Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Salgaia izan daiteke arroza, garia, artoa, laranjak, urrea, akzioak edota dibisak, besteak beste. Diruak, salgaiak eta gizakiak aske zuten batetik bestera egiteko bidea: migrazio mugimendu handien aldia izan zen. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 228. orr.
Emakume bat salgaia da zuentzat. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 73. orr.
Lana, gizarte kapitalistetan [...] salgai bat da, gainerakoak bezala saldu eta erosi egiten dena. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 112. orr.
Salgai asko ez omen da iritsiko merkatura Asiaren erdialde horretatik, ez Samarkandeko alfonbrarik, ez ekialdeko artilerik, gantzik edo xalik. Alkohola eta beste salgai zenbait baziren, hala nola zetazko oihalak, mokanesak, eta soldaduek biziki preziatzen zituzten zilarrezko gauzak, hark labore zakuen eta irinaren kontra trukatzen zituenak. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 68. orr.
Salgaiak inportatu edo esportatu ahal izateko behar den dibisen salerosketarekin. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 37. orr.
Bidaian urtebete emanda zeudenak ere baziren han, Asiaren erdialdeko merkatariak, kasu, ordoki luzeak zeharkatu zituztenak bere salgaiak merkaturatzeko. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 90. orr.
Egun batez, itsasontzi bat arribatu, eta salgaiak deskargatzeari ekin zioten. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 192. orr.
Ez baitizkie aurrerantzean inork erosiko beren salgaiak. Elizen arteko biblia Ap 18,11
Paiva jaunak profetizatu zion urte hartan euria egingo zuela eta azkenean salgai guztiak salduko zituela. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 56. orr.
Salmahaiak plastikoz estalita daude, eta salgaiak ahalik eta txukunen agertzen saiatzen dira. Aberastasunak harrapatu egingo dizkizute eta salgaiak ostuko. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 41. orr.
Bulegoko katua da, salgaien biltegietatik arratoiak uxatzen dituena. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 99. orr.
Merkataritzaren goraldiarekin, italiar merkatarien ekimenez, findu egin ziren finantza-teknikak, gerora salgaien joan-etorria erraztuko zutenak. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 25. orr.
Prezioen iraultzak [...] mozkinen inflazioa ekarri zuen, lasterrago handitu baitziren salgaien prezioak fabrikazio-kostuak (soldatak eta lehengaiak) baino. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 33. orr.
Portu sekulakoak ontzi sekulakoekin milioika salgai garraiatzeko. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 106. orr.
Produktu eratorriak, salgai bati buruz epe jakin batera salerosketa bat egiteko kontratuak dira. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 228. orr.
Berrogeita hamar mando ziren, salgai ederrez zamatuak. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 181. orr.
Ekainaren 25ean larunbatarekin egun guzian saltegiak karriketan, salgai merkeak. Herria 2005-06-16
Laboreak dira salgai nagusia. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 145. orr.
Fotogenia oso salgai bakana da haren iritzian ere; estetika bat definitzen du. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 288. orr.
Edukiontzietako salgai orokorrak %6 igo dira. Berria - Ekonomia 2004-07-21
Irkutsk biltegi handi bat da, non Txinaren, erdialdeko Asiaren eta Europaren artean trukatzen diren salgai zenbatezinak pilatzen diren. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 414. orr.
Hornidura biltegi zabalak: orotariko salgaiak edukitzeko. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 78. orr.
Barkatu, osaba, baina ahalordea iraungi egin da eta lurreratutako salgaiak galtzeko arriskuan gaude, sinatu hemen, mesedez. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 50. orr.
Bigarren eskuko salgaien denda bat zen hura, zoko guztietan barreiatuta eta sabaitik zintzilik zeuden traste zaharrez betea. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 235. orr.
Gero zapuztuta geratzen nintzen, ikusirik lehenago desagertzen zirela, zuhaitzari aurrea hartuta, salgai-ontzi holandar baten hondakinak. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 75. orr.
Bere dendako salgai-fardelen artean. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 184. orr.
1489an, Widmann delako batek ikur horiek erabili zituen salgai-kutxak markatzeko. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 300. orr.
Salgai-bilduma bat oraindik ez zegoelako prest. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 41. orr.
Frankfurteko Pomosin fabrikako zuzendariak etortzekoak ziren, Opektaren salgai igorketak negoziatzeko. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 105. orr.
Ordaina salgai mota berean nahi diat, berria berri truk. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 98. orr.
1500 metro karratuko bastiza bat partekatuko du enpresa horrek haurrendako kirol salgaiak proposatuko dituen beste saltegi batekin. Herria 2003-05-29
Billabong markako itsas kirol salgaien mega saltegi bat idekiko dute Angelun, Busquet deitu gunean. Herria 2003-05-29
Orduan marru-dardarizotan hasten zaizkizu, arraza zuriaren likidazio-salgai horiek, izter artean deus ez dutenak. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 266. orr.
Arabiar eta europar beltz-tratulariak ez ziren inoiz giza salgaiaz zuzenean jabetzen. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 51. orr.
Dena salgai zen, ogia, margarina, ganitak, zakuak, trikotak, atorrak, uhalak, eta beste. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 96. orr.
Genetikoki aldarazitako elementuez osaturiko jangai baliagarri asko izango ditugu salgai ohiko dendan. Arrosak, bioletak, daliak eta bitxiloreak zituzten salgai, sortaka bildurik. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 83. orr.
Salgai dauzkat, aldean ditut Katalina sorgin Gezalakoak urkamendian kantatu zituen hamasei bertsoak. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 151. orr.
Inditex S.A. enpresa [...] produktu bat berdiseinatu eta munduko edozein lekutan bi astetan salgai edukitzeko gai omen dena. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 168. orr.
Emakumerik ederrenak... dena zagok salgai, badakik hori noski. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 451. orr.
Ez, ez zegoen salgai: eskaintzan, bai. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 134. orr.
Ez zegoen bat ere ez alokairuan, ezta salgai ere. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 206. orr.
Kapitalismo mota horretan gizakiaren lana salgai bihurtzeko zailtasunak askoz ere handiagoak dira. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 61. orr.
Urte hartan pastilla itxurako antisorgailua, "pilula" famatua, jarri zen salgai. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 79. orr.
Oparigintzari buruzko liburua izango denez, ez nuke salgai jarri nahi: opari ematea nahi nuke, eta hala proposatuko diet editoreei. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 149. orr.
Artzainek gaztak ekarri zituzten, eta arrantzaleek eguneko arraina salgai ipini zuten. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 122. orr.
Edozer espero daiteke kaleko merkatuan zumezko hilkutxak salgai eta makuludunak bizikletan ikus daitezkeen hiri batean. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 136. orr.
180 orrialde, salgai 100 liberetan. Herria 2001-10-25
Afitxak eta liburuak salgai. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 261. orr.
Salgai, zioen afixak. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 139. orr.
Kretako esklabo-azokara eraman zuten, salgai. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 35. orr.
ez da salgai (15); ez dago salgai (4); ez dela salgai (5); ez zegoen salgai (3); grabatu salgai jarriko (3)
ikusgai eta salgai (4); izanen da salgai (3); izanen dira salgai (5); jadanik salgai (6); jadanik salgai dira (4); jarri ditu salgai (3); jarri dituzte salgai (6); jarri dute salgai (3); jarri zen salgai (4); jarri zituzten salgai (4); jarri zuen salgai (3); jarriko dira salgai (18); jarriko ditu salgai (10); jarriko dituzte salgai (17); jarriko du salgai (3); jarriko dute salgai (7); laster salgai (3); liburu dendetan salgai (3); liburua salgai (5)
salgai bihurtzeko (3; salgai da (21); salgai dago (9); salgai dagoen (6); salgai datorren (3); salgai daude (21); salgai dauden (5); salgai dauzkat (3); salgai den (3); salgai dira (26); salgai dira herriko (3); salgai direla (5)
salgai egongo (5); salgai eman (4); salgai ezarri (4); salgai ezarriak (6); salgai ezarriak dira (3); salgai ezarriko (3); salgai ezartzen (3)
salgai izanen (35); salgai izanen da (5); salgai izanen dira (23); salgai izango (4); salgai jar (6); salgai jarri (37); salgai jarri ditu (6); salgai jarri dituzte (4); salgai jarri dute (3); salgai jarri ziren (3); salgai jarriko (26); salgai jarriko dituzte (5); salgai jarriko du (4); salgai jarriko dute (3); salgai jarritako (6); salgai jartzea (4); salgai jartzen (8); salgai mota (4)
salgai zegoen (4); salgai zen (3); salgai zeuden (4); salgai ziren (3)
sarrera salgai (3); sarrerak salgai (24); sarrerak salgai daude (5); txartelak jadanik salgai (4); txartelak salgai (24); txartelak salgai dira (9); txartelak salgai izanen (3)
xartelak salgai (3); zozketaren txartelak salgai (3)
beren salgaiak (6); salgaiak erostera (3); salgaiak garraiatuko (3); salgaiak garraiatzeko (5)
bere salgaien (3); gipuzkoako salgaien (3); salgaien denda (3); salgaien garraioa (3); salgaien garraioaren (3); salgaien prezioen (3)