Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Apetitua galdu eta mehatu baitzen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 171. orr.
Hegazkinetik jalgi delarik, mehatua, argaldua (berak aitortu du 12 kilo galdi zituela) berehala agertu du bere irriñoa. Herria 2005-06-23
Mehatuta ere, pisu izugarria zuen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 374. orr.
Hendaiako ondartzaren eskualde bat mehatzen ari da, uhainek legarra harrotuaren bortxaz. Herria 2003-07-03
Hori ez da ardien onetan: batzuk eztulka, mainguka, besteak mehatzen, esnea galtzen. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 78. orr.
Jargian erdi irekirik Femmes Actuelles ikus nezakeen, mehatzeko bost erregimen proposatzen zituela. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 92. orr.
Lurra berotzearekin, Ipar-Burutik hurbilxko diren hormagune batzu ttipituko dira, urtuko baitira, jadanik lekuka mehatuak eta kraskatuak dira, urtzen hasiak beraz. Herria 2003-11-13
Gilen gure artetik lekutuz geroztik hasi zen soka mehatzen. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 213. orr.
· Lerro labur bat lehenbizi, eta gero bigarrena, luzexeagoa, kreditu-txartelaren laguntzaz luze-mehatuak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 12. orr.