Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

miragarri (526 agerraldi, 113 liburu eta 36 artikulutan) 1 izond mirarizkoa-edo; mirespena eragiten duena. ik miresgarri.

Zapata bat ez zela lanpara miragarri bat, alferrik zela hura igurztea.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 148. orr.

Gauza miragarria! San Frantziskok gurutzea egin bezain laster, otso izugarriak ahoa itxi eta korrika egiteari laga zion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 982. orr.

Hemen esaten da San Antoniok lotu zituela, era miragarrian, hautsirik zeuden bi edalontzi.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 391. orr.

Bitamina pilula miragarriak aipatuko zizkion batek, aloe landarearen mirakulu sinesgaitzak goraipatuko beste batek.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 56. orr.

Sorgin mairuaren ukendu miragarria.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 146. orr.

Ganbelako belarra, herriak gordea, gaixo zeuden abereentzat sendagai miragarri eta beste hainbat izurrite aldentzeko eragingarri gertatu baitzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 806. orr.

Argi miragarri haren bidez bakoitzari besteen kontzientzia biluzik agertzen baitzitzaion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 884. orr.

Irudi bizidun bat agertu zen ate irekiaren barruko aldean, atearen heldulekuari esku miragarri batez oraturik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 411. orr.

Idazki Santuko gauzarik sakonenak ere adimen miragarri eta zorrotzez atzematen zituen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 807. orr.

Giro miragarri batean dirdiratzen du Pasaiako plazak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 135. orr.

Ezaguna da haren soneto miragarria: [...].  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 258. orr.

Kalkulatzeko makina miragarri bat asmatu: Pascalina.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 356. orr.

Jesu Kristo gure Jaunak eman dizkizun talentu miragarri horiek ez dituzula baliatzen ebanjelioko zerbitzari leialak bezala.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 51. orr.

Eta nik, indar miragarri batek bultzaturik, bide luzea egin behar dut oraindik nire pertsonaia bitxiekin batera.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 199. orr.

Interes-tasa miragarri bat proposatu dik hire bankariak: %100!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 406. orr.

Gertaera miragarri bat kontatuko dut.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 337. orr.

Savanten dohainak hain miragarri, goiztiar eta heldu-tankerakoak izatearen beste alderdia zera da: dohainok ez bide direla garatzen dohain normalen antzera.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 220. orr.

2 (adizlagun edo predikatu gisa)

Bere zerbitzariekin beti miragarri eta maitagarri azaltzen delako.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 217. orr.

Gizon honek miragarri hitz egiten du, baina nik hobeki edaten dut.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 148. orr.

Horrek guztiak ez ninduen urruntzen Ritarengandik; aitzitik, miragarri iruditzen zitzaidan, harekin zerikusia zuen guztia bezala.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 59. orr.

Dahlmann-ek halako sortasun motel batez entzuten zituen eta miragarri zitzaion haiek ez konturatzea infernuan zela.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 104. orr.

Atergabeko miragarri zaizkigu izadiaren jokaldiak, behin eta berriro elementu genetiko berak erabiltzen baititu oso organo desberdinak gauzatzeko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 128. orr.

Ez da miragarri animalia bakoitzaren janaria gorputzaren izaerak berak bilatzea ere.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 279. orr.

3 (izen gisa)

Hain dira bortitzak eta biziak Jainkoaren miragarri hauek!  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 66. orr.

Izan gogoan hark egindako miragarriak, haren egintza harrigarriak eta agindu zuzenak.  Elizen arteko biblia   1 Kro 16,12

Lehengo mailara, pozkarioarena, iristen da arretaz gogoratzen ditugunean maitasun-testigantza gozagarriak, Jainkoak agertu dizkigunak zeruko eta lurreko miragarrietan.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 88. orr.

Miragarri hauen maitasun-begirada garbiak gainezka eginarazten dio bihotzari, halako atseginez, non bere gorputz ahulak ez baitezake barruan gorde gertakari ikusgarrietan lehertzen den alaitasuna.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 89. orr.

Ezain, hiltzeko modu krudel harengatik, eta miragarri natural bat halako hutsalkeria baterako erabiltzeagatik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 45. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus