Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gutxiengo menderatzaileek filosofiak sortzen zituztela agertu zen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 11. orr.
Heziketa menderatzaile baten ondorio den errudun konplexua. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 99. orr.
"Maitemintze" hitzaz pentsatu nuen; izan ere, sentipen menderatzaile edo adimen-irenslea iradokitzen duenez, gerta zitekeen hitzik egokiena ez izatea. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 276. orr.
Menderatzaile samarra, baina zer espero daiteke laugarren mailako eskola-maistra batengandik? Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 202. orr.
Genetikoki, heterogeneoa da autismoa: batzuetan menderatzailea, beste batzuetan errezesiboa. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 242. orr.
Horrek metropolien aurkako XX. mendeko deskolonizatzaileen teorikoak ezagutu zituen (Memmi, Sengor, Lumumba, Guevara) eta kultura menderatzailearen eta menderatuaren arteko dialektika modu berri batean aurkeztu zion euskal pentsamenduari. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 321. orr.
San Migel, aingeru distiratsu gailena, ezpataduna, zeruetako heroia, garailea, Satanen menderatzailea. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 136. orr.
Sarri ikusten da nazio batzuek haien menderatzaileen hizkuntza hartu dutela. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 271. orr.