Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Masaila batean jotzen zaituenari eskaini bestea ere. Elizen arteko biblia Lk 6,29
Masail bietatik tanta lodi gaziak erori zitzaizkion eta, azkenez, zirkin eza hautsi nahian, estutasunezko arnasestu luze bat isuri zuen. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 156. orr.
Ahoa eta masailak odolez zikindurik zeuzkan. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 270. orr.
Eta koleratu zen orduan osaba, mudatu zen kolorez haren begitartea, odola masailetan bor-bor jarri arteraino. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 377. orr.
Malkoak irristaka hasi zitzaizkion masailetan behera. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 124. orr.
Berehala itzuli zitzaion, ordea, kolorea masailetara. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 13. orr.
Ukalondoa mahai gainean zuen bermatuta, eta masaila esku barnean. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 136. orr.
Zure ezpainek ez diote masaila ukitzen Luisi. eskuinaldeko masaila ardo koloreko angioma batez estalia. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 23. orr.
Jimmyk baldarki jo zuen Maisierengana eta masail batez aurpegia estutu zion. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 147. orr.
Begiak zabal--zabal, masail biak puztuta, eta ezpainak elkarren kontra indarka bilduta ageri da emakumea. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 118. orr.
Masaila eta ilea ferekatzen dio, gona jasotzen du, ustez grazia duten gauzak esaten ditu, eta horrela Pimen arreta erakartzen ahalegintzen da. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 60. orr.
Lasai, Harryren masail ondora hurbildu zuen bere gorputz epela, Riddleri begira-begira. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 263. orr.
Klausen ezker masaileko orbainari erreparatu nion. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 48. orr.
ik masaileko.
Masail-aurpegietako kirurgia. Berria - Euskal Herria 2006-03-10
Haren masail handiei begira nengoen, belarrietarantz lerratzen amaitzen ez zirenak. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 51. orr.
Berrogei urteko ilehori mardula da, masail gorri eta leunekoa. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 92. orr.
Masail gorria hurbildu eta nire belarrian, sudurrean, ahoan maite egin dit, dena azal. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 43. orr.
Hurbiltzeko gonbita ikusi uste izan nuen masail bete haien gorrituan. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 154. orr.
Bizarrik gabeko aurpegi zabala zuen, eta masail irtenak. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 117. orr.
Kolore zurbila zuten biek, masaila hezurtsua, begirada galdua. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 13. orr.
Gero masail leun gozagarri bat sentitzen nuen nirea doi-doi igurzten. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 173. orr.
Liubak garrasi basatia egin eta belarrondoko gogorra eman zion masail bizargabean. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 131. orr.
Haren aurpegi zabal eta masail mamitsuak aztertzeko. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 67. orr.
Beltz-beltza zuen ilea, argala zen, orban horixkak zituen tatariar masail zorrotzetan. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 44. orr.
Haren masaila esne-koloreak eta ile zurbilak izotz artean egindako egonaldi luzeek margulduak ziruditen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 276. orr.
Malkoak bizi-bizi lerratzen zitzaizkion masail biribiletan behera. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 151. orr.
Haren aurpegi zabal eta masail mamitsuak aztertzeko. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 67. orr.
Iluntasun argituan bere azeri aurpegi luze, gorri, mozkor hura erakutsi zidan, bere masail-bizar laztuak eta sudur heze sentikorra. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 17. orr.
Masail-zati eta belarriaz osatutako aurpegiren baten eskuin-aldea erakusten zuen. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 22. orr.
Badu masail gorritasun eta begirada urrun bat, gutako edozein hankazgoratzeko modukoa. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 35. orr.
Macijauskas, masail-alboan zortzi puntu dituela, eta Betts, bizkarreko minak gainditzeko bidean, Manresan daude. Berria - Kirola 2004-10-10
Aldamenean, agure argal, burusoil eta zurbil bat zuen, masail-zimela. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 14. orr.
Melanto masail-ederrak errieta egin zion. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 139. orr.
Izter masail barrualdeak odol-jarioan hasi zitzaizkidan, ez nituen gorputz giltzadurak sentitu ere egiten. Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 75. orr.
Sagar masailak gorrituta zeuzkan, baina bestalde ondo eramaten zuen hirurogei urteen bidea. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 218. orr.
Hezur-masailak nabarmentzen zitzaizkion, etxetik faltatu izan nintzen ordu laburretan aurpegiko larrua hezurrei josi balitzaie bezala. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 138. orr.
Bistan denez, txakurraren jabea da, eta beso batekin txakurraren buruari geldi eusten dio, haren aho-masailak irekita edukitzeko ahaleginetan. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 108. orr.
Sustraiek zango-sagarrak, izterrak, ipurdi-masailak urratu dizkiote. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 53. orr.
Ipurdi-masaila bat estutu nion nire izterren artean. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 152. orr.
Ipurdia altxatzen nuen zakila sartzekotan zegoela eta txoratu egiten nintzen ipurdi-masailetan jotzen zizkidan pintzel-kolpe moduko haiekin. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 108. orr.
Beisboleko bate bat hartu eta kristoren ostiakoak eman zizkioan ipurdi masailean. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 75. orr.
Ipurdimasail gizen, zuri eta bigun batzuk agerian. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 59. orr.
Masailen zuloetan, masailalboen azpian, arrosa koloreko bi mantxa zeuden, isolatuak, haragi pobre horren gainean aspertzen ari zirela ziruditenak. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 51. orr.
Macijauskas, masail-alboan zortzi puntu dituela, eta Betts, bizkarreko minak gainditzeko bidean, Manresan daude. Berria - Kirola 2004-10-10
Bikotekideak behin masailalbo-hezurra hautsi ziola azpimarratu zuen emakumeak Foruzaingoaren egoitzan, eta jasotako azken jipoian sabelaldean hainbat muturreko eman zizkiola. Berria - Euskal Herria 2004-03-09
Idazkariak bezalako masailbizarra baitzuen. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 155. orr.
Batzuek bibotearen marra ageri zuten, baziren masail-bizarrak eta ile kizkurtua zituztenak, beste batzuek pipa makurrak erretzen zituzten. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 179. orr.
Iluntasun argituan bere azeri aurpegi luze, gorri, mozkor hura erakutsi zidan, bere masail-bizar laztuak eta sudur heze sentikorra. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 17. orr.
Neska masail-gorri, lotsatia izan zena K-ko ekintza alemaniar guztien arima bihurtu da orain. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 12. orr.
Neskameak, neska masail-gorri handia bera, ezin dio barreari eutsi gizonezko bati mintzatzen zaion bakoitzean. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 114. orr.
Auzoko baserritik, Gorostietatik, Arantxa Iturzaeta zetorren, hamahiru urteko aingeru eder, masailgorri bat. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 81. orr.
Gizon lodikotea da, masailgorria, eta afalondo luze batetik datorrenaren itxura dauka berbetaren traketsean, alai ageri den arren.-Akabo hire pozaren poza, masail-gorri amorragarri hori, nik kontatu beharrekoa aditu orduko.. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 149. orr.
Aurpegia argaldurik zeukan, masailkoskorrak luze, eta begi handi eztiak. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 125. orr.
masail aurpegietako kirurgia (4); masail bat (4); masail gorri (8); masail gorria (3); masail gorriak (4); masail hezurrak (4); masail irtenak (4); masail zati (3); masail zurbil (3); masail zuri (3)
eskuineko masaila (4); masaila batean (5); masaila eskaini (4); masaila jarri (3); masaila ukitzen (4)
bi masailak (3); ipur masailak (3); ipurdi masailak (3); masailak estutu (3); masailak gorri gorri (10); masailak gorritu (8); masailak gorritu zitzaizkion (3); masailak gorrituta (7); masailak gorritzen (3); masailak puztu (7); masailak sutan (9)
masailan jotzen (3)
eman zidan masailean (5); eman zion masailean (9); eskua masailean (4); eskuin masailean (3); eskuineko masailean (3); ezker masailean (3); ezkerreko masailean (6); ipur masailean (5); masailean behera (21); masailean eman (3); masailean jarri (5); masailean musu eman (3); masailean musu emanez (3)
ezker masaileko (3)
masailen gorria (3)
masailera eraman (3)
bi masailetan (4); malkoak masailetan (6); malkoak masailetan behera (5); masailetan beheiti (3); masailetan behera (37); masailetan bor bor (3); odola masailetan (3)