Arrazoia dute zaharrek: telebistari begira hazitako belaunaldiak elkarri harriturik eta mesfidantza trazako aurpegiekin begiratzen dioten giza saldoak besterik ez dira.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 41. orr.

-Arrazoia duzu; ez joan.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 98. orr.

Cogito, edo arrazoia dut existentziaren tenplu.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 96. orr.

Li bitaines zi ba bou bour li zafas" (frantsesez: Arrazoia duzu Luisa, putak ez dira haurrentzako onak).  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 38. orr.

Arrazoia izan nahi zuen gizona.  Berria - Kultura   2004-03-03

- Arrazoia duk, aurpegi xifrituak, kezkatuak eskaintzen zizkigutek beti: ez dituk mintzatzen ahal gauza triste eta hits bat aipatu gabe.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 156. orr.

-Beharbada arrazoia duzu, nik ez dut hilezkorra izan nahi - aitortu zion Miriamek dantzariari.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 95. orr.

Arrazoia duela kontu honek esan behar da, aurreko bero-punta erpin horiek ikusita.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 317. orr.

-Aitak arrazoia zuen.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 85. orr.

Eta arrazoia dut! Garrantzirik batere ez du, gainera, honek guztiak.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 36. orr.

Honek zerikusirik ez du hizkuntza bat eranskaria edo malgukaria izatearekin, baina Unamuno-k beti esplizitatzen duen arrazoia hau da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 120. orr.

Baina Carlosek arrazoia zuela onartu zuen.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 41. orr.

Arrazoia dute talde zuri-gorriko ordezkariek, hurrengo jardunaldietan aurkari izango dituzten taldeak ez baitira irabazten errazak izango.  Berria - Kirola   2004-03-12

Hala ere, azken batean, arrazoia dutela iruditzen zait.  Berria - Gaiak   2004-11-19

15 arrazoiak arrazoi

Arrazoiak arrazoi, hornidura energetikoa ziurtatzeko pausoak azkartu dituzte azkenaldian munduko herrialde boteretsuenek.  Berria - Ekonomia   2006-01-08

Gure ustez, beste hainbestekoa gertatzen da, arrazoiak arrazoi, teoria oralista bertsolaritzaren ikerketarako tresna bakar gisa erabili nahi denean.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 164. orr.

Arrazoiak arrazoi, Hegoaldeko erakundeak propaganda armatuaren alorreko asmo eta esperientziak azaldu zituen; ez zen inor aurka atera.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 232. orr.

Arrazoiak arrazoi, nerabe baten amets erromantikoa zen hura, neure egiazko izaerarekin zerikusi handirik ez zuena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 53. orr.

Arrazoiak arrazoi, baina, sortaldean dago mendebaleko euskararen indarra, Lea-Artibai eskualdean, Busturialdean, Durangaldean eta Deba arroan.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 70. orr.

Bigarrenik, arrazoiak arrazoi, bazterrean kokatu dutela euren burua; eta hirugarrenik, sakonean badagoela min bat, urteetan isildu dena, eta mikrofonoa pizterakoan azaleratu dena.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 12. orr.

16 estatu arrazoi

Ministroak Estatu arrazoia zaindu behar du.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 119. orr.

Tellerrek, eta Tellerren moduan askok, Estatu-arrazoia dute errege.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 202. orr.

Estatu arrazoiaren doktrina agertu orduko hedatu zen beraz laster horrela, XVI. mendean, larreko sua bezala, mundu berriko estatuburuen gogo-bihotzetan.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 48. orr.

Zenbait naziotan, estatu-arrazoiek edo erlijio-arauren batek eskatu izan dute familia jakin bat izan zedila beti erregetzan; halakoxe arrazoia da Indietan .85 kastaren ardura eta hartatik behera egiteko beldurra.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 160. orr.

Aztal zuta meheak klaskarazi zituen eta "estatu arrazoia" hoteleko eskaileretan gora jautzika igotzen miretsi genuen.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 126. orr.

"ETAren berezitasunak, erakundearen aurkako errepresio etengabea eskatzen du Estatu arrazoiengatik, eta kartzela barruan eta kanpoan egin behar da errepresio hori".  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 164. orr.

Greziarrek bultzatu egiten zuten emakumeen lasaikeria hau estatu arrazoiengatik.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 255. orr.

Esan nahi baita, "Estatu Arrazoia" etzi indarberrituko dela botoak eta abstentzioak kontatuz.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 286. orr.

Ez, beraz, Estatu arrazoi horri, interes orokorraren menpean jartzen baitu horrek den-dena.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 76. orr.

Egoera ez zen gozoa, eta estatu arrazoia nagusitu behar zen.  Berria - Harian   2006-01-24

Estatu arrazoi, nahi eta beharren arabera eginiko auzi politikoen aurrean gaude.  Berria - Euskal Herria   2004-12-18

Londresek, baina, terroristen aurrean ezin dela makurtu erantzun die, estatu arrazoia nagusitu egin behar dela.  Berria - Mundua   2004-09-26

17 izateko arrazoi

Termino horiek guztiek badute beren izateko arrazoia iraganean garatu den eredu batean, baztergarritzat hartzen den eredu batean.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 17. orr.

Buruz buruko borrokaren bidezko frogak esperientzian zuen bere izateko arrazoia.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 208. orr.

Horregatik, horregatik guztiagatik nekien arnasik gabeko segundo horiek bazutela zentzua, Lorena, izateko arrazoia, zeren eta gure baitako irrazionaltasunak ere badu arrazoirik.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 77. orr.

Guztiek dute izateko arrazoia.  Berria - Kultura   2004-05-16

18 merkataritza-arrazoi

Merkataritza arrazoiak zirela medio [...] gremioari buruzko koaderno lodi bat utzi zuen Napumoceno jaunak larruzko karpetaren barruan.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 148. orr.

19 urrezko arrazoi (corpusean ez dago; ETCn 6 agerraldi)

Barraskiloen espiral logaritmikoetan, koniferoen pinaburuetan zein Notre Dameko arkitekturan eta Mozarten musikan dago urrezko arrazoia, beste askoren artean.  ETC-prentsa   Berria, 2008-04-16

Elkarren segidan ez dauden bi erpin batzen dituen segmentua eta aldeetako baten arteko arrazoiari urrezko arrazoia deritzo. ETC-entziklopedia   Pentagono (geometria) Wikipedia

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 20 aldiz agertzen direnak)

arrazoi asko (48); arrazoi askorengatik (25); arrazoi bakarra (93); arrazoi bat (231); arrazoi bat ere (28); arrazoi batengatik (38); arrazoi batzuk (43); arrazoi beragatik (54); arrazoi berarengatik (22); arrazoi berberagatik (23); arrazoi du (75); arrazoi duk (46); arrazoi duzu (125); arrazoi eman (62); arrazoi ematen (26); arrazoi gehiago (39); arrazoi hori (44); arrazoi horiek (41); arrazoi horregatik (40); arrazoi izan (33); arrazoi izango (33); arrazoi nagusi (41); arrazoi nagusia (135); arrazoi nagusiak (33); arrazoi nahikoa (21); arrazoi on (20); arrazoi osoa (55); arrazoi osoz (60); arrazoi politikoak (39); arrazoi politikoengatik (38); arrazoi zuela (50); arrazoi zuen (118); beste arrazoi bat (88); beste arrazoi batzuk (23); bi arrazoi nagusi (20); egiteko arrazoi (27); egoteko arrazoi (25);hainbat arrazoi (44); hiru arrazoi (30); izateko arrazoi (28); nahikoa arrazoi (24); zer arrazoi (22)

arrazoia da (62); arrazoia du (25); arrazoia duzu (30); arrazoia eman (136); arrazoia izan (29); arrazoia zein (24); benetako arrazoia (30); bere arrazoia (27); egoteko arrazoia (22); horren arrazoia (122); izanaren arrazoia (35); izateko arrazoia (41)

arrazoiak argitzeko (21); arrazoiak direla (22); arrazoiak eman (22); arrazoiak ematen (26); bere arrazoiak (36); egoteko arrazoiak (32); horren arrazoiak (35); istripuaren arrazoiak (20); izateko arrazoiak (31)

arrazoiaren gidaritzapean bizi (22)

arrazoien artean (22)

segurtasun arrazoiengatik (27)

arrazoietako bat (70)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus