Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ezagutzen ditudan marikoi eta lesbiana askok ez zuten seme-alabarik izan, baina arrazoia ez zen izan ezinikusia, zabarkeria baizik. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 180. orr.
Fraidekideek poesia marikoien gauza dela esan ziotelako. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 107. orr.
Horrelako plazer handia ez dut sekula sentitu inorekin, ez gizaseme batekin, ez emakume batekin, ez marikoi batekin, gainera ez dut oso gustuko marikoiekin oheratzea. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 108. orr.
Ez marikoia eta ez pottorzalea! Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 201. orr.
Denok dakigu, jakintza zahar batek erakutsita, liburu artean ibiltzen diren gehienak, denak ez esateagatik, marikoiak direla. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 52. orr.
-Nola ibili liteke euskalduna gerriko more horrekin? ez haiz, ba, marikoia izango...? Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 73. orr.
A zer marikoia Salinas! Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 60. orr.
"Marikoi" talde bat harrapatu omen zuen poliziak sarekada batean. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 73. orr.
Sar diezazula zure amamak makuluaren punta tripetaraino, marikoi puta hori! Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 30. orr.
Marikoi nazkagarria Sokrates hura, hori besterik ez zen, marikoi astakirten nazkagarria. Ez zen marikoi erabatekoa, kontu bakarra zen aluek nazka ematen ziotela. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 160. orr.
-Oraino ez zakiat zer haizen -xuxurlatu zidan, bere aurpegia nirera hurbilduz-, marikoi zaharkilo bat edo, bertzerik gabe, memelo hutsa. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 195. orr.
Lagun marikoi asko izan ditut, ondo moldatzen naiz haiekin. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 108. orr.
Nik uste nian peso pesado hintzela, baina kolpe marikoi hori hartu eta peso pluma haizela iruditzen zaidak. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 339. orr.
'Marikoi' hitza ez nuen erabili behar izan, iraingarria omen da eta. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 130. orr.
'Marikoiak' bere gain darama irainaren zama, bazterketaren mehatxua, eskubideen ukapena. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 131. orr.
Zera otu zitzaidan halako batean, andregaia senargai egitea, alegia, futbolariaren laguna marikoia izatea, barka esamoldea, hots, biak homosexualak izatea. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 172. orr.
Ia egunero egiten ziren manifestazioetan marikoi eta txakur zirela poliziei irain egiteko gehien entzuten zirenak. Berria - Euskal Herria 2004-05-22
Poliziak ez zuen "homosexuala" erran, "marikoia" baizik, eta hori, inguruabar ideologikoez aparte, ez da inoiz adiskide batez erabiltzeko hitza. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 244. orr.