Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gerra zela-eta, profesional bihurturiko gudarosteak mantendu eta hornitu beharrak izugarri handitu zituen gastuak, Geure buruak geuk mantenduko ditugu, geuretik jantziko gara. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 33. orr.
Eurek mantendu zuten mutila hilabete luzeetan, eurek ordaindu zizkioten kostuak eta soldatak. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 255. orr.
Ezin zaitut mantendu, ozta-ozta irabazten dut neuretzako ogia. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 291. orr.
· Baina gizakia ez du jateak bakarrik mantentzen. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 109. orr.
Beroaren eraginez pipia, sitsa eta harrak eta bestelako zomorro kaltegarriak sortuko dira, egurra janez mantentzen direnak. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2610. orr.
Janari sendoaren ordez, esnez mantendu beharrean aurkitzen zarete. Elizen arteko biblia Heb 5,12
Zati horietako emaitzez, hirian lan egiten dutenak mantenduko dira. Elizen arteko biblia Ez 48,18
Libelula lodi batzuk hurbildu ziren terrazara, hain makalak non airean doi manten zitezkeela ematen zuen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 301. orr.
Ulertzeko beharretik aldenduta mantendu nintzelako. Berria - Kultura 2006-04-11
Hor mantendu ginen, eta hori seinale ona da. Berria - Kirola 2004-07-23
Nire arropa, garbia nahiz garbitzekoa, beti ongi ordenatua eta konpondua mantenduko dela. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 59. orr.
Garai hartako horma batzuk bere horretan mantendu dira. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 79. orr.
Isilunea mantentzen zela ohartzean, berak apurtu behar zuela konturatu zen. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 222. orr.
Besoak gorputzaren bi alboetara zintzilik mantenduz, ahalik eta naturaltasun handienaz inguratu nintzaion. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 205. orr.
Atleta batek 2 zp inguruko potentzia manten dezake 100 metroko lasterketan. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 52. orr.
Hartara, mantendu egiten da gorputzeko ur kantitatea. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 196. orr.
Askotan, makinaren alboko piezen mugimenduaren bidez mantentzen da behar bezala olio-geruza. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 40. orr.
Kosmosak bere oreka manten dezan. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 133. orr.
"Zerk mantentzen zaitu?" galdetu, eta "ezak" erantzun zuen. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 84. orr.
Estatu unibertsalek mantenduriko erakundeen onuradun nagusiak eliza unibertsalak izan direla. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 93. orr.
Isilpean mantendu genuen gertakaria, noski. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 112. orr.
Edalontzia eskuan hartuta, ahorako erdi bidean mantendu zuen, eta lepoa mugitu barik saiatu zen batera eta bestera begiratzen Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 88. orr.
Horrela egiten dute emakume "mantenduek". Hazkunde mantendua" terminoaren erabilerak ez du inolako kontraesanik barnean, eta erabiltzen dutenek adierazi nahi duten horixe esan nahi du: hazten jarraitzea, hazkundea kosta ahala kosta mantentzea. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 160. orr.
amaierara arte mantendu (3); atea hutsean mantendu (3); bere hartan mantendu (6); bere horretan mantendu (17); bizirik mantendu (9); burua hotz mantendu (15); egonkor mantendu (5); ezaugarriak mantendu (3); ezkutuan mantendu (4); garbi mantendu (3); hotz mantendu (15); hotz mantendu zuen (4); hutsean mantendu (3); irekita mantendu (3); jarrera mantendu (7); maila mantendu (4); mantendu beharra (6); mantendu beharreko (3); mantendu da (15); mantendu du (19); ohiturak mantendu (3); ondo mantendu (3); oreka mantendu (3); postuetan mantendu (3); tentsioa mantendu (3); tinko mantendu (5); urtez mantendu (4); zabalik mantendu (3)
bere horretan mantenduko (8); ezkutuan mantenduko (3)
identitatea mantenduz (3); jarrera mantenduz (5); oreka mantenduz (4)
atea hutsean mantentzea (6); baldintzak mantentzea (3); bere hartan mantentzea (3); bere horretan mantentzea (12); bizirik mantentzea (5); espetxean mantentzea (3); ezkutuan mantentzea (3); kopurua mantentzea (4); legez kanpo mantentzea (3); mantentzea deliberatu (3); mantentzea erabaki (16); mantentzea espero (4); mantentzea lortu (13); mantentzea lortuko (3); mantentzea lortzen (3); oreka mantentzea (3); taldean mantentzea (3); urrun mantentzea (3); zabalik mantentzea (3)
arreta mantentzeko (6); bere burua mantentzeko (3); bere horretan mantentzeko (5); bizirik mantentzeko (9); egonkor mantentzeko (3); egonkortasuna mantentzeko (4); familia mantentzeko (3); jarrera mantentzeko (4); lanpostuak mantentzeko (3); lurralde osotasuna mantentzeko (3); mantentzeko ahalegina (3); mantentzeko asmoa (9); mantentzeko aukera (7); mantentzeko baizik (3); mantentzeko beharra (5); mantentzeko borondatea (4); mantentzeko deia (3); mantentzeko deia egin (3); mantentzeko eskatu (8); mantentzeko eta hobetzeko (3); mantentzeko gaitasuna (4); mantentzeko konpromisoa (7); mantentzeko konpromisoa hartu (4); mantentzeko lan (4); mantentzeko lanean (4); mantentzeko moduan (3); ordena mantentzeko (4); oreka mantentzeko (4); osotasuna mantentzeko (4); pizturik mantentzeko (3); preso mantentzeko (4); prezioen egonkortasuna mantentzeko (3); urrun mantentzeko (8); urrun mantentzeko agindua (4)
bere hartan mantentzen (6); bere horretan mantentzen (12); bizirik mantentzen (18); bizirik mantentzen duen (3); burua hotz mantentzen (6); erritmoa mantentzen (3); espetxean mantentzen (3); fresko mantentzen (4); gertu mantentzen (3); hotz mantentzen (7); indarrean mantentzen (6); itxaropena mantentzen (3); itxita mantentzen (3); mantentzen ahalegindu (4); mantentzen asmatu (3); mantentzen jarraitu (3); mantentzen saiatu (5); mantentzen saiatuko (7); mantentzen saiatzen (4); oinarria mantentzen (3); ondo mantentzen (3); ordena mantentzen (3); oreka mantentzen (5); su etena mantentzen (3); urrun mantentzen (3)