Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Etxekoandrea gelatik irten zen, platertxo gehiago konfituraz betetzera. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 151. orr.
Konfituren eta luzoker ozpinduen ontzien erdi-erdian. Josu Zabaleta «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 32. orr.
Hain ziren samurrak, non haragi gordinek konfituraren tonu arrosa hartzen baitzuten. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 62. orr.
-Badakit, bai, haxixa, opioa, konfitura berdea, paradisu artifizialak. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 107. orr.
Intelektualak gorderik edukitzen dira, konfitura poteak bezala, Propagandaren apaletan, gerra ondoren jateko... Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 48. orr.
Ogi errea ahabi konfiturarekin. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 23. orr.
Itsaskien salda apartsua, tomate konfiturazko ohantze baten gainean. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 68. orr.
Katiluaren ondoan, hiruzpalau ogi-xerra txigortu berri, gerezi-konfituraz. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 91. orr.
Gasna irensten zuten apezek, behatz gotorrak gerezi konfitura ontzian deblauki sartuz. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 44. orr.