Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Elgarrekin prestatzeko ihauterietako jantzi eta maskak. Herria 2004-02-12
Begitarteak maska batekin gorderik eta ahoa marra gorri batez tapaturik. Herria 2001-06-14
Maskak ezartzen zituzten, aurpegiak itxuraz aldatuz, zein itsusiagoka. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 32. orr.
Alaitasunean ospatu dira hemen ere ihauteriak, maska-mozorro, dantzaldi eta, guziz, mahai-joko gozamenduekin, horietan odolgi-jate, xerri xango eta kausera ongi harrotuak ere ez baitziren txarrenak. Herria 2003-02-13
Bada ere, ihauteria gogoan, maska erakusketa bat, maska horiek Afrikan ikusten direnetarik. Herria 2004-02-05
“Elgar" zentroko liburutegian maska erakusketa bat bada ihauterietako gaiaz. Herria 2005-02-03
Besoetako haurrei bularra eman behar dieten amei maska erabiltzea aholkatzen diete, haurra babesteko. Berria - Euskal Herria 2006-01-05
Zilan-en aurpegian maska bat ipintzen ikusi nuen; burua pixka bat mugitzen hasi zen, eta, handik minutu pare batera, medikuak maska kendu zion. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 107. orr.
Euren ezadostasuna aldarrikatzeko oxigeno maskak aurpegian, eta zabor poltsak soinean zituztela, ehunka lagunek euren aldarria entzunarazi zuten. Berria - Euskal Herria 2006-02-19