Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ingresen modernotasuna azpimarratzea da helburua, eta margolari hotz eta akademizistaren estereotipoa baztertzea. Berria - Kultura 2006-02-18
«Eredu komertzialaren modernotasuna» adieraziko du Eroski Centerrek. Berria - Ekonomia 2004-04-28
Iragana geroaren nahira makurtzea, horixe da modernotasunaren berezitasuna. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 32. orr.
Faxismoaren eta futurismoaren uztartze hori gauza polita eta jakingarria da modernotasuna, garaikidetasuna eta, oro har, etorkizunetik zer datorren zaintzea. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 172. orr.
Modari jarraitzeko ahaleginak egin arren barne-oztopo moduko batek eragotzi egiten dionean bezala bati nahi lukeen dotoretasuna eta modernotasuna iristea. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 64. orr.
Tradizioa eta modernotasuna eskutik helduta datozkigu liburu honetan. Berria - Kultura 2004-10-16
Euskal literaturari modernotasuna nobelaren bidez etorri zitzaion 70eko hamarkadan, eta oso nobela onak idatzi dira ordutik. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 367. orr.
Modernotasunaren distira ikusteko ez da New York bezalako hiririk. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 7. orr.
Poeten aspaldiko gaitza omen da hori; spleen eta mal du siècle ere deitzen zitzaion Frantziako artisten jarrerari, eta modernotasunaren osagai ezinbesteko bihurturik zegoen. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 24. orr.
Guggenheim museoko arte kontserbatzailea eta Oteiza, mitoa eta modernotasuna erakusketako komisarioa. Berria - Kultura 2004-10-08
Normaltasun eta modernotasun itxura eman nahi duen sistema oraindik helgabea dela iruditzen zait euskal literatura, barruan harra bizi duen sagar berde erakargarria bezalakoxea. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 10. orr.
Eta ondorioz, Berpizkundearen zain egon behar dugula modernotasun punturen bat aurkitu ahal izateko, hala kulturan nola pentsamenduan. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 65. orr.