Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eskuak koipez eta grasaz zikinduta zituzten mekanikariak eta brotxa eskuetan zuten margotzaileak. Berria - Kirola 2006-04-05
«Hitzik gabe» daude bosgarren solairutik erorita hildako margotzailearen lankideak, ezbeharra «edonori gerta zekiokeelako». Berria - Ekonomia 2006-01-17
Hildako idazleak ote ziren etxe barru haietan horma-margotzaile? Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 169. orr.
Bere lan ofizialetako batzuk aipatu dizkigu: dekoratu egile, eskaparate jartzaile, obretako langile, horma margotzaile... Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 123. orr.
Duthuit bezalako kritikari baten iritzian, berriz, formen adierazgarritasuna ezin banatuzkoa da subjektu margotzailearen desiratik, eta errealitatearekiko topaldi arrakastatsu baten testigantza ematen du beti. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 259. orr.