Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Edozein egoeratan, edozein jardunetan, edozein mintzalagunekin, lotsarik eta beldurrik gabe erabiltzeko dira hizkuntzak. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 70. orr.
Begi urdin argiak zituen, inoizka distiratsuak, alkoholak behin ere lainotu gabeak, eta peto begiratzen zion haiekin bere mintzalagunari. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 10. orr.
Bagration eta Kolokotronisen potretak esekirik zeuden hormarantz jiraturik esan zituen azken hitz horiek, hala nola gertatu ohi baita solaskideetako batek, bat-batean eta ageriko arrazoirik gabe, mintzalagunari zuzenean hitz egin ordez, ustekabean iritsi berria den hirugarren bati so egiten dionean. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 155. orr.
Asko herritar, beren ama-hizkuntza doi bat edo arras arrozturik zaukatelarik, berriz lotu dira euskararen ikasteari gau-eskolen bidez bai-eta mintza-lagun zenbaiten laguntzarekin. Herria 2003-07-24
AEK jarri da beraz dei baten zabaltzeari, euskara dakiten batzu izan diten mintzalagun, erran nahi baita beren izena eman dezaten [...] euskara ikasten ari duten horietarik bat edo biekin solasean egoiteko. Herria 2003-03-13