Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

matxino1 1 iz aginpidea duenaren aurka altxatzen den pertsona. ik matxinatu 5.

Luis XVI.ak rien! idatzi zuen bere egunkarian matxinoek Bastille hartu zuten egun berean.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 56. orr.

1778an Frantziak hitzarmen bat sinatu zuen Ameriketako matxinoekin Ingalaterraren aurka borrokatzeko.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 9. orr.

Bangkokeko Gobernuaren indar armatuek 107 ustezko matxino musulman hil zituen atzo.  Berria - Mundua   2004-04-29

Gero Northpointek 300 dolar jaso zituen Paul D-ren zerbitzuen truke Alabaman, non matxinoentzat aritu zen lanean, hildakoak sailkatzen lehenbizi eta burdina urtzen gero.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 359. orr.

Joanesek ez zekien nola moldatuko ote zen matxinoak askatzeko.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 246. orr.

Batu itzak hirurehun mutil heure konfiantzakoak eta enrola hadi matxino horiekin.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 133. orr.

Armak saldu omen dizkie poloniar matxinoei. Orduan anai Elias, munduko gizon jakintsuena bezala zeukaten hura, Frederiko erregeak eskatuta, beronen alde jarri zen eta Elizaren aurrean matxino bihurtu zen eta Ordenaren aurrean apostata.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 22. orr.

Matxino dirudunak.  Berria - Kultura   2004-10-29

2 (hitz elkartuetan)

Paperak, azken finean, historia-kontalari dira, eta paperetan azeri-begiz arakatu ondoren, aitak matxino bizitza hartzeko arrazoiak zein izan ziren ikasi zuen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 210. orr.

Matxino lokarriak.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 113. orr.

• 3 izond aginpidea duenaren aurka altxatzen dena.

Matalas apaiz matxinoaren jarraitzaileak.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 164. orr.

Saiatu ziren gazte matxinoen buruzagiren batekin mintzatzen.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 14. orr.

Flecher Christian Erresuma Batuko Itsas Armadaren HMS Bounty itsasontziko lehen ofizial matxinoaren oinordekoei.  Berria - Gaiak   2004-10-14

Extremadurako frontea antolatzen ari ziren, hegoaldetik iparrerantz zetozen Franco jeneralaren gudaroste matxinoei aurre egiteko.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 78. orr.

Baina ez da samurra agure matxino hau mendean hartzea.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 53. orr.

Alabaina, Amerikako Ahotsak zioen kurduak matxinoak eta gaizkileak zirela.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 22. orr.

Sade ez zen "sadikoa" izan, libertinoa eta matxinoa baizik.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 54. orr.

Sobiet Batasuneko arte matxinoa maite zuen.  Berria - Kultura   2006-04-19

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus