Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hau zorigaitza, maritxu guztiak niri fortunatu behar! Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 48. orr.
Nire bigarren senargaia maritxu porrokatua zen eta erdi inpotentea, baina harekin ezkontzeko zorian egon nintzen. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 34. orr.
Hari begiratuz gero, uste izango zenuen New Yorkeko beste maritxu bat besterik ez zela, zahartzen ari zen maritxu bat. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 37. orr.
Manterolak ere, algara hartan, maritxu guztien juntadizoa zela esan zidan portua, gure mutilaren lilura. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 192. orr.
Lehengusuekin konparatzen hasi eta maritxu eskutxuri bat naiz ni haien aldean, beti paper artean dabilena. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 91. orr.
A ze aurpegia jarri behar duten alderdiko handi-mandiek maritxu alu bat bidaltzen diedala ikusita! Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 25. orr.
Maritxu mardulak dira, mozkoteak, eta zezen plazetan lan egiten dute forcado gisa. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 44. orr.
Emakumezaina Cotorrita deitzen dioten maritxu bat da, estalgileari emakumeak bahitzen laguntzen diona. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 275. orr.
Hortik Hermannen gogor planta, arretan arrena zela frogatu beharra, maritxu-zirkin bakar bat ere ez barkatzea bere buruari. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 110. orr.
Bigarren batxilerreko mukizu bat izan zen, patioko garaian beti kromoak trukatzen ibiltzen zen txaparro kaskagorri maritxu ospeko bat. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 116. orr.
Baina lehendik ere nahikoa hedatua zegoen komisaldegian bere maritxu ospea. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 62. orr.
Nire lagun frantses maritxu horrek arte-galeria bat zuen Salvadorren. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 80. orr.
Hilarri zizelkatu bat, egiazko diskurtsoa duena, jatorrizkoa, nolabait esateko, agian ez bertsio maritxu hau bezain dotorea dialektikaren arteari dagokionez. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 62. orr.
Beste haurrek barre egiten zuten halakoetan, maisu ankerraren jokoari jarraiki, baina nirekin sartu zen hartan inoiz baino grazia handiagoa egin zien besteei ni poesia-kontu "arraro" eta "erdi maritxu" haiekin barregarri uzteak. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 19. orr.