Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

merkantzia (304 agerraldi, 49 liburu eta 88 artikulutan; cf salgai 993 agerraldi, 110 liburu eta 540 artikulutan ?salgai egon-en 132 agerraldiak barne-) 1 iz salgaia, salerosgaia.

Merkantzia hori ez dago salgai!  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 175. orr.

Bien bitartean, François andreak bere merkantzia ia guztiak saldu zituen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 35. orr.

Zamaketariak, zaldiak, gameluak, astoak, ibai eta itsas ontziak, gurdiak, merkantziak garraiatzeko balio duen guztia merkatu hartan pilaturik zegoen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 89. orr.

33,2 milioi tona merkantzia eta 500.000tik gora edukiontzi kudeatu zituen iaz [Bilboko Portuan].  Berria - Ekonomia   2006-02-14

Bistan da ezen, estuarioko ertzetik hain gertu egonik, Porta de Ferrok balio behar zuela, batez ere, pertsona eta merkantzien ibai-garraiorako.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 261. orr.

Lana eta lurra, gizakia eta ingurugiroa, nekez izan daitezke ekoizpen faktoreak edo merkantziak, azken batean bizitza bera baitira.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 330. orr.

Han trenak etengabe pasatzen dira herriaren erditik, batzuek jendea eramaten dute, beste batzuek berriz merkantziak.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 138. orr.

Portuaren irabaziei %50eko ekarpena egiten dieten merkantzien tasak %18 jaitsi dira.  Berria - Ekonomia   2004-07-21

Zure merkantziak lehorreratzean, herri asko hornitzen zenuen; zeure ondasun eta merkantzia ugariz munduko erregeak aberasten zenituen.  Elizen arteko biblia   Ez 27,33

Merkantzia ustela hornitzaileari itzultzeko.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 254. orr.

Zilarrak, metal gisa, balio bat du beste merkantzia guztiek bezala; eta balio bat du, halaber, beste merkantzien zeinu izan daitekeen aldetik.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 74. orr.

Ura, eskubide unibertsala ala merkantzia pribatua?  Berria - Gaiak   2006-03-21

Masa-kulturaren ikuspegi kritikoak adierazten digu ikuskizun-merkatu erraldoiak abiadura handian mugitzeko gai diren merkantziak bakarrik onartzen dituela, zentzurik edo edukirik ez badute ere.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 62. orr.

Eros-a sexu hutsera mugatu da eta merkantzia bihurtu da, erosi eta saldu daitekeen objektua.  Berria - Gaiak   2006-01-26

Informazioa, talde mediatiko handien kasuan, merkantzia bihurtzen da.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 98. orr.

Merkatua da askatasun oso bakarra: gizakiak saldu eta erosteko eskubidea, merkantzia bihurtzeko askatasuna.  Berria - Mundua   2006-01-29

Pertsonak balio absolutua du, ez da merkantzia bat: ez du preziorik, duintasuna baizik.  Berria - Kultura   2004-02-15

Merkantzia hutsa zarete.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 190. orr.

2 (hitz elkartuen lehen osagai gisa; orobat merkantzi)

Champagne zen Ekialde eta Mendebalde arteko merkataritza-trukerako erdigune nagusia, eta italiar merkatariak merkantzia-trafikoaren eragile nagusiak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 189. orr.

Bilboko portuko merkantzia trafikoa %23 hazi da azken seihilekoan.  Berria - Ekonomia   2004-07-21

Behiala merkantzia sartu-irten eta jarduera handia izan zuten lokal orain hautseztatu eta leihorik gabeak.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 15. orr.

Soilik merkantzia kamioiei uzten diete pasatzen.  Berria - Gaiak   2006-01-08

Gero, jada zutik, merkantzi bagoian bermatu zen arnasestuka.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 119. orr.

Abu Muslimeko merkantzia geltokian zegoen konboi bateko 51 bagoiak lokomotoretik askatu ziren.  Berria - Mundua   2004-02-19

Mutrikun, kirol eta merkantzia portu baten eraikitzeaz eztabadak zabaltzen ari dira.  Herria   2003-01-14

Enplegatuak iristen ziren beren kontu liburuekin, eta merkantzi igorleen agenteak, larruzko zorroa lepotik zintzilik, dirua noiz jasoko zain zeuden.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 145. orr.

Ez da juzgatu behar Europa estatu partikular bat bailitzan, merkantzi ontziteria berak bakarrik egingo lukeen estatua.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 116. orr.

3 (hitz elkartuen bigarren osagai gisa)

Ematen du ibaiaren beroa senti daitekeela, banana eta kafe merkantziak gordetzen dituzten biltegietatik harago.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 15. orr.

· Greziako Itsas Merkantzia Ministerioak.  Berria - Mundua   2004-01-24

4 droga.

Jonkiek erositako merkantzia probatzen duten lekuan.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 201. orr.

5 merkantzia-ontzi (orobat merkantzi ontzi eta merkantziontzi; 18 agerraldi, 4 liburu eta 4 artikulutan) merkataritza ontzia.

Merkantzia ontzi handi batek hondoratu zuen Bugaled Breizh arrantzontzia.  Berria - Mundua   2004-01-24

Dublin eta Holanda artean jarduten zuen merkantzia-ontzi bateko kapitaina zuen senarra.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 159. orr.

Urertzean garabiek, roboten antzera baldar, euren atzapar erraldoiak sartzen zituzten merkantzi ontzietan.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 152. orr.

Hiru gizonek ezkutuko bidaiari gisa hartu zuten Casablancan (Maroko) Panamako bandera zeraman merkantzia-ontzia.  Berria - Euskal Herria   2006-04-29

6 merkantzia-tren (orobat merkantzi tren)

Merkantzia tren asko dago geldirik geltokian.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 38. orr.

Merkantzi trena zen, bagoiak adreiluen gorri bizikoak eta goitik eta alboetatik itxita.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 78. orr.

New York Central-eko trenbidean atzeraka zetorren merkantzi tren batek harrapatuta.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 83. orr.

Beste hamaika merkantzia tren, beste milaka auto-stop kilometro zain zituen New Yorkera itzuli aurretik.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 161. orr.

Merkantzia-trenetan ezkutatzen nintzen; kamioi-gidariekin bidaiatzen nuen.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 37. orr.

Beste merkantzia-tren bat pasatzen da, aurrekoa baino luzeagoa, arratsaldearen hilzoria luzatu nahi balu bezala.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 154. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus