Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aspaldiko partez gosari oparoa prestatu du: zukua, gurina, marmelada, ogi xigortua... Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 159. orr.
Sukaldeko bizigarririk bereziena astero hartzen dugun gibelezko odolkia eta ogi lehorra marmeladarekin izaten dira. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 261. orr.
Ea ezagutzen ote zuen marmelada egiteko errezetarik. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 161. orr.
Laranjazko marmeladaren eta azukre-ontziaren artean. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 124. orr.
Okaranezko marmelada titiburuetan zabaltzen hasi zen orduan. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 65. orr.
Alderdi estetikoak: izarak zikintzea, marmelada marrubiduna denean batez ere. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 180. orr.
Txokolatezko tximistak eta marmeladazko doughnutsak. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 115. orr.
Budin zuri zatiz eta marmelada gorriz beteriko plater zapal bat. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 293. orr.
Marmelada flasko bat besterik ez diogu oparitu. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 146. orr.
Gero marmelada potoa ireki eta atzamarrak barruraino sartu ondoren ahora eraman zituen. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 64. orr.
Bi jogurt, marmelada pote bat, ezti pastelak (txikietakoak). Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 326. orr.
Marmeladaren ontzia, azukrea, galletak, kafearen termoa... Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 173. orr.
Marmelada ontzitxo bat erostea erabaki zuten, oso prezio altuan. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 65. orr.
Zigarretak erreaz eta ardoa, likorrak, tea limoiarekin edo masusta marmeladarekin hartuz. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 204. orr.
Adelak jogurt bana atera zuen, berak egina, aran eta sagar zati txikiekin, eta masusta-marmeladarekin. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 84. orr.
Itsuki maite zuela piku-mermelada. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 86. orr.
Bi ogi-xerra handi irensten ditu indipiko-marmeladarekin bustita, hura ere etxean egina. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 81. orr.
marmelada pote (3); okaranezko marmelada (3)