Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Urrutiko irletaraino iritsi da haren izena eta lur-bazter guztiek miretsi dituzte haren egintza miresgarriak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 175. orr.
Emakume miresgarria izatera iritsiko duk, edo beharbada zabor huts bihurtuko ditek, bai, seguraski zabor huts bihurtuko ditek! Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 140. orr.
Azpilkueta ez zen izan handiki ospetsu bat, baina bai soil-soilik jakintsu argi bat eta fraide miresgarri bat. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 39. orr.
Miresgarria iruditzen zaigu Albert Pierrepointen bizitza. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 159. orr.
Zenbat asmo miresgarri sortu diren zure baitan!, zenbat amets poetiko, zenbat zirrara gozo eragin dituzun! Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 323. orr.
Haren begitarteari, arimaren ispilu, edertasun miresgarria zerion. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 26. orr.
Zure osabaren historia miresgarria ezagututa, gogoa nuen zu beraren iloba ere ezagutzeko. Txillardegi «Putzu», 1999 - 116. orr.
Erlijioaren sua ezin amatatu eta proselitoen bila jardun zuten musulmanen artean ere, Karitatearen Ordena miresgarria lau haizetara zabaldu nahiz. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 210. orr.
Neskak, irain hauek gorabehera, modu miresgarrian jarraitzen du bere langintzarekin. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 46. orr.
Muluhidahen bada baratze miresgarri bat, bi mendi goren artean gordea, Paradisu deitzen dutena. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 27. orr.
Guztiz ederra da haren itxura, zuritasun miresgarriz distiratsu eta ikusten dutenen pozgarri. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 175. orr.
Miresgarria zen haren segurtasuna. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 30. orr.
Miresgarria zen kosmetikoek masailetan, bekainetan, begi inguruetan eta ezpainetan izan zuten eragina. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 33. orr.
Ongi asko daki ederra dela oraindik, miresgarria dela zein ongi dagoen bere adinerako. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 186. orr.
Harrigarria da, miresgarria, Euskal Herriaren pitxietako bat, dudarik gabe. Txillardegi «Putzu», 1999 - 367. orr.
Miresgarria baitzara, jauna, eta zure aurpegia liluragarria. Elizen arteko biblia EstGr 204,14
Handia eta ospetsua zara, Jauna, miresgarria zeure indarrarengatik, garaituezina! Elizen arteko biblia Jdt 16,13
Egun hartatik aurrera bere burua gutxiesten hasi zen, eta lehen miresgarri eta maitagarri zitzaiona nolabait mespretxatzen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 183. orr.
Gizakia sorkari noblea da, miresgarrietan miresgarri. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 61. orr.
Orduan, bere aintzaz beteko ditu berari sagaratuak eta miresgarri agertuko bere sinestedun guztiengan. Elizen arteko biblia 2 Ts 1,10
Neurotiko obsesiboak hain kezkaturik zaudete miresgarri azaldu nahiaz, non aspergarri bilakatzen zareten. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 80. orr.
Esan zidan Agure Jaunak miresgarri jokatu zuela, berarengana aurkeztu eta zintzo mintzatu zitzaiolarik.Bertsolari ez denari miresgarri gerta dakioke bertsolariak hitz arraro samarrak ere elkarrekin errimatzeko duen trebetasuna. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 69. orr.
Ez eman atseden Jaunari, harik eta Jerusalem berri dezan arte, lur osoaren miresgarri egin dezan arte. Elizen arteko biblia Is 62,7
Baditugula arbola miresgarri batzuk hegaztin bilakatzen diren fruituak ematen dituztenak. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 72. orr.
Diote ere badirela han alimalia miresgarriak, elefante zuriak, adar-bakardunak, eta ortzadarren kolorea duten xori izigarri ederrak. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 87. orr.
Halako sendabide miresgarria lortu zuenak arte gaiztoak baliatu behar izan zituela, eta seguruenik makurkeriaren bat prestatzen ari zela. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 29. orr.
Haren ahotik zer miresgarri klase ateratzen zen ez zidan inoiz zuzen argitu, baina morroiak isurtzen omen zuen "barne-bakea" aski zuen, nonbait, gogoa asebetetzeko. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 189. orr.
gauza miresgarri (7); gizon miresgarri (4); ikuskari miresgarri (3); ipuin miresgarri (5); ipuin miresgarri bat (3); leku miresgarri (4); zinez miresgarri (3)
baratze miresgarria (3); benetan miresgarria (5); bidai miresgarria (3); emakume miresgarria (4); erloju miresgarria (3); gauza miresgarria (5); lan miresgarria (3); lurralde miresgarria (3); miresgarria izan (9); urte miresgarria (4); zinez miresgarria (6)
benetan miresgarriak (3); egintza miresgarriak (5); gauza miresgarriak (7); miresgarriak izan (5)