Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

moldaketa (290 agerraldi, 26 liburu eta 210 artikulutan) 1 iz moldatzea, egokitzea. ik moldaera; moldakuntza; moldapen.

Interes kontrajarrien moldaketa.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 175. orr.

Organismoen ezaugarri guztiak inguruari aurre egiteko garatu diren moldaketak dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 288. orr.

Bizidunek zenbait egokitzapen edo moldaketa dituzte -eskuak edo begiak, esaterako- bizitzako borrokan aurrera egin dezaten.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 287. orr.

SEPIk sindikatuekin hitzartu nahi du moldaketa industriala, eta alde biek negoziatzen segituko dute gaur.  Berria - Ekonomia   2004-12-15

UGTk proposatutako irtenbidea onartuta ere plantilan moldaketak egin beharko direla ohartarazi du enpresak.  Berria - Ekonomia   2004-07-21

Zipre uharteko komunitate greziarrari eta turkiarrari nazioarteak proposaturiko bake planari eginiko azken moldaketa.  Berria - Mundua   2004-03-30

Moldaketa franko egingo ditu lehen ministroak exekutiboan.  Berria - Mundua   2004-03-31

Buenek dio «lege iruzurra» eta abertzaleen arteko moldaketa dela Amezketan egin dutena.  Berria - Euskal Herria   2004-08-11

Euskaldunon hizkuntza zaharra ezagutza-arlo berri batera egokitzeko fintasunez egindako moldaketa.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5350. orr.

Bisitariak egokitzeko moldaketen ondorioz.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 77. orr.

Gazteluan moldaketak egin behar ziren, eta Nafarroako Kantzileria luzatzen ari zen horretarako diruaren onarpena.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 80. orr.

2 (musika edo literatura lanei eta kidekoei buruz)

Joanden egun batez, euskal irratiek zabaldu daukute "Agur jauna" kantu klasikoaren moldaketa berri bat, Baionaldeko Dindirinak koroak xaramelaturik: "agur jaunak et'andreak, agur denak..."; kantu berritu horren orraztatzailea: Maixan Arbelbide heletarra.  Herria   2004-09-23

Philippe de Ezcurra, Mathieu Haramboure eta Didier Chabay-ek egin dituzte moldaketak, musikari laguntzaile dituztela ere Marie Hirigoyen flautan, Maite Daguerre xirulan, [...].  Herria   2003-12-18

Pianorako, trikitixarako eta rock taldeetarako moldaketek 30na kantu hartzen dituzte, eta dantzari buruzko atalak 20.  Berria - Harian   2006-04-05

Xede nobleaz jaiotako musika bat ezin dela berregin, ezin zaiola moldaketarik edo orkestrazio berririk erantsi.  Askoren artean   «Rataplan» - 86. orr.

Lukas Dorronsorok liburu horren euskarazko moldaketa bat prestatu zuen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 216. orr.

Moldaketak egitea eta idaztea oso gustuko dut.  Berria - Kultura   2004-03-09

Antunes Filhok antzerkirako eginiko moldaketan.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 150. orr.

100% basque itzuli dudalarik, ohartu naiz gauza batzuk oso erraz, lasai eta libreki irakurtzen direla euskaraz eta frantsesera itzulita pornografiko hutsak direla eta, beraz, moldaketa bat eskatzen dutela.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 284. orr.

Houellebecqen obraren moldaketak ez du harrera ona izan Berlinalen .  Berria - Kultura   2006-02-12

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Birusaren aldaketa eta moldaketa aukerak infinituak direla diote. Volkswagenek 2004an baino %60 gehiago irabazi zuen iaz [...] baina 20.000 langileri eragingo dien moldaketa plana jarriko du martxan laster.  Berria - Gaiak   2006-04-21

2006rako enpresa horiek guztiek galdaketa-prozesuetako moldaketa-harea guztiak birsortzeko hitza eman dute.  Berria - Euskal Herria   2004-10-07

Eta Henri Duhau senpertarrak ere bere eskukaldia eskaini du moldaketa lanetan.  Herria   2004-12-23

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ez dira ahaztu behar, halaber, etxiya bezalako silaba moldaketak.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 35. orr.

Euskaldunaren garaietara, industria moldaketaren urte latzetara, barrikaden arora.  Berria - Ekonomia   2004-02-13

Aratsaldetan, 14 etarik 17 etarat, izanen dira haurrentzat lan-guneak eta buztin moldaketak.  Herria   2002-09-19

12 kantu alegera, Popol Cherbero eta Pantzo Hirigarayek bereziki onturik, musika moldaketak Paxkal Indo, Andde Carrere eta Sylvie Cherberok segurtaturik.  Herria   2005-01-13

Eta abesti horiek modu batean egokitu ditugun bezalaxe, beste orkestra moldaketa batzuk ere izan zitzaketen.  Berria - Kultura   2004-04-14

Goietxerenak dira, berriz, bigarren ahots landuak eta gitarra moldaketa irudimentsuak.  Berria - Kultura   2004-02-27

Eta zer da antzerki moldaketen liburu hori?  Berria - Kultura   2006-02-12

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus