Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Annyk ez du espresioa aldatu; aurpegia aldatu du; antzinako aktoreek maskara aldatzen zuten bezala: kolpean. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 235. orr.
Aurrenekoz ikusten dut haren aurpegia begirik gabe: kartoizko maskara bat dirudi, gaurko egunean dendetan saltzen dituztenen gisakoa. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 125. orr.
Deabru-itxurako maskara batzuek lotsagabe begiratzen zuten paretetatik. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 47. orr.
Une hartan bertan poema bat etorri zitzaidan gogora, itsasoari desertuaren maskara deitzen ziona. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 114. orr.
Amak, aldiz, bere marmolezko maskara hartan gorde zituen, ohi bezala, bere sentimenduak. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 370. orr.
Betaurreko ilunen maskararik gabe diz-diz egiten zioten begiek, kolorez tronpatutako auto zelular bati bezala. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 382. orr.
Nekagarria da bizitza osoan maskara batekin ibili behar izatea. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 194. orr.
Batek beti jakiten du egia, beste egia, itxuren atzean, maskaren atzean, bizitzako gertaeren atzean ezkutatzen den egia. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 61. orr.
Gerora beste maskara batzuk jantziko zituen eta, kasik adinkideak ere baziren lagun biek mozorro-dantzan bizi osoan segituko zutela esan liteke. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 26. orr.
Maskara barregarri baino ez direla poeta-aurpegi hori eta arima egoera hori, irakurleak ez badu aurpegi horrek eta arima egoera horrek adierazten duten poesia-egarria testuan asetzeko modurik. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 29. orr.
Norbera hustea ere bada hustea: estalkia altxatzea, nork bere burua abandonuan uztea, maskara kentzea. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 24. orr.
Haren aurpegiak maskara-itxura hartu zuen bat-batean. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 280. orr.
Aurpegien maskara itxurako begirada distiratsuek. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 97. orr.
· Ezin omen zirela hieroglifiko eta jainko-maskara haiek argazkitan atera, bestela derrepente hiltzen omen zinela-eta. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 60. orr.
Arnasa, maskara honetan hartzen dut nik. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 35. orr.
Operazio gelara eraman ninduten eta han medikuak maskara bat jarri zidan aurpegian, naturaltasunez arnasa hartzeko esanez, eta hori da gogoan dudan guztia. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 112. orr.
Gasaren kontrako maskara bat aurkitu genuen, eta barruraxeago kasko bat, garaiko komikietan soldadu alemanek eramaten zituztenak bezalakoa. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 16. orr.
· ik maska 3.
Sudurra eta ahoa maskarekin babestu behar dira. Berria - Ekonomia 2004-09-12
-Finkatu baionetak! -garrasi egin digu Hanleyk, artean erotuta gabiltzalarik gure gas maskarak janzten. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 158. orr.
Erne nago zelatan, nire gas maskara burutik behera sartuta. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 142. orr.
Ospitaleko kirofano ondoko gelan da, sendagile eta erizainez inguraturik, oxigeno-maskara musuan. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 43. orr.
Kontua da hegaldia altitude handira igo zela, radarrak ekiditeko, eta ondorioz oxigeno-maskara erabili behar zutela. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 195. orr.
Erradioterapia sailera lehenengoz joan zirenean, maskara egiten hasi aurretik, Bilbao doktoreak hartu zituen, tratamenduaren berri azaltzeko. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 50. orr.
Enpresak ez zielako langileei babes maskararik eskaini eta ez zuelako bete azterketa medikuak egiteko betebeharra. Berria - Ekonomia 2004-10-23
gas maskara (5); maskara kendu (6)
gas maskarak (4); maskarak jantzi (3)