Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lapurrak atean marka bat egin zuen klarionaz. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 104. orr.
Eta seinale zuria zuten ateekin ez nahastearren, marka gorria egin zuen atearen toki ezkutu samar batean. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 105. orr.
Zirkulu baten marka geratu da kristalean. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 30. orr.
Ehunka karta zituen, eta sorta bat osatzeko adina aukeratu behar zituen haien artean, eta marka bana egin. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 302. orr.
Berdin iparraldeko aldean ere, konpasaren muturra zirkunferentzian jarri behar da iparraldeko lerroan, F letra dagoen puntuan, eta ondoren bi marka egin ezker-eskuin, K eta I letrekin markatuz. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 830. orr.
Bi aldeetan marka bat egingo da, eta marka horietatik paretak egingo dira diagonalean. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3050. orr.
Estalkia lokarri urdin batez lotua eta kolore bereko zigilu baten marka zuen koaderno hura. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 74. orr.
Egidazu niri ere marka hori. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 95. orr.
Nork bere marka uzteko premiarena, alegia: hemen egon nintzen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 16. orr.
Marka txiki batzuek [...] adierazten zieten mugako gure lagunei paper horiek zituena susmagarri bat zela. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 177. orr.
Suz egindako marka bat egin izan balute sikiera Hester Prynne horren kopetan! Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 78. orr.
Bularrean marka beltz-urdin bat zuela esnatu zen goiz hura ere gogorarazi zion. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 21. orr.
Garbi ikusi zuten alabak lepoan marka handia zuela, burdin hari batek egina. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 87. orr.
Eztarri aldean ubelduak zituen, eta hatzen markak. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 136. orr.
Ziur zegoen goizeko berbera zela, marka berberak baitzituen begi inguruan. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 11. orr.
Anshelek jaiotzetiko marka ezin ikusizkoren bat behar zuela izan esaten zen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 208. orr.
Mendebaldeko pentsamenduaren espirituan, baita forman ere, marka iraunkor hori utzi zuen Aristotelesen arimak haren substantzian ere utzi zuen efektu iragankorra. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 286. orr.
Kirola egiten duten edadetu guztiek bezala, abailduraren marka darama aurpegian. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 29. orr.
Izuak bere marka utzi zuen denen bisaietan. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 196. orr.
Biolentziaren markarekin bizi baikara ordudanik euskaldunok, eta marka hori, ia berrogei urte geroago, bat egin baitzaigu haragiarekin, estigma makurra bihurtzeraino. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 92. orr.
Monotonia nagusi, Kastilla sakonari hurbiltzen ari naizelako marka. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 86. orr.
Aingeru aurpegi horretan ez zen, alabaina, trufa-aierurik, sufrimendu neurtezin eta isilaren marka baizik. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 171. orr.
Galtzen hastea duk adin batera ailegatu haizelako marka. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 221. orr.
Diferentziazioa hazkundearen marka den bezala, estandarizazioa desintegrazioaren marka da. horrexek ekarri gaitu, hain zuzen, banako bakoitzaren marka genetikoak zehaztera, hatz-markak baino adierazgarriagoak baitira. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 443. orr.
Eta marka hori -hau da, piztiaren izena edo izenaren zenbakia- zeramanak bakarrik eros edo sal zezakeen zerbait. Elizen arteko biblia Ap 13,17
Elizen marka bereizgaria zera da, guztiek dutela beren kide egiazko Jainko bakarra. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 448. orr.
Marka ororen gainetik, haur eta gazte literatura, literatura da. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 427. orr.
Etxeko marka. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 65. orr.
Jende buruduna behar zen [...], libertarioen doktrinaren marka sakon errotua izango zuena. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 15. orr.
Esaldi baten (edo hitz baten) adiera indartzeko erabili ohi diren puntuazio-markak (harridura-marka, galdera-marka...) eta bestelako baliabideak (etzanak, belztuak...) ahalik eta gutxien erabili. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 360. orr.
Eskua sabelean zeukan, odol-marka lehor baten gainean. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 96. orr.
Andoni Murelaga tortura marka nabarmenekin agertu zen epailearen aurrera. Patu hori zen hirietako langile-klase industrial berriaren jaiotza-marka. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 144. orr.
Nire begiez ikusi nuen eskutitz hura; paper ofizialean zegoen idatzita, zigilua eta ur-marka zituen. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 59. orr.
Posta marka zaharrena zuen gutuna kutxa haren barne-barnean zegoen. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 58. orr.
Berriz ere eskertzen ditu ohore eta maitasun marka bat emaiten dutela horrela deneri. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 83. orr.
Mugimenduaren pertzepzioa erlazioen araberakoa da neurri batean, eta erreferentzia-marka finkoak izateak asko errazten du. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 49. orr.
Nire mina, ordea, nire egarria, bizi markak ziren, zer-nolako purgatoriotan nintzen batere garbi ez izan arren. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 354. orr.
Prudenen etxetxoak utzikeriaren higadura-marka goiztiarrak ageri zituen. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 84. orr.
Ordua galdetu diat, ez erlojuaren marka... Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 139. orr.
Kasinoko bezeroen izen, autoen marka eta matrikulekin osaturiko zerrenda. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 281. orr.
Datu teknikoak, mesedez: marka, modeloa, serie edo identifikazio zenbakia... «Kuskue tanden», 2004 - 132. orr.
Eremu txikiko supermerkatua: apaletan klase, marka, tamaina eta formatu guztietako jenero ugari-ugaria. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 120. orr.
Soinean, marka oneko zamarra, marka oneko galtzak, marka oneko zapatak eta marka txarreko irribarre harroa. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 88. orr.
Hala ikusi dugu garai bateko gramofonoetan, arbelezko nola binilozko disko zaharretan, etxearen marka ondoan daramala, His Master's Voice, Nagusiaren Ahotsa. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 160. orr.
Ezagunak dira hainbat enpresak eta marka ospetsuk jasan izan dituzte. n salatze eta boikot kanpainak. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 250. orr.
Marka multinazionalek frankiziak ezartzen dituzte munduko zeinahi bazterretan. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 88. orr.
Hauek autentikoak dira, inolako zalantzarik gabe, Cohibas marka banatzen duen saltzaile ofizialak ekarriak. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 60. orr.
FAL hori militarren metraileta marka bat da. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 106. orr.
Marka ere nabarmen ikusten zitzaion zilar koloreko hizki handietan: EUROVAN TDI. Pako Aristi «Note book», 2005 - 20. orr.
Larruzko zoru fin eta malgua zuten, eta marka-izena zeharretara estanpaturik ageri zuten: "Kumfy-Toes", behatzak gozo, oinak eroso. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 235. orr.
· Esaldia ez da nirea, noski, erloju-marka ezagun baten eslogan berria baizik. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 50. orr.
Hor nonbait edukiko zuten ezkutaturik kontsumitzaile horiek txokolate marka jakin hori erosteko beharra. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 84. orr.
1,95 da zure marka onena. Berria - Kirola 2004-03-05
Naroa Agirre pertika jauziko finalean ariko da gaur, Espainiako marka hobetu ondoren (4,50). Berria - Kirola 2006-03-11
Munduko bi marka AEBetako sailkapen probetan. Berria - Kirola 2004-07-14
Finalean egin zuen marka ona izan zen, 22.21, joan den hilean lortutako marka bera, Nafarroako junior eta jubenilen artean, betiko marka onena. Berria - Kirola 2006-02-28
Eskura ikusten dut marka hori gainditzea. Berria - Kirola 2006-03-01
Beardek bular estiloko 200 metroko marka ondu zuen 2: 22.44ko denbora eginda. Berria - Kirola 2004-07-14
Marka ontzeko asmoa du 21 urte bete aurretik. Berria - Euskal Herria 2004-04-13
Marka hauetan zentimetro bat gehiago saltatzea jauzi nahiko handia da, eta asko kostatzen da. Berria - Kirola 2004-03-05
Eraso sistematikoaren ondorioz jarraitzaile nerabeen artean sortu zen enpatiak fama hiperbolikoa ekarri zion taldeari: urte hartan aise gainditu zuten hogeita hamar milioi kopiako marka. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 33. orr.
Gero eta zailagoa jartzen ari haiz hire festen galga; ederki kostatu behar zaik hurrengoan gaurkoaren marka berdintzea! Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 67. orr.
-Zure marka guztiak onduko dituzu gaur, Mentxu... Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 13. orr.
1977ko irailak marka guztiak hautsi zituen, 5 litro eskas bakarrik utzi baitzizkigun. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 353. orr.
Avila da, hain zuzen, marka hautsi izan duena: -3.0 gradu zeropetik. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 352. orr.
Urteko lehen marka ahalegina egin zuen, apirilaren 28an, Lekunberrin (Nafarroa), eta 23 segundoan egin zuen jasoaldia. Berria - Kirola 2004-04-06
Marka ahalegina egiteko prestatu nintzenean banuen motibazioa, baina hirutan jaso ezinda geratu ondoren zaildu egin zen dena. Berria - Kirola 2004-04-15
Irigoienek ere marka saioa egingo du apirilaren 2an. Berria - Kirola 2006-01-20
Eta unerik gozoena marka saiakera egin ondoren? Berria - Kirola 2004-04-15
Urteko lehen harri-jasotze marka ahalegina izango da ikusgai bihar Erandioko (Bizkaia) Altzaga kiroldegian (17: 00). Berria - Kirola 2006-01-20
Marketako zaintzaileek eta aurkako gerra-talde barbaroek. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 43. orr.
Estatu unibertsal egipziakoko nubiar marketako jainko ilun bat. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 19. orr.
Duela hamahiru egun entzun nuen, ahul, iparraldeko marketan. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 23. orr.
Mendebaldeko munduaren Ekialdeko Europako marketan zertutako hondamena ez zen nazionalismoaren birus berak otomandar gorputz politikoan izandako ondorioa bezain tragikoa. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 256. orr.
Moskuk, Erromak bezala, barbaroen aurkako marka-estatu baten hiriburu gisa hasi zuen bere ibilaldia. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 56. orr.
Politikan, ezinbestekoa egiten da aipu markek ezartzen duten distantzia. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 177. orr.
Kazetariak entrenatzaileak esandakoa jaso nahi baldin badu, aipu marka artean eman beharrekoa zuen. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 113. orr.
Esan, zinez da posible, Lopez Aguilar espainiar ministroak egunkari honetan proposatzen duen bezala, gatibu baten kontrako frogak aipu markarik gabe "eraikitzea"? Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 178. orr.
Hitz bat behin eta berriro azaltzen da esaldi bakar batean deklinabide marka ezberdinekin. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 76. orr.
Letraz letra ibili beharrean, aurrizkien, artizkien eta atzizkien bidez luzatzen (laburtzen) dira hitzak, baita deklinabide marken bidez ere. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 68. orr.
Ekialdeko hitz bat (sosa) mendebaleko deklinabide marka batekin (- gaz) loturik. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 156. orr.
Esaldi baten (edo hitz baten) adiera indartzeko erabili ohi diren puntuazio-markak (harridura-marka, galdera-marka...) eta bestelako baliabideak (etzanak, belztuak... Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 360. orr.
.) ahalik eta gutxien erabili. lanok bildu, irakurri eta oharrak idazten dizkie, puntuazio-, ortografia- eta erabilera-akatsak zuzentzen, argudio ahulen ondoan galdera-markak ezartzen, idazlan bakoitzari kritika labur eta adeitsu bat eransten. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 11. orr.
Baina eguzki haiek, bestalde, galdera-marka bat zuten oztopo eta galdera-marka bat zuten laino, zeru berri batera jaio eta handik dir-dir egin zezaten. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 242. orr.
Baina eguzki haiek, bestalde, galdera-marka bat zuten oztopo eta galdera-marka bat zuten laino, zeru berri batera jaio eta handik dir-dir egin zezaten. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 242. orr.
Ala harridura-marka erantsi behar diot ondotik? Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 111. orr.
Esaldi baten (edo hitz baten) adiera indartzeko erabili ohi diren puntuazio-markak (harridura-marka, galdera-marka...). Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 360. orr.
Harridura-markek argudioari ez diote ezer gehitzen. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 360. orr.
Bizimodu erabat berri baten hasiera da niretzat, eta harridura-marka handienak erantsi beharko zaizkio ondotik. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 111. orr.
Orduak eta orduak ematen zituen [...] "Jaun agurgarri hori!" behin eta berriro idazten, letra guztiekin eta amaieran harridura-marka ipiniz. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 391. orr.
Arman dauden hatz-markak. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 63. orr.
Hatz-markak eta bertzelako aztarnak bilatzen ari gaituk. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 224. orr.
Bi gizon bidali zituzten Elsari hatz-markak hartzera. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 68. orr.
Izan ere, berea dik eta haren hatz-markaz betea zagok. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 384. orr.
Hatz marken bidez identifikatua. Berria - Euskal Herria 2004-10-22
Pioletak, biktimen buruan aurkitzen denean ere, ez du sekula hatz-markarik. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 65. orr.
«Garunaren hatz markak jasotzen dituen makina» deritzoten sistema erabiliko dute AEB Ameriketako Estatu Batuetan Jimmy Ray Slaughter erruduna edo errugabea den jakiteko. Berria - Gaiak 2004-02-18
Biki berdinek ere, hatz-marka desberdinak dituzte. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 71. orr.
· irud/hed Ziur asko denok kanporatuko dugu geure usain-nahasketa ezaugarria, eta, beste pertsonek ezagutzeko bezain indartsua ez bada ere, "hatz-marka" kimiko bat utziko du. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 145. orr.
Batzuetan, sarri benetan, marka-gizonak dira, kanpoko barbaroen aurka mugak babestuz zibilizazio bateko kide izateko eskubidea errebindikatu dutenak. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 51. orr.
Baliteke ez atzerritarrak, ez barbaroak, ez marka-gizonak izatea, "metropolitarrak" baizik. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 52. orr.
Tsin She Huang-ti estatu unibertsalen ezarpenen historietan ezagun den figuraren -marka-gizon konkistatzailearen- ordezkari baitzen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 47. orr.
Baina epaimahaiaren erabakiek marka guztiak hautsi dituzte. Berria - Harian 2005-10-27
Gonzalez: «BBVAk aurten marka guztiak hautsiko ditu». Berria - Ekonomia 2004-02-29
Brent upelak marka guztiak hautsi eta goia jo duela. Berria - Ekonomia 2006-04-22
Marka guztiak hautsiko hituen oraingo honetan! Alabak amaren marka guztiak hautsi ditu. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 17. orr.
Marka guztiak hautsi zituen montzoi enbata 1861ean gertatu zen: Cherrapungin, Indian, udako euriteen aldian, 22.000 litro bota zituen euritan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 359. orr.
Emile Ajar izenarekin hasi zen idazten eta izen berriarekin estilo berri bat, gai, egoera eta pertsonaia erabat desberdinak landu zituen, eta, marka guztiak hautsiz, beste Goncourt bat irabazi. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 72. orr.
1990ean, Mendebaldeko Alemaniako hazkundea marka guztiak hausteraino lasterragotu zen: %5,7. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 190. orr.
Esan liteke marka haustea oso zaila daukadala. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 92. orr.
Moldaketen ondoren, Kataluniako zirkuituko entrenamendu ofizialetan lehenengoa izan zen, eta Xerezen zirkuituko marka hautsi zuen. Berria - Kirola 2004-04-14
Hark munduko marka hautsi zinan bere bular eta izter silikonatuekin! Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 205. orr.
Avila da, hain zuzen, marka hautsi izan duena: -3.0 gradu zeropetik [Irailak 26koa]. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 352. orr.
· Gaurko partidan ikusle marka hautsiko dute, Bizkaia Arenan batuko diren 12.400 zaleak inoiz Euskal herrian saskibaloi partida bat ikusteko elkartu den jende kopururik handiena izango baita. Berria - Kirola 2006-01-22
Marka bat hautsi behar duen kirolariak bezala, indar guztiak neuretzat behar nituen, behingoagatik sikiera: gau hartan Ritarekin neukan afaltzeko hitzordua. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 79. orr.
Hurrengo bi jardunaldietan hiru marka hautsi dituzte astillerotarrek. Berria - Kirola 2004-09-14
Marka da, haatik, bazkari guztia lantokiaz, bezeroez eta hurrengo komenioaz aritzea ere. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 304. orr.
-Marka da gero! «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 204. orr.
Marka da gero, zure auzoan galtzea. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 94. orr.
-Bihurria zer zara, baina -nik berari-, ordu-laurden bat ere ezin geldirik egon, marka da, gero... Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 171. orr.
-Marka duk gero, hirea! -esan zidan. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 47. orr.
Hau da marka, hau! Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 138. orr.
· Hau duk marka, hau! Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 42. orr.
"Hau marka" pentsatu zuen Léak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 265. orr.
Hau marka! zer gertatzen ari da? Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 207. orr.
Badira sor markak edo IGP-ak ardi gasna, arnoa edo xingarrarentzat. Herria 2001-07-05
450 sor-marka eta 127 izendatze ezberdin existitzen dira Frantziako arnoarentzat. Berria - Harian 2005-09-11
Orok ezagutzen dugun "gâteau basque" etxe pastizarentzat sor-marka bat ezartzen ahal ote zen? Herria 2001-07-05
Ardi gasnaren sor-markan pentsua ez onartzeko eskatu du ELBk. Berria - Ekonomia 2006-03-22
Alabaina, sor-markaren sindikatua lantzen ari den betekizun itunean pentsua sartzekotan daude. Berria - Ekonomia 2006-03-22
Abenduan, esnetegien okupazioekin batera, justuki Ossau-Iraty sor-markaren erreklama ikus genezakeen telebistan Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 53. orr.
Txanpon baten antzeko sor-marka zeukana masailean. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 170. orr.
arteko marka (6); aurreko marka (18); azken marka (7); egin zuen marka (10); egindako marka (4); espainiako marka (19); espainiako marka ondu (5); euskadiko marka (6); ezarritako marka (7); galdera marka (7); garaipen marka (4); gutxieneko marka (13); handiaren marka (4); harridura marka (5); hatz marka (10); hau da marka (5); hau marka (9); hirugarren marka (5); hori marka (5); hura marka (4); iazko marka (5); idoki marka (5); ikusle marka (7); jarritako marka (4); lehen marka (6); lortu zuen marka (9); lortutako marka (7)
marka ahalegin (6); marka ahalegina (39); marka ahalegina egin (5); marka ahalegina egingo (16); marka ahaleginak (7); marka bat egin (7); marka bat hautsi (11); marka berdindu (24); marka berdindu zuen (9); marka berdinduko (5); marka berdintzea (5); marka berdintzeko (5); marka berri (8); marka berri bat (7); marka berria (38); marka berria ezarri (12); marka berriak (7); marka bikaina (9); marka da (50); marka da gero (12); marka egin (28); marka egin zuen (18); marka egitea (4); marka egiteko (4); marka egiten (4); marka ezarri (18); marka ezarri zuen (7); marka ezartzen (4); marka gainditu (14); marka genetikoak (7); marka gizonek (4); marka guztiak apurtu (6); marka guztiak apurtzen (4); marka guztiak hausten (6); marka guztiak hautsi (41); marka guztiak hautsiko (9); marka handia (12) marka haustea (5); marka hausten (4); marka hautsi (30); marka hautsi du (7); marka historiko (6); marka historiko bat (5); marka historikoa (14); marka historikoak (5); marka hobetu (23); marka hobetu zuen (5); marka hobetzea (5); marka hobetzen (7); marka hobetzen saiatuko (5); marka ikusgarria (7); marka jarri (6); marka lortu (11); marka lortu du (5); marka lortzeko (4); marka on (4); marka ona (12); marka ondu (48); marka ondu du (9); marka ondu nahi (9); marka ondu zuen (16); marka onduta (5); marka oneko (6); marka onena (39); marka onena egin (7); marka onena lortu (4); marka onenak (5); marka onenaren (6); marka ontzea (6); marka ontzeko (9); marka polita (4); marka saioa (14); marka saioa egingo (7); marka txarra (5); marka utzi (7); marka uzten (4)
metroko marka (7); metroko munduko marka (7); metrokoan munduko marka (5); munduko bi marka (4); munduko marka (84); munduko marka berria (7); munduko marka egin (6); munduko marka ere (4); munduko marka hobetu (9); munduko marka ondu (14); orain arteko marka (5); probako marka (8); sor marka (16); urteko marka (4)
arteko markak (4); gaueko markak (6); gutxieneko markak (4); hatz markak (54); hatz markak hartu (5); markak egiten (4); markak haustea (4); markak hausteko (5); markak hausten (10); markak hautsi (20); markak hautsi zituen (4); markak hautsiz (4); markak izango (4); markak kontuan hartu (4)
anconako markako (7); idoki markako (4); markako auto (7); markako erregea (4); suzuki markako (7)
anconako markan (4)
munduko markaren (7); sor markaren (5)
markarik onena (33)
markaz kanpoko (4)