Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gureek orduan, ez bat eta ez bi, dinamitaz bota zuten hankaz gora "Bergarako Besarkadaren" oroitzapenetan herrian eraikitako oroitarria. Txillardegi «Putzu», 1999 - 147. orr.
Lizardi poetaren omenez eraikitako oroitarriaren aurrean dago. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 61. orr.
Jakin behar da, anitzez berantago, 1972an, egina izan dela oroitarri bat Ardandegiko ondoan: han dago gizon baten itxura, etzanik, bi bazterretan laguntzaile batzuekin. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 33. orr.
Horrela inskripzioen artean sailkatzen dugu John Smithen izena, Washingtonen oroitarrian lapitzez idatzia. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 154. orr.
Josiasek galdetu zuen: -Zer da ikusten ari naizen oroitarri hura? hiriko jendeak erantzun: - [...] Betelgo aldarearen kontra egindakoa iragarri zuen profetaren hilobia da. Elizen arteko biblia 2 Erg 23,17
Budapesteko plaza deigarriena da (1896), 36 metroko altuerako oroitarria erdian duela. Berria - Mundua 2004-04-29
Oroitarria altxatzea arrunta iruditzen zitzaion oso; jauregia eraikitzea, gutxiegi; hilobia egitea, tristeegi. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 107. orr.
· Jakobek, orduan, harri bat hartu eta oroitarri gisa jarri zuen. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 90. orr.
Arkupean, horman itsatsitako oroitarri batean "Gabadiarrer 1914-1918 - Frantziarendako hiler" jartzen zuen, eta hamabosten bat izen zetozen ondoren. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 189. orr.
Arrazoiz eskaini zion Euskaltzaindiak oroitarria bere jaiotetxean. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 154. orr.
Gauza bera egin zuten Oliten, zortzi herritar fusilatuz, oroitarri batek kondatzen digun bezala. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 134. orr.
Arrantza-eskola politeknikoaren gibelean dagoen txoko polit batean, Castelao idazle galegoaren oroitarria dago orain, euskarazko eta galegozko hitzekin, [...]. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 271. orr.
Baltimore-ko hilerrian ehortzi zuten 1849an, baina hogeita sei urte behar izan zituzten haren hilobiaren gainean oroitarri bat jartzeko. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 174. orr.
Parsien komunitatea, juduena bezala, estatua eta herrialdea galdu arren bizirik irauteko borondate garailearen oroitarria zen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 199. orr.
Zaharrago, eta oroitarri-ikusgarriak ikusteko ikusmin ttikiagoa nabaritzen dut neure baitan. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 8. orr.
Irakurri ere, ukituz, erraz irakurtzen zituen artean ere gerra-oroitarrietako eta hilarrietako inskripzioak. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 132. orr.
Ehortz-oroitarri biribilen sekretuak ulergarriagoak izaten lagundu nahi dute horrekin. Berria - Kultura 2004-06-23
Familiak jakinarazi duenez, ez dute ez lorerik ez hil-oroitarririk nahi. Berria - Kultura 2004-05-06
oroitarri bat eraiki (4); oroitarri gisa (5)