Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

kusku (orobat kuxku g.er.) 1 iz maskor bikoitzen aldeetako bakoitza; maskorra.

Etxearen aitzinaldea maskor beltz baten kusku bakarra zen, eta ate arkupeduna belarri entzule bat.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 18. orr.

Hemen ere, harrimuga eder bat, Santiago kuskua, itsas hegiko harroketan oskolak bezal-bezala aztaparrez lotua, hamar eriko eskua iduri duela.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 102. orr.

Orduan Jakobe Apostolua agertu zitzaion, iturrira gidatu zuen eta edatera eman kuskura.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 44. orr.

Urrezko kusku edo maskorra Txileko filma batek ardietsi du, "Taxi para tres" deitzen denak.  Herria   2001-10-04

2 (barakuiluarena)

Adarrak kilikatzen badizkiozu, barakurkuilua bere kuskuan sartzen da.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 160. orr.

3 ontziez mintzatuz, kroskoa.

Sailkapen nagusian, hamekagarren atera dira kusku bakarreko untzien artean.  Herria   2003-11-27

Besteak baino aise zalhuagoak dira bainan aro txarrarekin ez dute denek kusku bakarrekoak bezen aise ihardokitzen.  Herria   2002-11-21

Zurezko kusku hauskor batean ihes zihoazen bi gizon ziren, baina zergatik jakin gabe, bere baitan zerbaitek erraten zion beren helmugara sendo iritsiko zirela.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 227. orr.

Motorra gelditu zaio bat-batean eta haize ukaldien gatik kokaturik gelditu da portuko digaren kontra pare bat orenez eta bere kuskua hiru lekutan zilatua izan du.  Herria   2003-01-28

4 zenbait fruitu, hazi edo kidekoren oskola.

Espezia anitz bada han: kanela, gingenbra, hitze, eltzaurra muskada, han "mazia" daritzaten eltzaurraren kuskua, eta zedoarra.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 89. orr.

5 irud/hed

Gerla baten ondotik, bakea izenpetzean, galtzen duenak zer edo zer irabazi nahi du eta hor dira gatazka-hoziak beren kuskuetan gogortzen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 133. orr.

Bizitza bera da heriotza horren kusku babesle, umetoki egoki eta hazkuntza-zukua. arima biki bi, nor bere oinazearen kuskuan bilduta  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 99. orr.

6 zeta harrek, darien hariarekin egiten duten estalgarria

Gero kuskuan bildu, eta udaberrian tximeleta gris itsusi baten itxurapean irten da.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 303. orr.

Gero, hisiak bultzatuta, kuskuan gordetako tximeleta ahularen egoskortasunarekin, barnean eta ezkutuan zeukan edertasun guztia koloreztatzen joan zen hurrengo urteetan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 14. orr.

Sabaiaren erdian argi-armiarma bat zegoen, artile zarpailezko zorro batean bildurik, zeinari seda-harraren kuskuaren antza ematen baitzion hauts ugariak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 172. orr.

7 irud/hed

Ez da beraz egia euskal jendea bere kuxkuan egoiten ohitua dela, bainan izaitekotz dakiela munduan nun nahi bizitzen.  Herria   2003-02-13

8 loreez mintzatuz, pipila.

Alabaren bularrak azkenekoz ikusi zituen aldian sei urteko neskato baten arrosa-kusku herabeak baino ez ziren.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 267. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus