Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Modernitatea arrazoimenaren paradigma finkatzeko proiektua da, eta hura aurrera eramateko hala teoriaren nola praxiaren oinarriak jarriko ditu. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 76. orr.
Tradizioaren eta modernitatearen gogoeta kritiko bat. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 31. orr.
Modernitatearen ustez, tradizioa kaosa gordetzeko eta kaosa eramaten jakiteko ero-atorra besterik ez da. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 169. orr.
Modernitateari ateak zabaltzea, haztea eta kosmopolitismoa ekarri zuen aldaketa hark. Askoren artean «Rataplan» - 69. orr.
Metroak ez dauka ezer berezirik, modernitatearen seinalea izatea ez bada. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 144. orr.
Nire ikuspuntutik modernitatea eta etorkizuna bide berriak jorratzen saiatzean dago. Berria - Kultura 2004-07-17
Maiz galdetu didate zer esan nahi dudan zehazki Euskal Herriarentzat, eta euskal kulturarentzat, modernitatea eskatzean. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 54. orr.
Modernitatea, hots, nazio modernoak, Europa alegia, zientziaren obra da. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 154. orr.
Bi etapa nagusi hartu dira kontuan: Antzin Aroa eta Modernitatea. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 9. orr.
"Modernia" hitza erabiltzen dugunean, aro historiko bati buruz ari gara mintzatzen (aspaldikoa, filosofian XVII. mendean hasten dena); "modernitatea" hitza, bestalde, ezaugarri batzuei buruz ari garenean erabiltzen dugu, alegia, moderniaren aroko ezaugarriei buruz ari garenean batik bat. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 75. orr.
Modernitatea, batez ere zientzia berriaren atalean, han errotzen delako, Aro Berriaren zorutzat hartu behar da, agian abiapuntutzat. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 75. orr.
Lehen modernitatea paradigma razionalistarena da (1600-1789). Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 76. orr.
Bigarren modernitatea paradigma idealistarena da (1789-1900). Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 76. orr.
Horra hor Txekhoven modernitatea, hau da, bizitza grisetatik ateratako osagaiekin literatura egitea juzku moralik egin gabe. Berria - Kultura 2004-07-15
Eraikinaren arkitekturak Txillidaren obraren modernitatearekin bat egiten du han. Berria - Kultura 2004-11-20
Behingoagatik, gugandik beti urruti ibili ohi zen modernitate kutsuko alor batetik -estetikarenetik- zetozkigun loreak eta onarpenak. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 135. orr.
Mendebaldeko historian gizarte-modernitate hau lortu zen seinalea Antonio-klase baten sorrera izan zen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 202. orr.
tradizioa eta modernitatea (6)
kant eta modernitatearen (3); modernitatearen iraultza (3); tradizioaren eta modernitatearen (3)