Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ebazpeneraren moldaera berri honekin ez gatoz bat; argitasun beharrean gaude. Berria - Mundua 2004-06-03
Mussorskiren Erakusketa bateko koadroak obraren gainean Maurice Ravelek egindako orkestrarako moldaera izango da orkestraren arrakasta ziurtatuko duena. Berria - Kultura 2004-03-28
Han-hemenkako moldaera, egokitzapen eta are asmazioez ere luze mintza gintezke, baina ez dirudi hauxe denik lekua, eta dagoeneko zain dauzkagu, gainera, antzezleak, pertsonaiak, Elsinoreko gizaki-mamuak, eta haiena da txanda. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 14. orr.
Pultsio edo irrika kontzeptua oinarri-oinarrizkoa da Freuden psikoanalisian, behinolako instintu edo sen kontzeptuaren moldaera bat bezala azaltzen baita harengan. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 118. orr.
Ordurako, izan ere, eta maitasun-kontuetan, ez ziren batere emakume zorrotzak, ez zuten gehiegi ere eskatzen, otzanak ziren, eta moldaera errazekoak. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 165. orr.
Bere "hebreera zaharkituaren" aldaeran judu-eskritura eta liturgiaren baliabide bihurtu zen; moldaera arabikoan Islamaren alfabeto bilakatu zen; aldaera siriakoan inpartzialki balio izan zuen nestorianismoaren eta monofisismoaren kristau-heresia antitetikoentzat; bere pahlavi aldaeraren moldaera avestikoan zoroastroar elizaren liburu sakratuak jaso zituen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 64. orr.