Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Etxe hau arras handia eta arras luzea zen; zutabe batzuek bakarrik eusten zioten, eta suak meheturiko zenbait habek. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 164. orr.
Izan ere, zarpeatua ematen zaienean, hezetasuna hartzen dute eta puztu egiten dira; ondoren, berriz, lehortzen direnean, uzkurtu egiten dira, eta mehetu ondoren, ahuldu egiten dute sendo zegoen zarpeatua. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1270. orr.
Elurra mehetu eta gesaltzen denean. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 29. orr.
Urezko bideak poliki-poliki mehetu egin ziren eta lehortu azkenik. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 110. orr.
Mehetzeko erregimena egitea. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 230. orr.
Apetitua eskastu eta urritu, eta mehetzen eta mehetzen hasi zen. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 214. orr.
Gimnasia saioak egiten nituen gordeka, ipurmamiak mehetzeko. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 31. orr.
Endekaturik eta zurbildurik zegoen makula, eta erretina osoko odol-hodiak mehetuta. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 125. orr.
Ilberriz ebakitako ilea hazi ta mehetu egiten baita. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 114. orr.
Haurdunaldiko lehen asteek izugarri nekatu ninduten eta mehetu zitzaizkidan masailak. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 77. orr.
Oso mehetua aurkitu nuen eta ez zuen gauza handirik esaten. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 0. orr.
Gure zaharrek botikarioak dirudite eta drogazale zimurtuak dira, bihotza pixkortzeko, odola mehetzeko, lo lasai egiteko edo tristura menderatzeko aitzakian. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 26. orr.
Klarinete-solo batek erantzuten du, mehetuz doa, isiltasuna egiten da. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 238. orr.
Hainbeste luzatuz gero mehetu ere egingo da itxaropen hori. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 18. orr.
Izan ere, bizi-iturriaren jarioa mehetzen hasten delarik, eta gogoa urritzen, orduan hasten baita bat bizitzeko arrazoien bila. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 266. orr.
Roryren nerabezaroko bihurrikeria gatazkatsuek arras meheturik utzi izan zuten etxeko ondarea urteetarako. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 84. orr.
Aitatxik bere zaintza-saria hutsaren hurrengoraino mehetu zuen bere agindupeko armagizonen kopurua gizendu ahal izateko. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 115. orr.
Nire itzala ikaragarri mehetu zen, Rogerrek nire gibelaldean egin bisitaren albistea barreiatu zenez geroztik. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 284. orr.
Euskararen arnasa mehetzearekin, aho-mihietarik lurruntzearekin, eta, beste alde batetik, Euskalgintza izeneko industriaren garapenarekin, euskara eta Euskalgintza bat eta bera izatera etorri dira esateko moduan, Euskalgintzatik kanpora euskararik batere ez balego bezala. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 159. orr.
Bere masail mehetuei erreparatzen nien, begi tristeei... Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 173. orr.