Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Maskor batez eginiko hautsontzi bat, zigarrokinez eta gerezi-hezurrez betea. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 258. orr.
Arreta handiz ikusi zuen nola ateratzen zituen txirlak maskorretatik bere atzamar arrosa eta finez. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 304. orr.
Maskor horiek kaltzio karbonatoz daude eginak. Berria - Gaiak 2004-07-17
Beilari baten jantziak ditu, lenazko kapa luze marroi, txapel, maskor eta makila. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 92. orr.
Itsasoko maskor batetik ateratzen da, eta horrekin egiten da purpura kolorea. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3530. orr.
-Maskor honen barruan jarraitzen du itsasoak. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 187. orr.
Hodi biribilkatu bat da koklea, barraskilo baten maskorraren itxurakoa. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 114. orr.
Santiagoren maskor horiarekin. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 53. orr.
Goian Santiagoko maskorra, erdian bidekaria eta azpian gezi bat, Bidea ezker hartu behar dudala erakusteko. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 26. orr.
Hor ikusten ahal dira batetik zernahi arrain mota, marrazo, gatuarrain eta holako, eta bertzetik fosilak, maskorrak eta hezurdurak. Herria 2003-04-17
Dortokak bere maskorraren azpian bezala. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 229. orr.
Poliki, dortoka baten maskorra balitz bezala. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 63. orr.
Zeren garuna, hezurrezko bere maskor gogorraren barruan, ondo babesturik baitago normalki kalteetatik. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 221. orr.
Bere baitako maskorrean ezkutaturik, ematen zuen damu zela nirekin jardun izanaz. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 186. orr.
Gizon-emakumeak zirikatu nahi nituen, tentatu, indarberritu, lasaitu, ea ausartzen diren behingoz beren barraskilo-maskorretatik kanpora ateratzen. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 162. orr.
Ile lisoaren eta maskorrezko betaurreko sendoen atzean erdi ezkutatua. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 116. orr.
Akatsak akats, Maskorra irabazteko argudio sendoak ditu Roma-k. Berria - Kultura 2004-09-21
Filmak zuzendari hasiberri onenaren Maskorra irabazi zuen Donostiako Zinemaldian. Berria - Kultura 2006-03-22
Haizagailuaren maskorra irekirik xurgauspoa martxan jarri, huts-etetekoa itxi, eta ponpa gelditu zuen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 218. orr.
"Lehor gustatzen zaio", arrazoitu zuen Bortolassok: eta euri egiten zuen bakoitzean hantxe joaten zen aparatuaren hondoko maskorra irekitzera. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 102. orr.
Eskualdeko maskor biltzaile hoberena zarela erran digute... Baziren zapata-saltzaile poloniarrak, maskor-saltzaile turkiarrak eta perla-saltzaile errumaniarrak. Nikomedesek [...] maskor itxurako kurba bat asmatu zuen, konkoidea, harrigarriro ebazten zituena, aldi berean, hala kuboaren bikoizketa nola angeluaren trisekzioa. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 218. orr.
Jauregiak atzean itsasoa zuen, maskor itxurako badia txiki biribil erdia. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 111. orr.
Egunak eta egunak igaro behar izan zituzten ontzi-maskorra olatuetan zintzilik, olatuen jostailu. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 53. orr.
Txapin izpiliku-koloreak ziren, erromes-maskor eta lore-irudi soilez apainduak. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 235. orr.
Euskal Herriko harpe batzuetako barraskilo-maskor azal lodiak. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 63. orr.
Zetazko galtzerdiak, harizko zapiak, txirla-maskorrezko botoiak. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 266. orr.
Lehengo zalaparta urritu egin zen, itsas maskor baten soinua bezalako marmar isila bilakatzeraino. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 141. orr.
Konoaren hondoan metatu zen amiantoa, ate-maskor irekiaren gainean, isilpean tapoi trinko bat osatuz. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 96. orr.
200 bat filma ikusteko parada, horietan 19 filma lehian izanen direlarik, urrezko maxkorra eskuratu nahian, tartean Montxo Armendariz nafartarraren “Obaba” filma. Herria 2005-09-22
Turtles can fly-k Urrezko Maskorra eskuratu du aurten Donostiako Zinemaldian. Berria - Kultura 2004-12-31
Urrezko Maskorrarengatik lehiatuko direnen artean François Dupeyronen Inguélézi lanak bilduko ditu begirada asko. Berria - Kultura 2004-08-07
Michael Winterbottom ingelesa, Robert Guediguian eta François Dupeyron frantziarrak, John Sayles estatubatuarra, Victor Gaviria kolonbiarra eta Alfonso Aristarain argentinarra, besteak beste, Urrezko Maskorraren lehian izango dira. Berria - Kultura 2004-09-17
Sari garrantzitsuagoa irabazi zuen 1999an Zhang Yang zuzendari txinatarrak Xizao (Shower) filmarekin: zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra. Berria - Harian 2005-09-15
maskor itxurako (3)
urrezko maskorra (5)