Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

marra 1 iz seinale edo marka mehar eta estua, berez zuzena. ik arraia; arrasto; lerro.

Arkatz markatzaileaz hiru marra eginez, loro moduko bat marraztu zuen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 48. orr.

Bi hiriak lotuz marra bat trazatu zuen errotuladore gorriaz.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 81. orr.

Bostetako argiaren hauts hegalaria tarte guztietatik, pertsianen marra guztietatik sartzen zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 192. orr.

Gorputza eta bisaia marra horiz pintatuak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 541. orr.

Marra baten luzera edo angelu baten zabalera bereizteko gaitasuna dutenak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 30. orr.

Reagan ingelesa ere heldu zen entsegu lerrora, baina entsegua egin aitzin, alboko marra ukitu zuen.  Berria - Kirola   2004-03-07

Etxe berdin-berdinez osatutako lau lerroko auzoa, trenbidearen marra ibaiaren paralelo eta ibaiaren ezkerreko eremua fabrika pabiloiez betea.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 131. orr.

Gazteluko goarnizioak eta han bizi zirenek Biarnoko marra zeharkatzeko deus guti falta zutelarik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 215. orr.

Irakurtzen dudan bigarren aldia da, eta arkatzarekin egindako marraz eta oharrez beteta daude orriak.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 171. orr.

Sofan jarrita, egunkaria magalean, soa telebistaren 634 marra horietakoren batean galduta.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 169. orr.

Zein zirraragarria azkeneko errezelaren azpian sumatzen den gorputzaren marra!  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 242. orr.

Esku ahurrean ditugun marra horiek guztiak.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 29. orr.

Joneren begietako marrari erreparatu diot kliskatu dituenean.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 139. orr.

Errepikatzen diren marraz osaturiko marrazki bat.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 99. orr.

2 (izenondoekin)

Bi punturen arteko biderik laburrena marra zuzena dela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 176. orr.

Koadro bat marraztu du, lerro bertikalez erdibitu du koadroa eta, bi marra horizontal eginez, sei espazio utzi ditu koadro barruan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 56. orr.

Bere inguruan oinaz geldiro eta ia sentsualki zapaltzen zuen lurra, marra biribil bat markatzeko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 97. orr.

Koskarik gabeko gainalde bat, marra paralelo gurutzatuz betea.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 130. orr.

Puntuak marra jarraitu baten ordez.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 67. orr.

Bizarra ezin hobeto egin zion, azal-azaleraino, marra geometrikoak markatuz.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 55. orr.

Glosema terminoak "mintzo ezaugarria" esanahia duela onartzen badugu, zuzenago hitz egin ahalko dugu marra isoglosematikoez.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 246. orr.

Zuhaitz-landareen artean banoa aitzina, urratsen hatzek utzi marra birtual etengabea luzatuz.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 103. orr.

Marra zuri-urdineko korbata eta lastozko kapela.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 20. orr.

Traje iluna, marra argiz ildaskatua.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 204. orr.

Marra txuri-urdineko jertse bat eta galtza bakeroak janzten ditu.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 167. orr.

Senarra marra lodiko pana zakarrez jantzita zegoen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 20. orr.

Françoisek pintzelik finena hartu eta marra bat pintatu zuen oihalean, marra zuri bat goiko aldean, marra estu luzea.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 153. orr.

Denak erakartzen zaitu, denak xoratzen, odaiertzaren marra leunak, zuhaitzen antolamenduak, hondarraren koloreak!  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 231. orr.

3 (zerbaiten muga adierazten duena.)

Biak ongi berezirik eta marra batek banaturik, gaua eta eguna bezala.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 46. orr.

Hogei urteen marra zeharkatu ez duten gaztetxo aterpegabeak bagina bezala.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 255. orr.

Aspaldi iragana dut mende erdiaren marra.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 28. orr.

Judua nintzela jakin nuenetik, ordea, ezinezkoa zitzaidan ongiaren eta gaizkiaren arteko marra argi bakar bat trazatzea.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 272. orr.

86 bidaiari gehiago askiko ziren Miarritzeko aireportua 800 000 ko marrara heltzeko jaz.  Herria   2004-01-22

Ibex-35ek 8.000 puntuen marra gainditu zuen, eta, egia esatera, erdi miraria ere badirudi.  Berria - Ekonomia   2004-01-20

Legaltasunaren eta ilegaltasunaren arteko marra gorria.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 90. orr.

Osaba, erdi jostetan bezala, eta apeza, berriz, bere atzaparrak zorrozturik, sagua noiz larrutuko, osabak dogmaren eta ortodoxiaren marra iragan bezain fite...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 226. orr.

Baina Isabel ezkondurik zegoen eta hura marra iraganezina zen enetzat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 586. orr.

Ditxa hura marra eta muga orotarik haratago zegoela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 462. orr.

Milheresek lurretik jaso eta baloia marraz bestalde pausatu zuen.  Berria - Kirola   2004-09-05

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Lepoaren atzealdea igurtzi duzu, nazien kontzentrazio esparruan egin ez dizuten marra-kode tatuaia ezabatu nahian bezala.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 64. orr.

Zehaztasuna txundigarria zen, eta orobat marrazketa-abaila, marra-ekonomia eta marrazkien xarma eta estiloa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 202. orr.

Marra multzoak ziren, irudi figuratiborik gabeak, lehen begiratuan behintzat.     «Kuskue tanden», 2004 - 107. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Distira marra bat gau beltza ezabatzen.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 130. orr.

Hegazkinen bat goi samarretik igarotzen fortunatzea da ona honelakoetan: atzetik gelditzen zaion lurrun marra xuriari erreparatu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 213. orr.

Ke marra meharra.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 14. orr.

Non dago bata eta bestearen arteko bereizketa-marra?  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 41. orr.

Dialekto ezaugarriei "isoglosa marrak" edo "isoglosak" izena eman zaie.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 246. orr.

Oliba-olioa, ardoa, kafea, gure europar historiaren mugarri eta barneko muga-marra dira.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 81. orr.

Jardinari begirada bat botatzeko gelditu zen, elurturik eta ilargiaren argi zuriak argiturik baitzegoen, gainerako gauzen muga-marra beltzen barrenean marrazturik balego bezala.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 63. orr.

Zein dira, kritika horietatik, filosofia moralaren flotazio-marrari erasotzen dioten eztabaida nagusiak?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 211. orr.

Berehalaxe jakinarazi zion Harryri berak inoiz ikusitako bizi-marrarik laburrenak zituela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 192. orr.

Haimar Zubeldiak ere lasaitu ederra hartu zuen helmuga marra pasata.  Berria - Kirola   2004-07-10

Pilotalekuetan bezala, falta- eta pasa-marrak margo zuri nabarmenez marraztea.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 15. orr.

Haga-marrari hain hurbil izanik, zinez pena nuen entseiua ez markaturik!  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 51. orr.

Entsegu-marra iragana zuen, aski zuen lurrera joaitea entseguaren markatzeko eta lurreratu gabe eskapatu zaio baloia.  Herria   2004-02-26

6 (morse kodean)

p = puntu / marra / marra / puntu.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 81. orr.

Telegrafoetan, puntu eta marra, puntu eta marra jasotzen ziren berriak gero eta kezkagarriagoak ziren errepublikar gudarosteentzat.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 88. orr.

Noizbait, ordea, kolpetxo batzuk identifikatu nituen, puntu-puntu-puntu-marra-puntu-marra, transmisio baten bukaerakoak, eta ordutik aurrera ez nuen morse-hotsik entzun.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 213. orr.

Eta bihar beste apurtxo bat marra eta puntuekin.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 78. orr.

7 (kokainaz-eta mintzatuz) ik lerro 5.

Dozena erdi marra eta kubata litro bi irentsi ostean.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 147. orr.

Hauts-marra bi egin ditut, berea nabarmen lodiagoa, eta aurpegira hurbildu diot.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 140. orr.

8 marratxoa.

Atzizkia hitzari zuzenean lotzea, apostroforik eta marrarik erabili gabe (Bizkaiko, eta ez Bizkai'ko edo Bizkai-ko).  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 117. orr.

Beste [hitz] batzuk, berriz, banatuta, baina marrarekin idaztea: apurka-apurka, gorri-gorri, plista-plasta, seme-alabak, Ezkio-Itsaso...  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 189. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus