Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Errekorra lortzeko ahalegin ludiko batean. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 219. orr.
Bi fotoi gurutzaturen teleportatze distantzian errekorra lortu du Austriako zientzialari talde batek. Berria - Gaiak 2004-08-19
Naroa Agirrek pista estaliko errekorra berreskuratu du. Berria - Kirola 2004-01-10
Hungariako hiriburuan, Budapesten, 8,48 metroko garaierara ailegatu zen Danubio ibaia; 2002ko uholdeetako errekorra gainditu zuen. Berria - Mundua 2006-04-05
Azken jardunaldian munduko bi errekor ondu dituzte, bizkarka 200 metroetan, mutiletan, eta 4x100 estiloetan. Berria - Kirola 2004-10-13
Munduko errekorra hautsi zuen harea pila baten azpian bizirik lurperatua agoantatzen. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 171. orr.
Shobukhovak pista estaliko 3.000 metroko errekorra apurtu du. Berria - Kirola 2006-02-18
Errekorren norgehiagoka erabatekoa izan zen hura. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 401. orr.
Merkataritza defizitaren beste errekor bat. Berria - Ekonomia 2004-12-15
Chambersek 25 urte ditu, eta Europako errekorra du 100 metroetan, 9'87 segundorekin. Berria - Kirola 2004-02-25
Thailandian, zeinak 1985 eta 1994 bitartean munduko hazkundearen errekorra izan baitzuen, [...]. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 121. orr.
Telebistako esatariak komentatuko zuen kirol haren jatorria tren batean zegoela eta errekorra sortzaileak berak zeukala oraindik ere. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 12. orr.
Atzoko denborarik onena errekor horretatik segundo bat baino gehiagora gelditu zen. Berria - Kirola 2004-05-08
Errekorra oraingoz, diotsot, Ines Pedrosak dauka. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 288. orr.
Petrolioa errekor historikotik gertu. Berria - Ekonomia 2006-04-11
Errepideko lasterketan eta ibilketan orain artean erabiltzen zen marka onenaren ordez, errekor ofizialak izango dira. Berria - Kirola 2004-01-02
Zure izena egunkarietan azaldu zen munduko errekor berria hautsi zenuenean? Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 180. orr.
Hortxe zegoen jolasaren mamia: zenbat eta kristalean gorago jo, orduan eta gaindiezinagoa errekorra. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 12. orr.
Garaiko errekorra. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 97. orr.
Bera da munduko errekorra ondu duen igerilaririk gazteena. Berria - Kirola 2004-08-10
Iruditu zitzaidan postrea amaitu baino lehen buka nezakeela gurutzegrama hura, nire betiko errekorra horrela hautsiz lehenengo aldiz. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 93. orr.
Mailu-jaurtiketako munduko errekorra -gizonezkoetan-. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 87. orr.
Filchen bulegotik zigorrik gabe alde egitea nolabaiteko errekorra izango zen, ziur asko. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 111. orr.
Hemezortzi urterekin ezkondua eta hogeita birekin dibortziatua, sekulako errekorra. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 363. orr.
Errekor festa. Berria - Kirola 2006-01-24
Kantitatez, errekor-libururako baizik ez du balio. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 49. orr.
Aspaldi honetan salmenta errekor guztiak hautsi eta fenomeno sozial bilakatzen ari den liburuaren egilea.Zuzengune horretan hautsi dira azken urteetan txapelketako abiadura errekor gehienak. Berria - Kirola 2004-06-06
Loris Capirossiren pista errekorra segundo eta laurden batean hobetu zuen. Berria - Kirola 2006-04-09
Cipollinik Bindaren etapa garaipen errekorra zena are urrunago utzi nahi duelako. Berria - Kirola 2004-05-08
da errekorra (3); errekor bat (5); errekor berria (6); errekor berria ezarri (3); errekor berriak (3); errekor guztiak (4); errekor guztiak hautsi (3); errekor historikotik (3); errekorra ere (3); errekorra ezarri (4); errekorra ezarri zuen (3); errekorra hautsi (13); errekorra hautsi zuen (6); errekorra hobetu (4); errekorra lortu (3); errekorra lortzeko (3); errekorra ondu (6); estaliko errekorra (3); eta errekorra (5); garaipen errekorra (3); metroko munduko errekorra (3); munduko errekor (4); munduko errekorra (16); munduko errekorra ondu (3); munduko errekorraren (3); pista estaliko errekorra (3); zirkuituko errekorra (5); zuen errekorra (3)