Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

monumentu (orobat monumento g,.er.) 1 iz pertsona edo gertaera gogoangarri baten oroigarri, egiten den arkitektura edo eskultura lana. ik oroitarri.

Monumentu berri bat egin nahi dugu plazan gerran hildakoen alde.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 104. orr.

Handik urte gutxira, monumentu bat eraiki zioten, eliza ondoan paratu zutena, Espainia salbatu eta goratu zuen haren betiko oroigarri.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 138. orr.

Wellington-en monumentuak elurrezko kapela distiratsu bat zuen, Fifteen Acres lursail zuriaren gainetik sartaldera diz-diz.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 301. orr.

Monumentu txiki bat eraikitzeko diru-bilketa bat egitea bururatu zitzaion Ruche jaunari, honelakoxe eskaintzarekin: adierazpen matematikoak, esker onez.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 309. orr.

Txanponez txanpon dirutza bildu eta monumentu bat egin zioten penaz hil omen zen zakurrari.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 148. orr.

Ikusi besterik ez dago zenbat monumentu eraiki dituzten haien ohorez; Kop mendateko oroitarria, esaterako.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 41. orr.

Haren erdian, sendo, askatasuna sinbolizatzen duen monumentu zuri eskerga, 1971n eraiki zena Persiar Inperioaren 2.500. urteurrena ospatzeko.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 142. orr.

2 arkeologiaren, historiaren edo estetikaren ikuspuntutik interes edo balio nabarmena duen eraikuntza.

Monumentu historiko gisa sailkaturik zegoen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 396. orr.

Monumentu megalitikoak aztertzen dabiltzan taldeen artean.  Berria - Kultura   2004-02-13

Duomoa eta edozein turistak ikusten dituen gainerako monumentu eta arte lanak ikusi genituen geuk ere.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 60. orr.

Italian gotikoak sortu duen monumentu ederrenetakoa baita.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 836. orr.

Hiri arrotz bateko monumentu eta edertasunak.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 7. orr.

Etxea gobernuaren eta nazioaren monumentu historiko bihurtua zen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 97. orr.

Ohartu haiz zenbat monumentu, nolako kaleak.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 121. orr.

Zerrenda hori osatzen duten eraikin eta monumentuen artean %3 baino ez dira industri ondare.  Berria - Kultura   2004-09-24

Etxe guztiek monumentuak ematen zuten, etxe-aitzin garai landu haiekin.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 67. orr.

Arkeologia monumentu mutuen, arrasto bizigabeen, testuingururik gabeko gaien eta iraganak utzitako gauzez arduratzen zen diziplina zenean.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 14. orr.

Aieteko jauregia monumentu izendatzeko prozedura abian jarri du Jaurlaritzak.  Berria - Kultura   2006-03-29

Jauregi hau, 12garren mendekoa da, eta monumento gisa klasatua.  Herria   2002-07-18

3 irud/hed

Testu poetikoak oso dokumentu baliotsuak dira ahoskera ezagutu ahal izateko: monumentu hauek hainbat punturi buruzko argitasunak ematen dizkigute, bertsotan jartzeko sistema, [...]. Habana historiari eginiko monumentu bat zen, Egiptoko piramideak edo Petra edo Machu Picchu bezalakoa.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 64. orr.

Egiaren arragoa gaizto hau antzinako legeria basatiaren monumentu bizia da.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 56. orr.

Literatur berpizkunde baten monumentu tipikoa bere lehen fasean antologia, corpus, thesaurus, lexiko edo entziklopedia bat izaten da,.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 288. orr.

Herriko monumentu nazionala maistra zaharra zen, andretxo argal txiki bat.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 301. orr.

Beste batzuen arabera, 219 milioi dolar kostaturiko zurikeriaren monumentua.  Berria - Gaiak   2004-10-03

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Monumentu-eraikuntzari bultzada bat ematen.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 370. orr.

Baserriaz gain, monumentu izendapenak haren ingurunea ere babestuko du aurrerantzean.  Berria - Euskal Herria   2004-01-28

Baserriaz gain, monumentu izendapenak haren ingurunea ere babestuko du aurrerantzean.  Berria - Euskal Herria   2004-01-28

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Highgate-ko hileta monumentu bat, sastraketatik azaltzen zen harrizko aingeru bat, hatz erakuslea ezpainetan zuela isiltasuna eskatuz.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 219. orr.

Semearen ohoretan hilobi monumentu bat eraikirazi zuen, Etsipen enea izenekoa. hantxe berean ikusi ditugu Andredena Maria " xuria " eta Napoleonen denborako gerla baten orroit-monumentua.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 146. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus