Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Palmondoak, uraren marmarra edo txorien kantua. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 218. orr.
Herriaren marmar eta gaitz-esanetatik libratuko gara. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 116. orr.
Marmarra sortu zen greko-hizkuntzakoen artean hebreera-hizkuntzakoen aurka, haien andre alargunak eguneroko janari-banaketan bazterrera gelditzen zirelako. Elizen arteko biblia Eg 6,1
Aditu dut israeldarren marmarra. Elizen arteko biblia Ir 16,12
Soilik kazetariak egiten ari ziren elkarrizketen mar-marra entzuten zen. Berria - Kirola 2004-09-21
Marmarra isildu egin zen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 274. orr.
Eta orduan bai, orduan marmarra baino, harrabotsa erne zen han bilduta zeudenen artean. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 16. orr.
Gure pobretasun santua hautsiz eta hurkoari marmarrerako bide eta etsenplu txarra emanez. Berria - Kultura 2004-03-31
· Apaldu egiten du telebistaren soinua, marmar antzeko bat uzteraino. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 101. orr.
Inauterietan txolindutako jendearen marmar alaia ere entzuten zen. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 60. orr.
Marmar handiak entzun ziren orduan. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 168. orr.
Bat-batean marmar bizi-bizia entzun zen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 204. orr.
Marmar apal bat irteten zen itxitako aitorlekuetatik. Batzuetan halako marmar sor batzuk aditzen zirelako haitzuloan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 299. orr.
Amonen otoitzen marmar jarraitua. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 10. orr.
Malda beheiti jo du jarraian, iraleku bakanduan barrena, uraren marmar hurbilaren bila. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 12. orr.
Begirada suminduak, marmar haserreak. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 251. orr.
Marmar etengabean ari zen bere buruarekin. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 179. orr.
Gauean marmar gozoan sumatzen dut lau emakumeek kantari lo harrarazten diotelarik. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 123. orr.
Hirigunera itzuli zenean berriz ere urdaileko harra marmar bizian zeukan. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 173. orr.
Berrehun edo hirurehun kaputxadun bazeuden, denak marmar betean. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 28. orr.
Zehar-begiratu ilunekin eta amorraziozko marmarrekin. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 141. orr.
Orain Dylan izan da bere hitzen asmoak Nemesiori irakurri dizkiona, baina ez ditu osatu ahopeko marmarrera jausi diren esaldiak. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 208. orr.
Besoak gurutzaturik eta kopeta gogoetatsu, Jauregi Berritik Moskuko hiri zaharrera barreiatzen zen marmar hots urruna entzuten ari baitzen. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 38. orr.
Hementxe... kaleko marmar hotsarekin entretenituta."Hortaz, iruditzen zitzaidan halako sentimenduaren jasaile izatea eta erantzun onik ez lortzea badela aski zigor, horrez gainera inoren marmar-iturri bihurtzeko. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 20. orr.
Baina orain geriatriko marmar-muino honetan dut, inon izatekotan, zoriona. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 84. orr.
Eskailera kiribil estu hartan gora igo ziren, gero eta zorabiatuago, azkenean beren gainean ahots-marmarra entzun zuten arte. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 85. orr.
Ez zaizkidak hontzak gustatzen, begiak ateratzen ditiztek! -esan zuen Danek, dendatik zetozen ahots marmarrak ez entzuteko ahaleginetan. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 111. orr.
Gaitzespen-marmarra entzuten da begira daudenengandik. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 174. orr.
Ez daki tutik ere zer esaten ari ote den, baina lantzean behin etenak egiten ditu eta entzuleen adostasun-marmarrak entzuten dira. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 177. orr.
Dolu-gelan bildutako jendearen errezo-marmarrek kaleko ardaila estaltzea lortzen badute ere, [...]. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 223. orr.
Haren heriotzaz ez da haizatuko erru-marmarrrik, baizik are beraren amak du kargugabetuko egintza. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 185. orr.
Gu hantxe, faroak piztuta, egonean egon arren, atergabeko uholde haren jario-marmarraren pean. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 101. orr.
Lurrera begira eta marmar batean aritu zitzaionez, ozenago hitz egiteko galdatu zion Ewing andreak. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 267. orr.
Arraina hartzera zihoala ordea, Dummy marmar batean hasi zen, amorratuta, buruari eraginez, besoak astinduz. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 111. orr.
Zapuzturik, ohetik jaiki eta marmar batean alde egin zuen gelatik. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 283. orr.
Ikaztegi barrura sartu zen marmar batean. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 227. orr.
Hirurogei bat urteko gizon bat mar-mar batean hasi da. Berria - Harian 2006-05-02
-Ai ene! -marmar egin zuen Harryk. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 158. orr.
-Faktore horiek, madarikatuak guzti-guztiak -marmar egin zuen Logrek. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 349. orr.
Zer demontre da hau guztia? -egin zuen marmar, hurbiltzen zen bitartean. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 349. orr.
-Orain, lanera -egin zuen marmar Jonathanek, Girolamo Cardanoren liburua harturik. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 303. orr.
Osaba Vernonek marmar egin zuen entzuten ari zela adierazteko. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 84. orr.
Marmar egiten nuen matraila ireki ezin duen piztia hausnarkari baten moduan. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 153. orr.
Aaronek eta nik ez dugu zerikusirik, gure aurka marmar egiteko. Elizen arteko biblia Ir 16,7
Marmar egin zuen katuak, galdutako babesa eskuratu nahirik. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 72. orr.
Ez bezate marmar egin, ez besterengatik gaizki esan, idatzia baitago: marmartiak eta gaizki esaleak Jainkoaren etsai dira. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 141. orr.
· Aditu du beraren aurka egin duzuen marmarra. Elizen arteko biblia Ir 16,7
-Zer ari zara marmarrean? -galdetu zidan. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 376. orr.
Hor ari da marmarrean oilategia garbitzen -esan zigun Adelak. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 220. orr.
Ez, bera ez zen [...] emakume buruarinekin marmarrean aritzeko eta harakinaren ilaran bultzaka ibiltzeko sortu. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 186. orr.
Lisa eta Augustine marmarrean hasi ziren nazkaren nazkaz. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 135. orr.
Israeldarrak marmarrean hasi ziren Moisesen eta Aaronen aurka, esanaz: [...]. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 204. orr.
Ez zuen bertzerik erran, baina bere mar-marrean sendi zen nolako herrarekin mintzo zen. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 174. orr.
Gu geldi-geldirik egoten ginen, lo itxurak eginez, baina begiak zabal-zabalik, eta amona marmarrean entzuten genuen, biraoka. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 6. orr.
-Ahopeka otoitzean edo bere buruarekin marmarrean ari den amona xahar bat dirudi batzuetan. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 117. orr.
Eta marmarrean ikusten al gaituzu bada gu? Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 116. orr.
· Beharbada Ivy kantu-marmarrean ari zelako soilik, ezer gertatu ez balitz bezalakoxe itxuran. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 87. orr.
egin zuen marmar (16); jendearen marmar (3); marmar apal (3); marmar batean (8); marmar egin (59); marmar egin zion (4); marmar egin zuen (45); marmar eginez (4); marmar egiten (12); marmar egiten du (3); marmar egiten zuen (4)
egin duzuen marmarra (3); jendearen marmarra (5); marmarra entzun (9); marmarra entzuten (4); marmarra sortu (3); marmarra sortu zen (3)
esan zuen marmarrean (3); marmarrean ari (18); marmarrean ari zen (3); marmarrean aritzen (3); marmarrean esan (3); marmarrean hasi (23); marmarrean hasi zen (14); marmarrean hasi ziren (4); marmarrean jarduteko (3); nire aurka marmarrean (3)