Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Uste dute gizateriaren historia gorantza doan arraia bat dela, perfekziora bidean. Pako Aristi «Note book», 2005 - 66. orr.
Pusketak desberdinak suertatu ziren, mozketa ez zelako tolesduraren arraia zuzenetik joan. ume ugari zegoen eskolako ate handien aurrean, bakoitza bere maletarekin, bere aurpegi garbiarekin, bere ile orraztu eta arraia artezarekin, bere amarekin, bere haur seriotasunarekin. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 48. orr.
Orain galtzetako arraia ongi lisatutako bikotea noiz azalduko zain zegoen. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 125. orr.
Han agertu ziren egun batetik bestera kalean uniforme urdinarekin eta oso arraro orraztuta, burua gominaz bustirik eta ilearen arraia buruaren erdi-erdian eginda. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 99. orr.
Burualdean, melaiak adats beltzaren arraia eta begitartearen hazpegi xarmantak erakusten zituen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 61. orr.
Zure buruak azalorea dirudi eta arraia horrek gauera arte iraungo du. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 50. orr.
Hizkuntza ereduak eredu sozialarekin bat egiten duen bi arraia zaharren gurutzaketa. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 95. orr.
Bestera, arte edo literatur lan batean -zeinetan guzti-guztia, baita arraia edo komarik hutsalena ere, esanguratsua den- indibidualtasuna beti gelditzen da markatua. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 161. orr.
Lebita horixka zuen, Errusiako seda gordinezkoa, galtza zuriak, arraia urdin fin-finekin, eta bota hori botoidunak. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 37. orr.
Urrats luze eta bateratuez, egoitza-auzoko plazan barrena, arraia perfektoko galtza zuriak eta jaka harroak zeramatzaten mutilen ondotik pasatu ginen. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 154. orr.
Zeru zurixka hartan euriak zehar-arraia ilunak osatzen zituen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 200. orr.
Beti gordetzen nuen parranda eta gero azken arraia bat etxerako. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 131. orr.
Onartuko didak birratxo bat arraia truk. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 141. orr.
Arraia begitxikia ("Raja microocellata") ur gaziko kondriktie arrain kartilaginosoa da, Rajidae familiakoa. ETC-entziklopedia Arraia begitxiki, Wikipedia
Arraia biribila ("Leucoraja circularis") ur gaziko kondriktie arrain kartilaginosoa da, Rajidae familiakoa. ETC-entziklopedia Arraia biribil, Wikipedia
Arraia gastaka ("Raja clavata") ur gaziko kondriktie arrain kartilaginosoa da, Rajidae familiakoa. ETC-entziklopedia Arraia gastaka, Wikipedia
Arraia isatslaburra ("Raja brachyura") ur gaziko kondriktie arrain kartilaginosoa da, Rajidae familiakoa. ETC-entziklopedia Arraia isatslabur, Wikipedia
Arraia marrazuria ("Rostroraja alba") ur gaziko kondriktie arrain kartilaginosoa da, Rajidae familiakoa. ETC-entziklopedia Arraia marrazuri, Wikipedia
Arraia pikarta ("Raja montagui") ur gaziko kondriktie arrain kartilaginosoa da, Rajidae familiakoa. ETC-entziklopedia Arraia pikart, Wikipedia
Beste espezie batzuek, latitudea aldatu ordez, ur sakonagoetan bilatu dituzte tenperatura hotzagoak, platuxak eta arraia zerrak, esaterako. ETC-prentsa Berria, 2005-05-17
Arraia zerra ("Leucoraja naevus") ur gaziko kondriktie arrain kartilaginosoa da, Rajidae familiakoa. ETC-entziklopedia Arraia zerra, Wikipedia
Manta-arraia ("Mobula mobular") animalien erreinuko izaki biziduna da. Myliobatidae familiako itsas arraina da, 5 m inguru luzea, 4 bat m zabala eta 1.000 kg har ditzakeena. ETC-entziklopedia Manta-arraia, Wikipedia
Zuzen-zuzen begiratzen zion parean zuen platerari; Manta-arraia xerrak kapar gurin urtu eta karamelu bihurtutako perrexilarekin. ETC-literatura, saiakera Damutzen ez direnak, Itxaso Araque Elkar, 2012
Esate baterako, manta-arraiak ikusi ditut nik zutik egonda, Uruguaiko harkaitz batzuetan. ETC-prentsa Berria, 2007-05-24
Marrazo lehoinabarrak, manta arraiak, urpeko sugeak eta oso gutxi ikusten diren arrain pipa mamuak azaltzen dira. ETC-prentsa Berria, 2012-04-04
Amets batzuk, izan ere, ez dira fantasia besterik: manta-arraia batek zerua hegan zeharkatzea adibidez, edo gerra bat itzaltzea, sute bat balitz lez, euria egiten duen bakoitzean. ETC-prentsa Berria, 2017-09-07
arraia bat (3); arraia hori (4)