Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Francesco gizon harroa, oldarkorra, sexuzalea eta menperatzailea zen. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 33. orr.
Izaera menperatzailea. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 180. orr.
Boterea lortu nahi duen herriaren eta hori eragotzi nahi duen klase menperatzailearen arteko gatazka beti egon da. Berria - Kultura 2004-03-17
Microsoftek informatikaren merkatua kontrolatzen duelako, «nagusitasun jarrera» edo «jarrera menperatzailea» izateagatik eta konpetentzia ezeztatzeagatik abiatu zuen ikerketa Europako Batzordeak. Berria - Ekonomia 2004-02-01
Bera Goi-goikoaren Semea da, Aita bezala guztiz gorena, eta Espiritu Santuaren batasunean bizi da, errege garaile eta menperatzaile, eta Jainko aintzatsu da gizaldi eta gizaldi guztietan. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 256. orr.
Nigan zuen ahalmen magnetiko menperatzaileak segurtasuna eman zion jarraitzeko. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 205. orr.
Menperatzaileen armarik eraginkorrena sotiltasuna da, zehaztasuna, eta neurria. zuregana itzuli eta menperatzaileen lurraldean otoitz egingo dizute, esanez: [...]. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 90. orr.
Horien emazteak arrotzei emango dizkiet, horien soro-landak menperatzaileei. Elizen arteko biblia Jr 8,10
Nire herria hutsaren truke eraman dute gatibu, eta menperatzaileek ulu dagite harro, nire izena egun osoan etengabe gaitzetsiz. Elizen arteko biblia Is 52,5
Geure errege edo menperatzaile izan behar ote zaitugu? Elizen arteko biblia Has 37,8
Horra lurrera amildua, herrien menperatzaile hori! Elizen arteko biblia Is 14,12