Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Desenkusa antzekoa ere bazen ia, gauzak esateko adierazpide samur hura, mintzaideei barkamen eske-edo arituko balitzaie bezala, bere gustuak xelebrekeriatzat har ez ziezazkioten, arren, otoika. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 132. orr.
Ingelesez mintzatzen badakizu, ez duzu sekula mintzakidearen faltarik izango. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 38. orr.
Eredu berria teknologian baino gehiago giza faktorean oinarritu behar zela azpimarratu zuen Kaplunek eta informazio fluxuan baino gehiago mintzaideen arteko elkarrizketan. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 122. orr.
Eta mintzaide ona izateko, ongi hitz egiteaz gainera, ezinbestekoa da entzuten jakitea. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 122. orr.
Richard Wagner du mintzaide. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 207. orr.
Pintzelak beharrean, kamera esku artean izango zuen mintzaide, behin baino gehiagotan, Joseba Olalde argazkilariak. Berria - Kultura 2004-12-22
PSOEren mintzaidea Katalunian Esquerra Republicana de Catalunya da, PSCz gain noski, PSC PSOEren zati bat delako. Berria - Mundua 2004-03-25
Euskal Preso Politikoen Kolektiboak lau mintzaide izendatu ditu. Berria - Euskal Herria 2004-05-23
Botere publikoen aurrean mintzaide izan nahi du Laborantza Ganberak, nekazaritza politikek kalitatezko ekoizpenak eta ingurumena nahiz kontsumitzailea errespetatzea bultza dezaten saia-tzeko. Berria - Ekonomia 2004-09-03
Ezker abertzaleko kideak «mintzaide ezinbesteko eta beharrezkoak» direla gaineratu zuen. Berria - Euskal Herria 2006-03-11