Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Berriro etzaten zen, mihise eta estalkien gerizpearen segurtasunean. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 9. orr.
Denbora ematen zuen etzaten, SNCFko ohe hertsien mihise bereziak desplegatzen eta kotoi arruntezko estalia ez hozteko moduan hedatzen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 257. orr.
Hiru urte bazuen ez zituela etxekoak besarkatu, ez zela etxeko mihiseen artean etzan, ez zituela Itsasuko landareak usaindu. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 14. orr.
Bokata horrela egin ondoan, mihiseak hedategietan ezartzen ziren, berdin hamabost edo hogei bat, alanbre batzuetarik dilindan. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 185. orr.
Nork zekien noizkoak ziren mihise horiek, oraingoak baino zailagoak, segur, baina ere azkarragoak... Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 185. orr.
Txitxikov mihisea baino zuriago jarri zen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 520. orr.
Erregearen gorpua, ordea, urrezko mihise handi batean bildu, eta zuziek inguratuta eraman zuten. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 163. orr.
Heriok hotzak ditu hatzak, mihiak eta mihiseak bezain luzeak. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 85. orr.
Beste batzuek gorputzari mihise hutsa lotzen diote. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 33. orr.
Mihise bat ederrik emaiten dü hiler. Herria 2001-11-15
Aldare bat beztitu mihise xuritan. Herria 2005-04-28
Maslacqera orduko, arratsa bere mihise iluna ezartzen hasia zen gure gainean eta goseak errabiaturik geunden. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 190. orr.
Dena du arrotz bakardadearen mihiseak estaltzen duen eremu hotz horretan. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 12. orr.
Bere mihiseak, bere ospearen oinarri ziren margolan abstraktu koloredunak, gris edo zuri-beltz agertzen zitzaizkion orain. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 28. orr.
Migelen anaia erdiaren hazpegiak artoski eramanak ziren mihisera. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 86. orr.
Nik, gutxienez, ez diat poemarik idazten, mihiserik margotzen edo eskulturarik egiten. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 116. orr.
4,50 x 2,60 metroko obra da, mihise gainean eginiko olioa. Berria - Kultura 2004-06-08
Amamaren mantalet eta kapeletak zein armairutan zeuden bazekien, hil mihise amironatuak, ezko-argiak eta izai merkezko kutxa distiratsuaren gainean pausatzen ziren hornigailu sainduak. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 328. orr.
Ehizatzea eta paperera ekartzea lortzen ez badu ez diola bizirik eutsiko, paper hori bera hilmihisea bilakatuko baitzaio, besteren begiak gozatzera letorkeen hegaztirik ederrenaren hegalaren ordez. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 53. orr.