Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

matrail (206 agerraldi, 71 liburu eta 9 artikulutan –hitza eta eratorriak barne-; orobat matraila g.er) 1 iz masaila. ik matela.

Matrailak oraindik gorri-gorri ditu.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 36. orr.

-Zer duzu matrailean?  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 201. orr.

Asaldatu egin zen Leireren hatsa matrailean sentitzean.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 163. orr.

Matrailean muxu bat eman eta besotik helduta eraman zuen kanporantz.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 164. orr.

Animozko atximur bat ferekatu zion matrailean.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 110. orr.

Wood Gryffindorreko zutoinen aurrean zegoen hegaldaka, matraila estu-estu eginda.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 249. orr.

Une batez estatuaren aurrean gelditu da, matrailak mugitzen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 65. orr.

Matrailaren alde batean Venezuelako bandera eta bestean ikurriña margotuta.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 81. orr.

Orrialde osoa neska baten aurpegiak hartzen du, eta ezkerreko matrailean dator erreportaje nagusiaren iragarkia, edertasunari buruzko aholkuak.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 107. orr.

Matraileko giharrak uzkur zituen, ezin artikulaturik.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 164. orr.

Gertatuko da ezen barre algaraka dardaratuko direla eta aurpegia eta matrailak malko gaziz beratuko dituztela.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 83. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Altua zen, gizena, matrail-bizar beltz-urdindu luzekoa, eta erantzi ez zuen beroki lodi argi bat zeraman. Tomate azala bezain gorri zeukan matrail buelta.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 128. orr.

-Ez haiz jeloskor jarriko?- esan, eta matraila-xulo maliziotsuek ahoaren albo banatan iraun zuten galdera egin eta gero ere.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 89. orr.

Suess Aja Cawaren mongoliar-begiak eta matrail-kosko hezurtsuak.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 69. orr.

Egin behar dena da matrail hauspoetan haize apur bat hartu, eta bota ahala berriz bete.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 20. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Mutiko gaxte matrail-mehar bat.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 279. orr.

Beste buru bat, hazia eta matrail-okerra, azaldu zen bere bizkarraren atzetik.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 209. orr.

Gizon lodi matrail gorri baina era berean abegikor batek.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 150. orr.

Pello: matrail-gorri, bizarbeltz, musean egiteko lagun bila zebilen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 63. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Arnasa pixka bat estuturik, bere asto-matrail handia zuzentzen du nigana.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 74. orr.

5 ipurdi matrail ipurdi masaila.

Ipurdi matrailean nozitu lehenbiziko zigorrek agudo irakatsi zioten zeinen amaigabe eta samurra den gurasoen amodioa.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 9. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus